www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gora begira
Paulo Zamarripa
1927

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Gora Begira, Zamarripa abadea. Emeterio Verdes-en Irarkolan, 1927

 

 

aurrekoa hurrengoa

GORROTO
BETARRARI GORROTO

 

Gorrotoari gorroto deutsat;

gorrotodunai, erruki;

ezin daulako gorrotodunak

egizko bakerik euki.

Ai, gorrotoan bizi diranak

eztira baketan bizi!

Eta, ai, bakerik eztan lekutik

atsedena beti igesi!!

Egizko bake ta atsedenean

gura dot biotza ikusi

ta, imiñi nai dot maitetasuna

gorrotoaren nagusi.

 

Gorroto bat dao bakarrik, legez

biotzeratu al doguna:

txarkeriaren aurka Jaungoikoz

zuzen yagiten yakuna;

gorroto orretxen sustrai dalako

Jaunaren maitetasuna,

geure onerako Jainkoak Berak

sortu ta biztu oi deuskuna.

Gorroto orreri gorroto ez izan!

Maitetu bere izakuna,

berori da, ba, Jaunaganako

maitetasunan laguna!

 

Baña gorrotau begiz biotzak

gorroto betar tristeak,

Txerren zitalak ta Aragi argalak

okerrik sortu ta aziak.

Olango bako maitetasuna

maite bei biotz biziak!

Eta jainkozko maitetasuna

maitetzen daben maiteak

maiterik yagon dagizala orain

Jaungoiko maite-zaleak!

Ta gero... bere maitetasunez...

zerura eroan guztiak!!

 

                        1919-ko urtean

 

aurrekoa hurrengoa