ARRESE, IL EI ZARA!!
ARRESE FELIPE EUSKEL-OLERKARIARI
Negarrez ezoturik ego zuriak,
Nastaurik malkoz ule zoragarriak...
Ta arpegi dana
Bustirik era sotil negargarrian,
Agertu yat eskutitz baten erdian
Geure laztana...
Arako Euskera Amatxu, geure kutuna,
Betiro maite biok izan doguna,
Ezti bizia...
Etorri yat negarrez dana yantzirik,
Negarren lañoekaz inguraturik
Gorputz guztia.
Ikaratu naz oso, ikusi-orduan
Amatxu Euskera zarra dagon moduan...
Dart-dart biotzak
Egin deust bere leku sakonenean,
Uste uste barik entzun dodazanean
Negarren otsak.
Negarrez esan deutsat: —Laztan laztana,
Zek zakaz era orretan orain nigana?
Ai, geure errian,
Ama, naiko negarrik eginda nago!...
Ezin neinke negarrik egin geyago
Bizi guztian.
Amatxu, Euskal-erritik Salamankara
Nire negarren billa etorri al zara?
Negar barriak
Oin bere?... Amatxu, naiko lenak eztira?
Negarren negarragaz nekatu dira
Nire begiak.
Zek zakaz baña? Esaizu, Ama kutuna.
Negarrez ona ekarri egin zaituna
Zer da, maitea?
—Arrese il da, ta dakart oin bere il barri
Mingotsa zutzat, Paulo.... Ezta mirari
Negar eitea...
* * *
Il zara? Il zara, Arrese, Arrese andia,
Euskera Ama zarraren olerkaria?
Arrese il dala?
Biotzak diñeust ezetz... Ia zeuk be, ia,
Esan eidazu, Arrese, zeure il-barria
Egia eztala!
* * *
Lurrean bizi bada zeure arimea,
Jaso bei berak zeure esku errimea;
Jaso beiz gora
Zeure min, abo, biotz eta eztarria;
Ta erdu, ia! joten zeure lira zolia
Aman ondora.
Kantaizu, ta ixilduko dira negarrak;
Kantaz etengo dozuz euron indarrak...
Biok batera
Asi gaitezan, ia! kantu-kantari,
Pozez inguraturik ein deiten jarri
Amatxu Euskera...
Ai, baña ori arima ori eztago, urrean,
Emen, ez Bizkayan ez lurran ganean!
Beti zengozan
Gora adi, ta azkenean goratu zara...
Gorputza emen itxita, goi goyetara
Arimea yoan zan...
Salamankan, 1906-ko Urtarrillaren 19an
|