LURRA JESUKRISTORENTZAT
Ustarizko euskal-yayetan, 1904-ko urtean,
lenengo saria arturiko olerkia.
Irudimen laztatia, goazen batera
Oroimen eztitsuak pozez ikustera,
Itxas-basterrera!...
Ara an dago Kolonbo, batetik bestera
Laguntasunen billa ibil zan berbera.
Indieta aldera
Urten-nairik beingoan lurra atzemaitzera.
Eztautso Portugalek ez Ama Italiak
Laguntasunik emon; ta Isabel Andiak,
Andra leñargiak,
Orra bialdu deutsoz iru ontzi barriak:
Santa Maria, Niña ta Pinta; Españiak,
Fedeaz jantziak,
Nai dauzalako fedez jantzi lur guztiak.
Egoak zabaldurik usoen antzean,
Ontziok orain doaz alkarren atzean,
Ta eurotan batean
Alonso Santxez doa poztasun betean,
Lurrak atzemaitu ta kristautzeko ustean
Bidari-artean
Bidari nagusi da Alonso bidean.
Zoaz zorionagaz, bidari euskalduna;
Eukizuz adizkide betiro Osasuna,
Arratsa ta Eguna;
Ta bego ontzien alde Itxaso biguna,
Lurbiran izan deiten laster ezaguna
Arako leorruna
Kolonbogaz aratu zuk gura dozuna.
Ta zuk, Amaboskarren Gizaldi maitea,
Andi andia dozu eukiko entzutea.
Ta omenez betea
Zeure larogetamabigarren urtea.
Ta onen Agorrillaren iruan astea
Kolonbon ustea
Agorrillak izan dau naiko suertea.
Larogetamar gizon, mariñelak danak,
Dira gure Kolonbok oiñ daroazanak.
Kolonbon esanak
Laguntzat daukez oindik gizon orren lanak.
Zoaze pozik olan, mariñel laztanak,
Bada or doazanak
Guzurtu egingo dabez askoren ezpanak.
Bakit esan dabela askok, ikusirik,
Kolonbo dabillela lurra topau-nairik,
Dagola bururik:
«Burua orrek daukala, ondo zuloturik»
Ez izan baña zurok ortan ardurarik.
Kolonbok ziurrik
Aratuko dau lurra, zurok lagundurik.
Canaries deritxoen leihorretaraño
Eldu zare, mutillak, ederto orraitiño.
Bide asko oraindiño
Dago Kolonbok topau nai daun lurragiño;
Baña danok alkarri lagundu ezkitiño,
Kristobalek diño,
Elduko gara ziur lur ortaragiño.
* * *
Ai! baña zoriona eztogu betiko!
Gizonak ainbat egun nekez beteriko
Dituz ikusiko.
Asi dira nekeak, ai! Kolonbontzako.
Badauko oin Kristobalek samiñik, ai! naiko.
Ixilarazteko
Mariñel asarreak, badau lanik asko.
Canaries-etik ara, topau barik lurrik,
Ogetamabost egun nekez igarorik,
Dabiltz bildurturik
Mariñel gizajoak, ta eztabe biderik
Aurrerantz egin gura nora yakin barik:
Biurtu gurarik,
Geyenak or dabilz oin gorrotoz suturik...
Pozik ikusi dabe urrun urrunean
Zerbait berdez jantzia bedarren antzean,
Ta onetxen pozean
Urbiltzen dira, lurra dalako uste eiñean;
Baña gauza berdeak uraren ganean,
Kolonbon kaltean,
Bedarki batzuk ziran...! Lurrik ez azpian!
Uts ori mariñelok arturik, alkarri
Dirautse: Eginn dezagun arrañen janari
Kolon zantar ori!
Yaurtin, ia! itxasora, ainbat egun larri
Emon deuskulako. Bai. Ta esan Españari:
Zeruko izarrari
Begira zagolarik, bera dala erori.
Zeinbat neke yatortzuz, ai! biotz-erdira,
Kolonbo! Mariñelok baketuko aldira!
* * *
Pozik oin eidira...
Zer da ba? Txori batzuk oin agertu dira,
Ta ikusirik Kolonbok txorien mugira,
Deitzen dau: «Begira!
Goazen txori orrek doazan tokira!».
«Eztagoz guztiz urrun leiorrak eztari,
Jarraitu bildur barik txori kutunari.
Portugaltarrari
Agertu yakiezan naikotxu lur barri,
Pozarren yarraiturik txori bizkorrari».
Poztasuna ugari
Itz onek emon deutse mariñel danari.
Urriaren amaikan, gaubaro illunean,
(Amarrak joak ziran) Kolonbon ustean,
Nonbait, an urrean,
Argi bat yako agertu. Andik lasterrean
Ostendurik argi au, barriro agertzean,
Guztiak batean
Lurra! —deituten dabe—, Lurra, dogu aurrean!
Bigaramon goizean danak dabe gura
Yoan gabaz argia egon zan lekura...
Ta ez zan ez guzurra
Kolonbok uste ebana. Antxe dago lurra!
Ara or orain, mariñel argalak, leorra!
Kolonbo bizkorra,
Zure izena izango da izen illezkorra...
Mariñel danak dira jarri belauniko.
Batzuk, Kristobaleri, iraindu ebelako
Parkaeskatuteko;
Besteak, Kolonbogaz batean, Jaungoiko
Onari eskerrak bertan obeto emoteko,...
Poztasunik asko
Leorra erakusteaz emon eutselako.
Jazkirik ederrenaz Kolonbo yantzirik,
Eskuan espatea zutik ipiñirik,
Jatziten da ontzitik;
Baita mariñel danak Kolonbon atzetik.
Gero leior berean danak auzpazturik,
Biotz-biotzetik
Otoitz egiten deutse Jaunari bertatik.
Otoitz egin-ostean, bertan zut txiker bi
Kurtze baten antzera josirik alkarri,
Mendiska bateri
Bandera-tzat Kolonbok egin deutso ezarri,
Esaten deutsiela mariñel danari:
«Lur kutun oneri
Izentzat San Salvador bear yako jarri».
«Lur au gaurtik aurrera Jesukristorena
izan bedi! ta Kriston aldun fedetsuena:
Fernando Onarena!
Ta Isabel Españako Buruzagiena!
Sinismenarena
izan beite, diñot nik, Kolonbon omena!
* * *
Bahmas-ko urartetara sinismenaren garrak,
Alonso ta Kristolaal, zaitueze ekarri.
Izan beitez zeurokaz betiro españatarrak
Zeuron sinismenaren indarren kantari.
|