www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gora begira
Paulo Zamarripa
1927

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Gora Begira, Zamarripa abadea. Emeterio Verdes-en Irarkolan, 1927

 

 

aurrekoa hurrengoa

GEURE TXORITXUAK ILTEN!

 

Burua bero daukadanean

gogamen illun baltzez suturik,

biotza daukat goibel ta larri,

gogamen baltzok ito-gurarik.

Ta orduan diñost biotzak: Paulo,

gogamen txarrok ilteko indarrik

eztozu? Jaurtin egizuz, ia,

kezka-zaleok arin zeugandik!

Zer diñotsue gogamen orrek?

 

—Eztiñeustie niri gauz onik:

Amatxu Euskerak ia daukala

bere bizia lurperaturik.

«Begitu, Paulo, diñoste zarri

gogamen onek, danok bat eiñik:

Zeinbat arima, Euskal-erriko

lurrean yayo ta emen azirik,

dagozan emen, or, an ta arago

euskera-apur bat be ikasi barik!

Ta euskerea ondo dakien eurak

geyenak dagoz erderaturik!!

Bai, Paulo, alperrik zuen bearrak,

zuen ekiñak danak alperrik...

ta alperrik zuen negar ta deyak.

Emen zuentzat beti gorturik

egongo dira geyen-geyenak.

Eztabe entzungo zuen berbarik».

Zer diñostazu, neure biotza,

gogamen onen berbok entzunik?

 

—Bota gogamen orrek kanpora!!

Eztogu bear gogamen txarrik;

eta eurokandik urrun gabiltzan,

beste gogamen batzuk arturik.

 

—Non dagoz baña gogamen orrek?

Eurok billatzen naiko bearrik

egin dot...

 

              —Erdu neugaz batera.

Leku gozo bat zutzat daukot nik.

A ze lekua! Aritz-artean

ta erreka-ondoan dago gorderik!

A ze lekua! Kerizpe ederrak

apaintzen dabe ainbeste aldetik;

mendietatik datozen urak

ezotasuna dakartse albotik;

uren ertzean aretx bat dago

arrorik goruntz yagia, zutik,

eta aretx onen ganean dabiltz

ainbat txoritxu miiñak jasorik

zeruruntz, Ama Euskera zarra

albait ondoen erezi-nairik.

 

—Txoritxu euskaldun ereslariak

maite dodaz nik txikitxutatik.

Goazen bada, biotz maitea,

goazen biok, arin ta pozik.

 

Zorioneko aretx gurena!

Naigarria da zure bizia.

Berrixe-aldetik yatziten yatzu

ur zugatzale ta ibiitaria,

mosua emonaz, atsegintzera

zeure sustrayon gorputz zolia.

Txoriak zeure adarretara

datoz artzera pozez aulkia,

yarraituteko soñu gozotan

eresi samur poztugarria...

Pozez dantzut nik orain eresten

egodun talde ereslaria.

Pozarren dakust mur mur egiñaz

ona datorren ur leun garbia.

Poza da nitzat emen ikusi

ta entzuten dodan guzti guztia,

baster onetan dakustalako

iruditurik Euskal-erria.

 

Au da lekua! Barriro diñot:

Au da lekua! Goitik txoria

euskeraz dabil neugaz batera

eresten Ama agurgarria,

ta azpitik urak doaz astiro...

ikasi-nairik geure eresia,

lepo-ganetan artzen dabela

txori guztien irudi argia.

 

Ekin eresten, ekin gogotik,

egodun talde ereslaria!

Euskal-zaleak zuek bazare,

ni naz betiko txori-zalea.

Txikitxutatik, txori kutunak,

izan da nire gurari errea,

esku-ganetan, miñik ein barik,

mosuka zurok erabiltea.

 

Ta eresten ekin eben pozarren

euskal-soñuan txori guztiak,

txoritxu euskaldun, Euskal-erriko

Erregiñaren otsein zoliak.

Eurokaz nire gotargi maite

Euskera Amaren olerkariak

kantatebazan liratxu baten

berak eiñiko neurtitz barriak.

Gure soñura mugitzen ziran

berezi atako zugatz guztiak;

gure soñura dantzatzen eben

aretx guztien adar ta orriak...

Olan gengozan kantuz poztuten

kanta-kantari neu ta txoriak...

Ai, baña alango baten, beingoan

ixildu ziran gure eztarriak!

Zek ditu ixildu ain uste gabe

Euskal-erriko ereslariak?

deituten eben, naibage andiaz,

aretx-orritxu ta urtxu garbiak.

 

                * * *

 

Zek?... Ai, eiztari txori-iltzalleak

ixildu dituz geure txoriak!

Sutots bategaz il dituz bi ta

uxatu dituz beste guztiak.

 

                * * *

 

Ai, ai, eiztari biotz gogorrak!

Ai, ai, eiztari sentzun bageak!

Zer dala ta ilten dozuez gure

txori kantari maitegarriak?

oyu egin eben era batera

aretx-orritxu ta urtxu garbiak.

 

Nire lagunok esan eutsena

ez entzun einda, txori-iltzalleak

artu ta gorde zituzan pozik

berak illiko txoritxu biak.

 

Pozik zagoz e? —esan neuntsan nik,

bere egiñenaz asarraturik—

Gauza andiren bat ein dozula ta,

egongo zara zeu orren pozik.

Baña yakizu zeure egite orrek

eztaula poztu emen besterik.

 

                        1905-eko urtean

 

aurrekoa hurrengoa