LEGEZKO MAITETASUNA
EZKONGEI BIEN ARTEKO BERBALDIA
Neskatilleak diño:
—Maite nozula, maite nozula
zarritxu esaten deustazu,
ta neuk zeu maite zaitudazala
esan daizudan nai dozu.
Maite nozula sinistu daidan,
arren, maitetu nagizu
neuk maitetzea nai dodan eran,
ba zelan egin bakizu.
Zeu ta neu biok maite gaituzan
Jauna begira daukazu,
maitetasuna santututeko
ta egin zorizko ni ta zu.
Maitetasuna Jaun Goiko orreri
biotzez opetsi yozu,
ta Beragaitik maite nozula
erakutsiten botsazu,
neure biotza Beragan dao ta,
Beragan emongo yatzu.
Mutillak erantzuten deutso:
—Gauza ederra ta gauza andia da
legezko maitetasuna,
ta indar andiko gauzea da ta
indar egiten deuskuna.
Ainbeste urtetan Jaungoiko onagaz
aizturik ibilli dana
ona emen dago gertu egiteko
zeure ta Beran esana.
Jaungoikoagaz aiztuta egon naz,
baña damu dot egona.
Eskerrak zeuri, gogoratu naz
Beragaz, Katalin ona.
Bizi da errian Bere ordezkotzat
iminta daukan gizona;
bizi da oindiño geure abadea,
kristiñau ein ginduzana,
mutikotxutan amaika meza
pozik erason neuntsana,
ta bere eskuak batu dayala
zeurea neureagana.
1921-eko urtean
|