Poema amniotikoak
Sonia Gonzalez

Kutxa, 2005

 

 

DAGOENAK ADIERAZTEN DIZU
EZ DAGOENAREN PRESENTZIA

 

Masa eta hutsuneak

endregatzen.

Lurra, burdina, harria

haragiari lotzen

herri urdin hau

           azula dela konbentzitu bitartean.

 

Adarrak korapilatu

eta ezerezera luzatzen ditugu,

ezerezak gure adarren mugak

delineatuko balitu bezala.

 

Eta, azken batez,

gure barruko guztia,

           gure osoa

Oteizaren eskultura baino ez balitz?

 

Poema amniotikoak
Sonia Gonzalez

Kutxa, 2005