GURE SALBATZAILLEAK EGIN DUEN OTHOITZA
NON BAITATZA GIRISTINOA ESKATU BEHAR ZAION GUZIA
Gure Aita Zeruetan zaudena, erabil bedi sainduki zure izena. Etor bedi zure erresuma. Egin bedi zure borondatea Zeruan bezala, Lurrean ere. Iguzu egun gure egunorosko ogia, Eta barka diatzagutzu gure zorrak, guk guregana zordun direnei barkatzen deraustegun bezala, Eta ez gaitzatzula utzi tentamendutan erortzera; Aitzitik begira gaitzatzu gaitzetik. Biz hala.
Othoitz hunen ondoan irakurriko derautzuegu Angeruaren Salutazionea, zeinetaz baigagotza Birjina guziz sainduari bere Seme maiteagana gure ararteko iartzeaz, hark bere Aitaganik ardietz diazagula, zer ere nahi baitu eska gakiskon.
Agur Maria graziaz bethea, Iauna da zurekin: Benedikatua zara emazte guzien artean: Eta benedikataua da zure sabeleko fruitua, IESUS.
Maria Saindua, Iainkoaren Ama, egizu othoitz gu bekatoreakgatik, orai, eta gure heriotzeko orenean. Biz hala.
Irakurtzera goazkitzuen Lekzionea hasi baino lehen, abertituko zaitustegu ezen, egun hartu behar duzuen errepausuaz gozatzeko, eztela aski egunaren ongi hastea; bainan oraino obligatuak zaretela haren hala iragaitera, non eginen ditutzuen gauza guziak egin detzatzuen Iainkoaren gogara, gaizkirik bat ere gabe.
Astean gertatzen bada Bestarik, Erretorak hura erakusiko dio pobluari leku hunetan, erraiten duela, Abertitutak izanen zarete hunelako egunez Eliza Sainduak egiten duela hunelako Besta, eta obligatuak zaretela haren sainduki idukitzera, Igande egun saindua bezala.
Abertimendua Erretorentzat
Pregariarik egiten ezten Bestetan, Lekzionea irakurri baino lehen, Erretorak hunela erranen du.
Nola Bestak ordenatuak baitira, Iainkoa serbitzatzen dugula, denbora geiago dugun amoreagatik haren borondate sainduaren ikasteko, erne egonen zarete, atsegin baduzue, eta gogo onez enzunen duzue hartarakotzat orai eginen derautzuegun Lekzionea.
|