EZIN GORAGO
(Gonzáles Tablas Santiagori
il zanetik urtebete garrenean).
Bildurra zer dan eztakizula
ibili zara, Santiago,
ta eriotzea ezautu dozu
bildurra baño lenago.
Bai. Zeure gorputz eregiaren
bizia baño geyago
maite izan dozu España andian
bizia, ta orra illik dago...
zeure etseko ta zeure adizkide
maite onegandik asago...
España-erria zabaltzen daula
berori daon baño arago.
Gorputza yausi yatzun lekuan
ikusten naola ta nago
zure biotza, larri dagola...
o ezin ezin larriago!...
moro-artetik aurrera aurrera
nondik gorputza eroango,
nondik España zabalao eingo,
nondik eingo au andiago.
* * *
Naikoa egin dau zure gorputzak;
ezin eikean geyago;
ta zure izenak ezin igon lei
igon daun baño gorago.
Zure arima ta gorputza baten
ezautu dodaz, Santiago;
ta Euskera ezautzen neugaz zeu asi
ziñeanetik geyago,
zeure arpegian zeure arimea
ikusten naola ta nago,
malmuzkeririk bape eztozula,
argia baño argiago...
Baña urrunetik ikusten nao ta
nire miña onetan dago.
* * *
A, baña uste dot ikusitea
olan baño askoz urrago...
zeruan berton, zeure izen andi
andia baño gorago!...
1923-ko Mayatzean
|