 |
LORA-ORRIAK
Bakotxa bere etxetik
Jaunaren etxera,
guztiok gatoz ona,
Ama onen aurrera.
Lora bana dakargu
gaur bere altarara,
beste bat yaurtin dayan
geure arimetara.
Gure biotzak
eztira, ez, otzak;
ta orain iñoizko beroen
zeure begira
azartu dira
kantatzen... albait ondoen.
Maite zaitugu
uda ta negu,
urteko sasoi danetan;
baña geyago
ta agiriago
gau ta egun loratsuetan.
Maitetasuna
da dakarguna
lora onen orri-artean.
Geugaz ei datoz
lorok... ta gatoz
maitetasunaz batean.
Lurreko lorak
ilkor ilkorrak
ta igartukorrak izanik,
usain legunez
ta edertasunez
yantzita dagoz apaiñik.
Albait ederren
imintearren
orrako zeure altarea,
norbaitzuk egin
dabe, ba, alegin
lorak billatzen, Andrea.
Baña zeruan,
zeure inguruan
yagi direan klabelin,
lirio, bioleta,
larrosak eta
baizen ederrik topa ezin!
Gure alegiñak
dira oso erkiñak
lur au eiteko zerutu;
ta ona emen... ezin
zeruan bezin
ondo guk Amatxu ospatu.
Tira, Aingeruak,
tira, Zeruak,
egin guk ezin doguna!
Aintzatu ederto,...
guk baño obeto,...
eresiz geure Kutuna!
* * *
Agur, Ama laztana,
Zeruko larrosa,
Jaunaren atsegin ta
Aingeruen poza.
Eutsi ta artuizu, Amatxu,
agurtzat biotza.
Agur, Amatxu maltea,
doi zerutarrez betea,
agur, bai, Zeruko atea.
Agur, bagoaz,
pozarren goaz,
Ama aintzaturik, umeok,
seme-alabatxu maiteok.
Ama, orain zar ta gazteok
bedeinka gaizuz guztiok.
1908-ko urtean
|
 |