Poema amniotikoak
Sonia Gonzalez

Kutxa, 2005

 

 

DENBORAK DAKARRENA

 

Gaur gizon ezezagunarekin

esnatu naiz.

Ile zuria izerdiaz zeukan

aurpegairen kontra itsatsirik.

Bere bularra ez zen irmoa

eta lepoa egingo nuke

beherago

sabela igarri diodala.

Zakilaren testura

eta zaporea ere

ez ziren berdinak.

Begi tximurtuz begiratu dit,

betazpi hanpatu artean.

Atzo gauean azal zirrikituak

laztantzen zizkidan gizonarekin

ez naiz gaur esnatu.

Arrotz

ezezaguna zen.

 

 

Zerbait xuxurlatu dit

belarrira

eta betiko legez deitu nau.

Eta deliberatu dut

etorkizuna

        askok esaten duten ez bezala,

ez dagoela

batere

txarto.

 

 

Hankalatraba,

hilabeteetan jango ez zukeen

landare karniboroa

hazi zait

sabelpean.

 

Poema amniotikoak
Sonia Gonzalez

Kutxa, 2005