Poema amniotikoak
Sonia Gonzalez

Kutxa, 2005

 

 

BIOKIMIKA

 

Muskulo guztiak hotzikaretan.

 

Negar batean nengoen,

     guardasol baten aterpea bezain hauskor,

     egoerak menperaturik,

     aldakako hezurrak hezur kontra.

Kristal garbitzaileak ikusi nituen,

     zuhaitzetatik jaustear dauden

     gerezi heldu izerditsuak,

     eskizofreniak sortutako koadro

     koloretsu eta bizia.

Negar batean nengoen

           batek dakielako zelako substantziak

           askatzen dituen garunean

                               orgasmo batek.

Malkoak jausten ziren,

masailetatik,

zamatik,

bularretik

                                behera.

Besarkatu ninduen gorputza

azalaren kontra sekula izandako

ezer baino samurragoa iruditu zitzaidan

inoiz baino samurrago iruditu zitzaidan.

 

 

Eta barre egin nuen

           batek dakielako zelako substantziak

           askatzen dituen garunean

                                     maitasunak.

 

Poema amniotikoak
Sonia Gonzalez

Kutxa, 2005