 |
BESTE LAUTXU
LAROGETAMASEI URTEKO BATERI
Gatikatik Gamizera
yoanik antxiña,
Gamizen bizi zara orain,
Maruri Martiña.
Ai beste lau bat urtean
biziko baziña!...
Eukiko zeunke aurki aurki
eun urteko adiña.
Larogetamasei urte
daukazuz lepoan...
Eztodaz neuk orrenbeste
eukiko beingoan.
Larogetamasei urte!...
O ze urte pilloa!
Eun urten yaube egingo al da
olango atsotxua!
Larogetamasei urte
artuta daukazuz;
ta beste lautxu artu zeinkez
denporan porazuz.
Eta eurok osasunagaz
artuten badozuz,
Gatikako seme-alabak
itzel poztukozuz.
Eta entzutea izango da a
pozezko santzoa...
Gamizen bizi da andra bat...
ene!!!... eun urtekoa,
Gatikako geure errian
yayo ta azikoa,
bertoko potontegian
bateatukoa!!
1923-ko Agorrillean
|
 |