JESUSENGANA
Katalintxuk jai-egun arratsaldetan,
Mosuka edanik Mari alargunaren
Negarra... dana...
Mariri esaten deutso: Ama, lauretan
Goazen biotz or poztutearren,
Jesusengana.
Eta lauretan beti, Etxezuritik,
Domeka ta jai-egun-arratsaldetan,
Amatxu otzana
Daroa Katalintxuk bere eskutxutik
Jesusen jauregira,... atsegiñetan,
Jesusengana.
Elizako ate zarrak irigitean,
Birjiñea ikusten dau altara baten;
Ta beragana
Eldu ta esaten deutso: Gerorartean,
Ama! Banoa amatxu au eroaten
Jesusengana.
* * *
Imiñirik gorputzak belaun-ganetan,
Yagi dira arimatxu biak eresten
Erregu bana...
Ta otoitzok egaz doaz, eztizko izketan
Bustirik, euron eske samurra egiten,
Jesusengana.
* * *
Otoitzaren ordeaz, zorionean,
Atsegiña ta poza batera doaz
Arimokana.
Ai! gu be estu ta larri gagozanean,
Zergaitik otoiztxu bat eiten ez goaz
Jesusengana.
Orra or Katalin pozik, Mari, pozarren,
Biak Birjiña Amaren altara-aurrean!
Ama onegana
Yoaten dira eskatzen, ein dayala arren
Eldu al deitela amatxu, larri daonean,
Jesusengana.
1905-eko urtean
|