www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Giristinoaren dotrina
Silvain Pouvreau
1656

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Guiristinoaren Dotrina Eminentissimo Iaun Cardinal Duque de Richelieuk eguina, Silvain Pouvreau. Iean Roger, 1656.

 

 

aurrekoa hurrengoa

HAMABIGARREN LEKZIONEA

 

LEHENBIZIKO

MANAMENDUAREN

GAINEAN

 

Ego sum Dominus Deus tuus,
qui eduxi te de terra AEgipti,
& de domo seruitutis: non habebis
Deos alienos coram me, non facies tibi
sculptile, neque omnem similitudinem
que est in coelo, & quae in terra deorsum,
neque eorum que sunt in aquis sub terra,
non adorabis ea, neque coles. Exodi 20.

 

Ni naiz zure Iainko Iauna,
Ejipteko lurretik eta
gathibutasuneko etxetik athera zaitudana.
Eztuzu bertze Iainkorik ene aitzinean izanen,
eztuzu Idola pikaturik eginen
haren adoratzeko.

 

        Lehenbiziko manamendua dadukaten hitz hauk, deklaratu baino lehen zertan datzan, aitzinetik emaiten dute abisu aitzindari bat lege guzikotz, gizonari ezagut arazitzeko bere Iainko Iaunak eta ongi egilleak lege hura emaiten dioela, arren ezaguturik, zein majestatez, autoritatez, eta ontasunaz haren alderat usatzen duen bere bizitzearen ordenatzeko erregla emaiten dioenak, konsiderazione hauk direla kausa lege haren begiratzeko eta konplitzeko agudoago egin dadin amoreagatik.

        Lehenbiziko manamendu hunez ordenatzen da egiasko Errelijionea eta falsoa debekatzen, manatzen duela Iainkoak, ez xoilki egin dakion egiasko eta beregaineko serbitzua eta ohorea, bainan are ekhar eztakion hartaz bertzeri garabik.

        Eztuzu bertze Iainkorik izanen ene aitzinean, erran nahi da, ezagutuko nauzu, ni xoilki naizela Iainkoa, eta halakotzat ohoratuko nauzu, nitaz berzeri nihori emanen eztiozun ohore batez.

        Iainkoari emaiten zaion ohore partikular hura, zein baita guzien gainekoa, ezta bertze gauzarik, kanpoko seinale bat baizen, nola gure baitan ezagutzen dugun Iainkoa dela gure Iauna, hain konplia eta hain bothere handitakoa, non ezpaitugu gure izaitea izaiten eta begiratzen, haren ontasunaz eta bothereaz baizen.

        Bada zeren ezpaita Iainkoaz bertzerik, gure guzien gaineko Iaun denik fazoin hunetan, ohore hura ezin eman dakidikeo hartaz bertzeri: Ez gaitu ordea trabatzen, gure fedearen etsaiak kontra iartzen badira ere, ohore mendreago baten ekhartzetik Sainduei, hekin Errelikiei, Imajinei eta Gurutzeari, exenplu batez erakusiko derautzuegun bezala.

        Debekatzen badu Errege batek nihork eztiozon nihori ekhar hari zor zaion ohorea, eztu nihork uzteko debekatzen duela, zenbait bere azpiko kargu edo estatu handia dutenei, berari dagokan baino ohore mendreagoaren ekhartzetik: iujeatuko du debekatzen duela nihork eztetzan ezagut guzien gaineko Iauntzat edo Erregetzat, ez ordea ohora eztitezin hei dagoten eredura, zeren erregerekin iuntatuak diren, Kargudunak Nausiarekin bezala.

        Manera berean, manamendu hunek debekatzen duelarik Iainkoari zor zaion, erran nahi da, guzien gaineko ohorearen Sainduei emaitetik, eztu debekatzen hei ohore hagitz beherago, eta azken burutzat Iainkoagana bihurtzen eta hedatzen den baten egitetik; konsideraturik Sainduak eztirela ohoratzen, zeren Iainkoarekin xoil barrena iuntaturik daudezin baizen.

        Eliza Katholikak eztu nahi Sainduak ezagut ditezin gaineko Iauntzat, halakotzat konsideraturik eman dakien ohorerik, aitzitik irakazten du halako ohoretik etzaiola zor Iainkoari baizen: bainan deklaratzen du, behar direla Sainduak ohoratu, Iainkoak eman derausten graziak eta abantaillakgatik; zeren diren serbitzariak, hark karesatuak eta onetsiak.

        Eta egiaz, ekhartzen bazaie gizonei, munduan bizia daramateino, batari ohore handiago, bertzeari mendreago bat, hekin baitan ezagutzen diren merezimenduen gradu diferenten eredura; arrazoin da eman dakien ohore handiago, saindu, eta errelijios bat, bizitze saindu batez Zeruan iadanik gozatzen direnei; konsidetaturik xoil barrena iuntaturik daudezila Iainkoarekin, zein baita Sainduen Saindua.

        Konsiderazione hunengatik ohoratzen dira Sainduak; eta zein baita geiago, othoitzez gagoste gerta dakiskigun ararteko. Kostuma hura ezin hargatik arbuia dekakegu konsidetatzeri badugu bizi direnek, Eskiritura Sainduak eta Elizako usanzak irakazten deraukuten bezala, othoitz egin dezaketela guregatik, eta gonbida ahal detzakegula othoitz egitera guretzat, bidegaberik egin gabe gure Salbatzailleak duen karguari, zein baita guzien gaineko arartekoa guretzat Iainko bere Aitagana.

