
Gora begira
Paulo Zamarripa
1927
[liburua osorik RTF formatuan]
[inprimitzeko bertsioa PDFn]
[Literaturaren Zubitegia]
Iturria: Gora Begira, Zamarripa abadea. Emeterio Verdes-en Irarkolan, 1927
|
 |
 |
AU POZA!
Gogo illunaz nenbillen
aldiko baten
samiñez beteriko
urak edaten.
Ai, ze ur mingotsak
edan dituzan, Jesus,
nire biotzak!
Biotz au neunkan beti
illun illunik...
Beragana ezetorren
gozotasunik...
Ta Atsekakea
asi yatan deituten:
Doakabea!
Amurruz yagi nintzan
bere kaltean,
Pozaren eskuetan
Ilteko ustean...
Eta beingoan
begitu neban Poza
non etegoan.
Edari mingost ori
edan-bearra
gauza gogorra da... ta
ai, nire indarra
dago il-añean!
esan eban biotzak
negar-artean.
Aingeru bat, berba onek
entzun-orduan,
yagi zan arimearen
barru barruan,
neuri esatera
bera be emen dagola
neugaz batera.
Indarrik bear badot,
eskatuteko,
eta biotza indarrez
berak beteko
deustala ederto;
lurreko pozak baño
askoz obeto.
Ekazu! erantzun neuntsan
begi biakaz,
ba ezin neban berbarik
ein ezpanakaz;
ta ordu berean
imiñi eustan kurtze bat
biotz-ganean.
Kurtze onetantxe daukat
neure Erregea,
atsekabe guztien
Jaun ta Jaubea.
Jesus, au poza!!
Ezta atsekaben bildur
orain biotza!
1910-eko urtean
|
 |
|