www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gora begira
Paulo Zamarripa
1927

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Gora Begira, Zamarripa abadea. Emeterio Verdes-en Irarkolan, 1927

 

 

aurrekoa hurrengoa

IL DA!

 

                (Bera il zala entzun zan egun berean

                egin ta argitaratu zan olerki au. Ibaizabal

                izeneko izparringi euskaldun asterokoan).

 

Yayo zan egun baten... negargarrizko eguna!...

Ebaren sagarrean sortuta Eriotza...

Adanen zorigatxa zan bere ugatz biguna,

Ta azi zan saminduaz gizonan biotza.

 

Alargun eskonduak, umezurtz umetxoak,

Lurbiran imintea da bere bizia;

Zoribagako danen negar eta malkoak

Janaritzat artzea alegin guztia.

 

Ori da Eriotzea, baratz baten yayota

Lorak igartu-nairik beti diarduna.

Lorarik ederren bat igartu dau ta bota

Eleiza-baratzetik... Geure poztasuna!...

 

Il yaku, kristiñauak, il yaku Aita maltea;

Il da geure ondasuna, il da geure Argia;

Il da yakiturizko iturri urez betea,

Il yaku Amairugarren Leon leñargia.

 

Il da... Baña Eriotzeak beragaz eztaroa.

Yatzi dira Zerutik millaka aingeruak,

Eta Leon Andian arimea eurokaz doa

Pozarren, ikusirik zabalik zeruak.

 

Deedarrez urten dabe zerutik zerutarrak

Artu-gurarik bera euron inguruan,

Ta aingeru-soñu baten arima onen deedarrak

Lumen in Caelo! diño, arturik Zeruan.

 

Zoaz, zoaz, Aitatxu, zoaz pozik zerura

Artutera irabazi dozun jauregia...

Baña noizik noizera begituizu mundura...

Emen daukazu zeure kristau-artegia!...

 

                        Asuen, 1903-ko garagarrillaren 21-ean

 

aurrekoa hurrengoa