www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gora begira
Paulo Zamarripa
1927

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Gora Begira, Zamarripa abadea. Emeterio Verdes-en Irarkolan, 1927

 

 

aurrekoa hurrengoa

EDER EDERRA,...
GARBI GARBIA

 

                Tota pulchra es, amica mea,

                et macula non est in te.

                Guztiz ederra zara, neure maitea,

                ta eztago zugan orbanik.

                        (Canticus canticorun,

                        cap. IV, vers. 7).

 

Eder ederra da ta zoli zolia

Desusen Ama, neure Ama Maria.

        Bere arpegia,

Udabarriko lorak legez yagia,

Neguko edurrak bezin zuri ta argia,

        Guzti guztia

Dago edertasunaren margoz yantzia.

 

Ederrak dira izarrak... Ama ederrago.

Ederrak Aingeruak... Ama geyago.

        Zeruan dago

Aingeru danak baño askoz gorago

Ta izar guztiak baño bere argiago,

        Ta iñor eztago

Jainko Ederragandik au baño urrago.

 

Guztiz andia da, bai, edertasuna,

Jaunak gorputz orretan ezarri eutsuna,

        Ama kutuna;

Ta andiagoa dozu garbitasuna,

Zeure arima eder orren lagun ezauna,

        Lagun laguna,

Txerren loi ta ezaiñaren bildur astuna.

 

Garbitasun orregaz zara ederrena,

Ta edertasunez zara, bai, garbiena.

        Ta zeure izena

Entzunik, bildurtzen da beti Txerrena;

Ta ostikopetuteko motzik motzena...

        Loirik loyena...

Pekatua,... Zeu zara itxaropena.

 

Maria, eder ederra, garbi garbia,

Josizu arima onetan zeure irudia.

        Ene Maria,

Zeruko baratzeko Udabarria,

Onbidezko loretan beti ugaria,...

        Maitegarria

Da guztiz zeure izate guzti guztia.

 

aurrekoa hurrengoa