Poema amniotikoak
Sonia Gonzalez

Kutxa, 2005

 

 

EGUN HARTAN HAIZEAN

 

Arrats garbia, bizikletak,

kanta eta auzokide berriak,

neskatila baten gona.

Beso zabal-

         ume irribarre usaina

haizean.

Kutsadura puntu bat gorabehera,

usain urdina.

 

 

Egun hartan kalea

begietara sartu

 

                          eta eraso zuen

urdail aldean

eta urteen oroiminean.

 

 

 

Orok behar du preso izan

           noiz edo

           noiz

                                   aske izateko.

 

Poema amniotikoak
Sonia Gonzalez

Kutxa, 2005