www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gora begira
Paulo Zamarripa
1927

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Gora Begira, Zamarripa abadea. Emeterio Verdes-en Irarkolan, 1927

 

 

aurrekoa hurrengoa

ERDEREA TA EUSKEREA

 

Erdal-errian bizi naz orain,

Erderearen lurrean.

Ementxe nago: Salamankako

uri erdalzale zarrean.

Ementxe nabil, Euskera Amatxu,

erdaldunakaz batean.

Erderea dantzut abo danetan

emen zatean-zatean;

ta ezta mirari, bizi naz bada

Erderearen Etxean.

Erderea entzun bear dot, emen

bizi nazan bitartean,

Erdal-erria Euskal-erritu

egiten eztan artean.

 

Erderearen otsak dantzudaz

asko ta alkarren atzean.

Bere durundu gogorrak dabiltz

belarriaren ertzean...

Nayago dodaz, Amatxu, zeure

otsak, ots onen aldean...

Baña... mirari al da entzutea

Erderea erdaldun-lurrean?

Oituta gagoz entzuten, bai! bai!

euskaldun-leku danean

Erderea gora Erderea bera,

ta euskaldun askon artean

dantzugu euskera erderaztua,

euskera erderaz nastean,

euskera bako erderea eiteko

modurik eztagonean.

 

Or baño zori obagoa dozu,

Ama Euskera, emen urrean.

Or Erdereaz yosten zaitue,

ta emen guztiak bakean

isten deutsue,... berbaille danak

erdera egiñik utsean.

 

                * * *

 

Erderea emen Euskerea barik

ikusten dodan antzean,

ikusi nai dot, anai maiteak,

Euskerea bere lurrean:

nasterik barik, Erderea barik,

bakarrik eta uts utsean.

 

                        Salamankan, 1905-eko urtean

 

aurrekoa hurrengoa