Poema amniotikoak
Sonia Gonzalez

Kutxa, 2005

 

 

AUSENTZIAREKIN BIZITZEN

 

Atzo kresala usaindu ahal izan nuen.

Bidaia luze batetik itzulitakoan

beti ekarri izan dugu zerbait

irten ginen abiapuntura bueltan.

 

Orain:                                 Hemen:

teilatuak eta eltxoz beteriko ur depositoak

obrak eta pasatzen diren tren galduak

kalatxoriak lohietan karnaba hilak topatzen

euria

eta trumoi bat

 

 

Egin behar da

              ausentziarekin bizitzen ikasi.

 

 

Besterik gabe,

gutun bat jaso behar ei dudanez,

gutun bat hasi naiz idazten.

 

Poema amniotikoak
Sonia Gonzalez

Kutxa, 2005