EZ ZAITEZ IL, AMATXU!
Ordiziako (Villafrankako) euskalyayetan,
1904-ko urtean, lenengo saria arturiko olerkia.
Begoz Euskal-erriko mendien begiak
Zerura begira ta zerurantz yagiak,
Zeruan jarriak
Arkitzen dira bada gauza pozgarriak
An dagoz lur ontako seme leñargiak:
An Larramendiak,
An Astarloak eta Oihenart andiak...
Ai! baña eder-zaleak mendiok badira,
Ezpeye gaur begitu euskeldun-errira!
Onen arpegira
Ezaintasunen loyak asko yausi dira...
Ai, bere oraingo oiturak lengoak eztira!
Lur oni begira
Mendiok orain beintzat jarriko ez al dira!
Mendiotatik mur mur dator ur ederra...
Betor, baña negarrez, lur onen ganera,
Aitorren izkera
Zarrari negarrakaz negarra kentzera.
Ta Euskal-erriko txori maiteak batera
Amaren aurrera
Negar-soñuan betoz kantatzen Euskera...
Euskal-usaindun lora zuri ta gorriak.
Zabaldu biotzaren albotiko orriak...
Ta orritxu guztiak
Izan beitez Amaren negarraz bustiak.
Gorde maitetasunez, lora maitetiak,
Amaren begiak
Eskeintzen deutsuezan negar ugariak.
Ai, zeinbat zeinbat diran Amaren negarrak!
Auzpazturik imin dau negarren indarrak
Euskaldun kaskarrak:
Noizko noizko dozuez biotzeko garrak?
Ta noizko orrako Asaben odolen ondarrak?
Biotz Amatarrak:
Negarrez ezpei galdu bizia Ama zarrak!
...Zer baña? Lotan zagoz oindik, euskalduna?
Ilten eztozu ikusten Amatxu kutuna?
Beran osasuna
Zeure miiña da, balitz beretzat laguna,
Euskera balitz beti bertan yabiltzuna.
Non dozu zentzuna?
Erdu, ia, osatutera Euskera biguna!
Betor min euskalduna bere sendagarri
ziurrak emotera Ama gaixoari.
Euskadin eztarri
Guztiak izan beitez Amaren kantari.
Eskeiñi, ia, biotzak, loturik alkarri,
Amatxu Euskerari,
Eurotan osasunez egin deiten jarri!
Negarrik egin barik, poztasun betean,
Amatxu bizi beite euskaldun-artean;
Ta amagaz batean
Zoriona izango dogu, Asaben antzean.
Entzun deitela beti emen ta urrunean:
«Amaren pozean,
Poz pozik bizi gara lur onen ganean».
«Maite zaitut, Amatxu, ez egin negarrik!
Zein seme biziko da, Amatxu, zu barik,
Umezurtz egiñik?
Seaskan nengoala zeugaz alkarturik,
Zeugaz gura dot egon betiro baturik.
Ta zugaz egonik,
Badaukat lur onetan naiko zorionik».
Itz onek dira Amantzat osasungarriak.
Eurok entzun-gururik daukoz belarriak
Osoro larriak...
Biotzak ezpanetan kanporuntz jarriak
Ipiñi beiz Amantzat itz ain pozgarriak,
Atsegingarriak;
Amaren bularrentzat arnasa barriak.
Foru ta oitura zarrak tamalez galdurik,
Euskaldunak zer dauko yagokon gauzarik?
Euskera bakarrik.
Ilten bayaku bera, eztogu besterik!
Maitatu daigun, bada, Euskera Ama gaurtik
Biotz-biotzetik.
Ezpeite iñoiz aldendu, ez, Euskal-erritik!
Ez zaitez il, euskaldun-lurreko Erregiña,
Jaunak Paradisuan lorakaz antxiña
Amatzat egiña!
Zeu zara nire biotz-barruko atsegiña.
Zeu zara nire ezpanak dauken krabeliña.
Zutzat nire miiña
Goxo goxoa beti, iñoiz be ez samiña!!
|