Poema amniotikoak
Sonia Gonzalez

Kutxa, 2005

 

 

LOTURA LIKITSAK

 

Hazia paparretik garbitu dit.

Leun kendu dit,

       bular bakoitzaren borobilak marraztuta

       eta bular arteko bidean behera.

       Sabel partean ere bai.

 

 

       Gura nuke horrelakorik egin ez izana

       hazi hori

       hazi zuri, bizidun, berezko hori

       bion arteko

                           loktite-soldagaia

       bihur zedin.

 

Poema amniotikoak
Sonia Gonzalez

Kutxa, 2005