PEKATUARI
O pizti loi, atsitu, saskel, gorrotogarri,
Erpetan Eriotza gorderik dozuna!
Zorigaiztokoa zan ainbeste neke larri
Zabalduteko yayo ziñean eguna!
Aita dozu Luzifer. Luziferren buruak
Sortu zaituz «Jauna, zeu beste naz» esanik.
Ordu negargarrian!... Beingoan Inpernuak
Zerupean agertu dira zabaldurik...
Ta ara doaz, ai! Luzbel eta bere lagunak
Ospatutera nekez zeure sortuera,
Adurrez ezaindurik euron edertasunak,
Galdurik zoriona bakeaz batera.
Jaunak aurkitu ditu euron arpegietan
Zeure adur saskelaren tistil atsituak...
ta marrez esan deutse, aserrez, ai! benetan:
«Zoaze orra, surtera, madarikatuak!».
Garbirik euki nau dau Zeruko jauregia
Jaunak, ez pekatuen adurrez loiturik...
Beyoa aingeru-talde Beran kaltez yagia,
Loitu barik adurrez geyago aingerurik!
Ikaraz, ai! aingeru garbirik geldituak
Ikusi dabe laster loyen buruetan
Zure mosu saskela... ta arriturik, buruak
Bildurrez gorde dabez ego zurietan.
Zoaz, bai, Pekatua, zoaz zeure tegira!
Naiko kalterik dozu egin, ai! Zeruan!
Ainbat aingeru zeure txistuaz busti dira!
Naiko lagunik dozu eukiko Inpernuan!...
* * *
Jaunaren aserreaz beroturik, Zeruak
«Bera Luzifer!, dabe gorrotoz esaten,
Ta bera Luziferrek daukazan aingeruak!
Beyoaz estuturik kate gori baten!».
Tximizteak argiaz irigi dau bidea...
Bide zorigaiztoko... Inpernurakoa...
Bide orretatik doa aingeru txar taldea,
Aurretik dala Luzbel buru galdukoa.
Goyetan bitartean Migel Goiaingeruak
«Nor da Jauna besteko?» deitzen dau suturik,
Ta «Iñor ez!» dabe esaten trumoyen durunduak,
Luzbelen belarriak mindu ta gorturik...
* * *
Orain, ai!, Pekatua, begituizu ara bera...
Yatzi dira Inpernura Luzbel ta lagunak.
Bakutsuz? Galdu dabez, zorionaz batera,
Zerutarren antza ta zeruko ondasunak.
Buruak adar bigaz, margo baltzez egoak,
Buru ta egoak daukez guztiz ezaindurik...
Orra or izarrak baño askoz ederragoak
Zirean aingeruak txerren biurturik!...
* * *
Ta oraindik kalterako dira zure alegiñak?.
Amataurik zeruan ainbeste izar argi,
Lurrean zerurako yayoriko birjiñak...
Zeruko usaindun lorak... nai dozuz ebagi?
O pizti, loi, atsitu, saskel, gorrotogarri,
Erpetan Eriotza gorderik dozuna!
Zorigaiztokoa da ainbeste neke larri
Zabalduteko yayo ziñean eguna!
1904-ko urtean
|