UNTZEA, OLA TA MALLUA
(GERTIRUDIA)
Bein ol bat yosten arotz bat ibil zan
untzeaz, askok eiten daben gizan.
Baita bere esan daigun
mallua ebala bere bear-lagun.
Untze gogorran otsak
ziran olantzat guztiro mingotsak;
ta untze biotz bakoak
ikusten dituz olaren malkoak,
baña gogorrik diño:
«Bota malkoak! Geyago be oindiño
botako dozuz, ola.
Ixuri malkoz negarra ta odola!».
Olak, entzunik ori,
erantzun deutso untze gogorrari:
Pozik ago ni mindun ikusteaz?
Eu be ezago ba zorion beteaz.
Malkoz bustiten dot neure ingurua,
baña euk be eztaukak ondotxu burua.
Mallubari, ba, eskerrak,
aor artzen dozak ots gogor ta okerrak.
Emen euk neuri egiñiko miñak
kentzen al deusak malluak euri eiñak?
Gizonak be... batzuk... untze-irudira,
eurok emoniko nekeai begira...
eurok artuta be... poztu egiten dira.
|