Poema amniotikoak
Sonia Gonzalez

Kutxa, 2005

 

 

NAUTAK

 

Nauta-nautae latinak

bere ontzian

konjugatzen zituen antzera,

bidaiatzeko nahia eta

galarrenaren beldurra

olatuen aparrean nahasten dira.

 

 

Baina eta zenbaitetan

aldareek, sakrifizioek, jainkosek

ezelako baliorik ez edukitzeaz gain,

ezertarako ere ez dute balio.

 

Zenbaitetan

mehatxu egiten digun izeberra

geure baitan dago.

 

Poema amniotikoak
Sonia Gonzalez

Kutxa, 2005