www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gora begira
Paulo Zamarripa
1927

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Gora Begira, Zamarripa abadea. Emeterio Verdes-en Irarkolan, 1927

 

 

aurrekoa hurrengoa

GEURE ARITZ ZARRA

 

Ikusi dot azkenean

        geure Aritza,

ta berau ikusi-orduan

beira batzuen barruan

oso igarturik dagola,

leitu yat miñez odola...

Orririk bapere barik

dago aritz errukarria...

        ai! guztia

        igarturik!

Il zaitu lotsearen lotsak?

        Bai urrean,

euskaltasunean otzak

euskaldun semen biotzak

        ikustean...

 

Arako seme euskaldunak

omena emoten eutsuenak,

zeure azpitxuan baturik

lege euskaldunak egiten,

        ostendurik

daoz nonbaiten.

 

Arako zar ta gazteak,

sinistez bete beteak,

        ez zirean

diruaren menpekoak

ez guzurran aldekoak.

        Biotzean

Eliza, Erri ta Ama Euskera

eukezan beti batera;

        ta il-artean,

deabruak nai ezarren,

bizi zirean pozarren

        aita-amaren

        sinistean.

 

Arek il ziran!! Ta oingoak

gitxi dira arek langoak.

        Asko ta asko

dira euskaldun euskerazko

arimarik bagakoak.

Eta askontzat sinistea

ta Elizeaz bat eitea

        eta Erria

biotzez maitetutea...

guzti au da astakeria.

Eztabe maite Euskerea...

        Iñorako

—diñoe— gauza eztalako,

ta bai barriz Erderea.

Euskereak ez ei dakar

ogirik, eta ezpadakar,

        zertarako?

Ona dala? Ona da bakar

bakarrik zoroentzako.

Diruak dakar ogia,

soñekoa ta edaria.

        Ia, dirua,

zu zara geure burua,

nagusia, agintaria!

Dirua da oin atsegiña,

ta au ekarteko alegiña

        egin daigun...

Erderea dogu, jakiña!,

lan onetarako lagun.

Gora, ba, Erderea! Gora!

Erdereaz gu edonora!

 

Zelan biziko ziñean

olango euskaldun-artean?

        Lotsaturik,

geratu bear zenduan

orain zagozan moduan:

        igarturik!!

 

                        Asuen (Gernikara izan ta

                        egun batzuk geroago),

                        1905-eko Irallean

 

aurrekoa hurrengoa