www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gora begira
Paulo Zamarripa
1927

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Gora Begira, Zamarripa abadea. Emeterio Verdes-en Irarkolan, 1927

 

 

aurrekoa hurrengoa

GATIKA

 

Erri polit bat ikusgurea

daukana betor Mugira...

ta apur bat gorao igonda imin beiz

begiak ona begira...

 

              * * *

 

Au da Gatika, Bizkaiko erririk

politena, politena,

GATIKA baño USOA edo olao

izena bear leukena!

 

Erri polit au begi zurrari

uso bat yako iruditzen.

Ta, egiaz, egaz eiteko prest daon

uso bat legez da agertzen,

bere musturra Mungian daula,

ta egoak, bata Laukizen,

eta bestea Yatabe-aldean,

eta buztana Urdulizen.

 

Urdulizeri deutsala dauko

Butroiko auzotegia.

Ta baleukie zeure begiok

ortik araño ikustea,

ikusko zeunke gaztelu eder bat...

besterik ez langoxea...

Torrecillako Markes prestuak

bere diruz eregia...

 

              * * *

 

Begitu onako elizaldera...

Ezta ikusteko gauzea?

Bakutsu? Aituizu zein lerden lerden

yagiten dan elizea,

torre zoli bat burutzat daula

eta buruan kurtzea,

guztia egoki, guztia orni ta

galantasunez betea.

 

O zein gozoa begi onarentzat

Gatikako erri polita,

bere gauzarik ederrena lez

eliza ederra yagi, ta

elizearen edertasunaz

politasuna yantzita,

agertzen dana politasunez

ta edertasunez beteta!

 

Au da Gatika! Au erri polita!

Polita, ta, era berean,

osasuntsua, osasuntsuena

izan leiteken bestean.

Osasuna ta politasuna

ementxe eskondu zirean;

ta euron alaba Gatika emen dao,

eurok onduko lurrean.

 

Milla arimatik gora da erri au...

milla ta eun baukaz, neure ustez...

eta guztiok bake gozotan

betiro ikusi nai neunkez...

Osasuna ta politasuna

gozaurik ementxe bakez,

ia bagoaz Zeru ederrera,

kurtzetik gora, artez artez!

 

                        1923-ko urtean

 

aurrekoa hurrengoa