MAURICIO ROSENCOF BILBON
Bilbora heldu zen Ruso,
pausuak txertoei esker
eta begirada urdinean galdua.
Gaixotasunak
oilar harroen modura
mugiarazten zion burua.
Dena jakin nahi zuen
eta erantzuten jakin ez nituen galderak
egin zizkidan etengabe karriketatik.
Gau batean Gernikara joan ginen,
Gernikako piperrak jatera.
Gau hartan milikoekin amestu nuen.
Behia nintzen.
Zaldia nintzen.
Bataraza nintzen.
Aberea nintzela amestu nuen.
Bokatxadun animalia artean amestu nuen.
Ziega batean nintzen hobiratua,
bizirik
oraindino?
bizirik nengoela amesten?
eta eguzkiak
sabaiko zink-plakatik zehar
zulatzen zidan burmuin-garuna.
Milikoekin amestu dut berriro
eta Tupac Amarurekin...
zure poema bat irakurtzen ari zen, Ruso.
Eta orain, urteak pasa direla,
zoramenaren mugak argi dira:
Aberetu nahi duten pertsona
pertsona izango da beti.