Poema amniotikoak
Sonia Gonzalez

Kutxa, 2005

 

 

ZORIXONAK

 

Ez du itsasoak baretasunik aurkitzen

Ez du hodeiak mendi artetik irteten

Ez du eguzkiak argirik berreskuratzen

...

 

Poema bat hasi naiz idazten

zure urtebetetzerako.

Eta egia da ez duela itsasoak

artean barerik kausitu.

Ez hodeirik, ez mendirik,

ez argirik, eguzkirik ez.

Egia da dagoeneko

bost urte baino gehiago pasatu direla.

Bost urtebetetze milaka kilometrotara.

 

Oraindik zorabiatzen naiz kotxean.

Oraindik zorabiatzen zara gabaz

          begiak ixten dituzunean?

 

 

Amak pastela prestatu du.

 

 

 

                       Goraintziak modulo-kideei.

 

Poema amniotikoak
Sonia Gonzalez

Kutxa, 2005