www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gora begira
Paulo Zamarripa
1927

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Gora Begira, Zamarripa abadea. Emeterio Verdes-en Irarkolan, 1927

 

 

aurrekoa hurrengoa

AUPA, LAZTANTXU!

        AMA BAT BERE SEÑAGAZ OLGETAN.

        OLGETAN-OLGETAN OIÑEZ
        IRAKATSI GURA DEUTSO

 

 

                  I

 

                Ormeari deutsala imiñi ta diñotso:

 

Aupa, laztantxu! Aupa, biotza!

Ta ez paunik egin, ederra!

Trago-txago, ia!... Olantxe, andia!

Zeure amatxuri begira!

 

 

                  II

 

                Ormeari deutsala zutunik itxita,

                aldendu egiten yako apur bat.

                Eta sagar bat eskuan
                erakusten deutsala, diñotso:

 

Txatxa ementxe nik,... goxo goxoa,...

ointxe adarretik artua.

Txoko-txoko ia bazatoz ointxe

berau artzera, zerua!

 

                * * *

 

Oi, oi!... Badator gure txatxana,

amatxun zoragarria!...

Aitak ikusten egon bear leuke

geure jolas au, maitea!!...

Baña ani-ani yoan zan bera,

yoan bear ebalako,

gizon txar baten gorrotoarren;...

eztakit noiz-arterako.

Aita ani-ani yoan zanean,

neure errayetan zengozan;

ta bere antzeko seme lorea

ikusi barik yoan zan.

 

 

                  III

 

                Olgetan nekatu egin da seña.

 

Gaurko naikoa da... Apatxe, ederra!

Apatxe amatxun altzoan!

Noizbait ikusi zagidazala

zeure aita onaren besoan!

 

                * * *

 

Berak apapa eroango zaituz

ikirikiaren ganean,

ikusten zelan yolastzen diran

bekerekeak mendian.

Noiz gero? Laster uste dot, seme...

Jaunak gura izan dayala!

Txiña naikoa egin dainean

diñost etorriko dala.

Datorrenean, erosikoguz

etxe au ta orko mendia.

Naña ta txatxak sartuko doguz

menditxu orretan, andia;

baita kokoak naya izateko

kokokotxuak be erosi,

ta eurari artoa yaten emoten

laztantxu orreri irakatsi...

 

 

                  IV

 

                Loak artu dau seña.

 

Ene! Lo dago gure lorea,

gure biotzen zatia!

Loak artu deust betiro itzarrik

euki nai neunken zuzia.

Lo zagoz, neña zoragarria?

Bijondaizula, maitea!

Amari baño obeto yaotzu

ardura barik lo eitea.

Ai, nire loa urria da ta,

zarritan, arte bakoa;

zeure aitatxu ona zelan ete dan

yabiltalako gogoa!

 

                * * *

 

Ai, ointxe ointxe baletor bera,

geure aingerutxu maitea,

ta entzun zeruko aingeruokaz

darabiltzun berbetea!!

Urrago egonda be eztot ulertzen

neuk zeuron berbeta ederra;

baña ederra ta goxo goxoa

nai ta ez izango da bera.

Alkarri esanda bazengoze lez,

lotan daoz beste bi bere:

sutondozale dogun Mitxitxu

eta Tototxu umezale.

 

                * * *

 

Titia itxita, popak yateko

ixartu zaitezenean,

Tototxu ona ta Mitxitxu, biak,

yarriko yatzuz aurrean,

zeure eskutxuak botakotsezan

anpurrak koixu-gurean;

ta, orain bater! ta orain besteri,

ta egiñik noizik-beñean,

botakotsezuz popatxu-anpurrok

barre-santzotxu-artean.

 

                * * *

 

Olangoetan nai neunke ikusi

aitatxu zeuri begira!

Ai, baña aitatxun gorputz-begiak

gugandik urruntxu dira!!

 

 

                  V

 

                Ama be loak artu dau. Ta bera

                amesetan egon dan artean,

                seña yausi egin yako altzotik.

                Señaren negarrak baño

                Tototxun ausiak iratzartuten dabe.

 

Ixartu yaku txatxan andia,

baña ixartu yat negarrez.

Zer da, biotza? Paun egin dozu?

Ai, bai, laztana, ta oso errez!

Ama be loak artu deutsu ta...

A, eztakit zelan, maitea,

loak artu nau oingoan, zuri

egin dakizun kaltea!

Zeure aitatxugaz ames gozotan

egon naz, seme tatana,

gogoratuten zertzuk gauza egin

datorrenean gugana.

Ta olango baten, bira-biraka,

yausi zatxataz altzotik,

eta Tototxu, zeure laguna,

txau txau asi yat bertotik.

Pupurik? Oi, ez! Eztozu artu, ez.

Ta ez bear bere, laztana!

 

                * * *

 

Zer orain? Barre? Oi, ze paltsoa

dan gure txatxan-txatxana!

 

                * * *

 

Txagin barria darakust aointxe

gureko paltsokoteak.

Ai, ai, oraintxe ikusi balei

neure senartxu maiteak!

Oi, zein ederra daon, txagiñean

atxikin txikia iminda!

Oi, zein ederra dan beti bere,

Jainkoak alantxe eginda!

Txagin barriak urteten deutse

bapere zer txarrik barik,

eta emen nauko txagin guztiak

urtenda ikusi-gurarik.

 

Papa ta popak yaten badaki;

mamatxua edaten bere bai;

ta txitxitxua txi eginda yaten

laster ikusikogu alai...

 

                * * *

 

Txatxa ori bota, kaka dauko ta.

Txatxi egingo nik ostean.

Eutsi txotxoa: mau mau, ederra.

Pitxia ekarko, au yatean.

 

 

                  VI

 

                Amak eztau gura bere señak eutsi

                ta tati egiterik. Eta berau Inpernuko

                mamoak eroaterik eleuke gura.

 

Orra or pipiak mau eiten dabez

yausten yatzuzan anpurrak,

eta Tototxuk itanduten dau

noiz yango ete daun txakurrak.

Tato ta tato egin dayala

esan, ederra, Tatari;

eskuan dozun tutua yo zeuk,

izan dagizun dantzari...

Eta Totori, lagundu gura

badeutsu yolas onetan,

esan saririk nagusiena

izango daula gaur bertan.

Ez egin, gero, eutsi ta tati,

mamoak eroan ez zaizan!

Ai, mamo bat dao guztiz okerra!

Okerragorik ezta izan

ta izango bere ez. Txerren da bera:

arimen lapur andia.

Ez dagizula iñoiz be ikusi,

ai, mamo orren arpegia!!

 

 

                  VII

 

                Amak mosuka, yan-bearrean

                darabil bere seiña, ta aitatxun

                besoan ikusi gura leuke.

 

Ma emon amari! Ma, ma, biotza!...

Ma neuk be zeuri ezpanean:

ma bat aitatxun ordez, ma! Ta orain,

beste bat neure izenean...

 

                * * *

 

Apa, laztantxu! Apa, biotza!

Apatxe amatxun altzoan!

Ai, nok ikusi zeinkezan ointxe

aitatxu onaren besoan!!

 

aurrekoa hurrengoa