        Hemendik erakuzten da, Sainduek, nola zerutik enzuten baitituste hemen beherean egiten ditugun othoitzak, Eskiritura Sainduak irakazten deraukun bezala, eta nola baitute indar geiago guri heltzeko, eta karitate geiago hala nahi izaiteko, mundu hunetan zuten baino, egiaski othoitz egin dezaketela guregatik, eta hala ere egiten dutela; biziek, batak bertzeagatik egiten ditusten arartekotasunek erakuzten deraukuten gero, hekin othoitzek eztiotela gure Salbatzaillearen arartekotasunari egiten bidegaberik.

        Ezgaiste gomendatzen Sainduei, Iainkoaren eta gure artean ararteko hurrenenak balire bezala, hori baitagoka gure Salbatzailleari xoilki, zein baita gure ararteko bakoitza manera hunetan; bainan hei gomendatzen gaiste Iainkoaren adiskide maitei, faboredunei, eta gure guzien gaineko arartekoarekin hersiki iuntatuei bezala, dakigula haren bertutez xoilki hekin othoitzek indar dutela.

        Gute Salbatzaillea halakoa da, non haren gonsiderazionetan grazia guziak emaiten zaitzaiskigu, bainan eztago bera xoilki erazia hekin eske. Hori adituko duzue exenplu batez. Hain du Prinze batek bere faboredunetarik bat maite, non prometatzen baitu eztioela nihori graziarik eginen haren konsiderazionetan baizen: ezta hargatik aditzen bertze norbait eztela zenbait grazia eskatuko faboredun hura ararteko emanik, eta eztuela bertzerik iar araziko faboredun harengana, bere Nausiaganik desiratzen dituen graziak ardietz diotzontzat. Hala gure Iainkoak emaiten ezteraukularik grazia garabik IESU KRISTO bere semearen merituz baizen, ezta erran trahi Sainduak ezin eska dakidiskeola zenbait grazia IESU KRISTOREN merituz, eta ezin othoitz egin diezekegula gerta eta iar dakiskigun hartarakotzat ararteko IESU KRISTO berarengana, desiratzen dugun ontasuna ardietz araz diazagutentzat.

        Dudarik gabe da, ohora diteikeiela Sainduak, eta ez hek xoilki, baina bai eta hekin Errelikiak eta Imajinak ere.

        Erreberenzia ekhartzen zaie Errelikiei; konsideraturik hainitz obra merezimenduskorik egiten lagunduz, egun batez loriaz bethe behar diren gorputzen parte batzuk direla. Hetaz egiten da kasu, mirail saindu batzuez bezala, zeren begietara erakhartzen derauskiguten bere iabeen bertuteak. Hetan, zeinen ere ganik atherak baitira, hekin saindutasunari, zeloari eta garbitasunari ekhartzen zaie erreberenzia.

        Baditu Elizak imajinak, ez hekin adoratzeko Iainko bezala, zein baita manamendu hunek debekatzen duena, bainan gure orhoit arazitzeko gogora ekhartzen derauskigutenen saindutasunaz, gure Salbatzailleaz, haren Ama Sakratuaz, eta Iainkoaren begitarteaz haren aldean gozatzen diren serbitzari saindu guziez. Eta hala konsiderazione hunengatik Elizak ekhartzen deraue ohore errelijios bat, eta haren kostuma saindua da.

        Etzaio erreberenztatik ekhartzen zurari, harriari, metalari eta peinturari: gure arima apartatzen da gauza materiasko lodi hetarik, eta gorago altxaturik meditazione saindu batez, zer ere ohore egiten baitu egiten dio gogoratzen zaion gauzari; ikusirik ezterauela erreberenziarik ekhartzen Imajinei, begien aitzinean emaiten derauskiguten sainduen saindutasuna konsideraturik baizen.

        Nihor belhaunikatzen denean Imajina baten edo Errelikien aitzinean bere othoitzaren egiteko, ezteraue othoitz egiten, ez Imajinari, ez Errelikiei, bainan Imajinek orhoit arazitzen gaitusten, eta Errelikiek bere partez egin tusten Sainduei.

        Erreberenziarik ekhartzen bazaie Imajinei, utsten derautzuet pensatzera zer ohore ekharri behar zaion Gurutze Sainduari.

        Ohore partikular bat zor zaio; ikusirik, nola hura izan baita bizia eman deraukun gure Salbatzaillearen heriotzearen errementa, izan dela halaber gure salbamenduaren instrumenta. Konsiderazione hunengatik ekhartzen diogu ohore, eta haren figura dugu maite, zeren orhoitzen baigaitu gure salbamenduaren misterioez.

        Seinatzen gara Gurutzearen seinale sakratuaz, othoitzez gagotzala Iainkoari, nola heldu izan baitzaiku, eta libratu baigaitu Sathanen eskuen azpian ginundezin miseriatik, Gurutzean konplitu nahi izan duen Misterio sainduaz, hala hel dakigun gaudezin presenteko estatuan Misterio beraren merituz, zein misterioren orhoitzapena hartzen baitugu begien aitzinean seinatzen garenean.

        Puntu hautan guzietan bagarraiste gure Aita zaharren kostumei eta Elizako usanzari. Eta halatan zer ere egiten baitugu, da gauza saindua, laudatzekoa, eta manamen du hunek ez kondenatua.

        Hitz batez, manamendu hunek eztu debekatzen Iainkoaz bertze gauzarik ohoratzetik, baina bai hartaz bertze gauzarik Iainko bezala ohoratzetik; hari zor baitzaio adorazione guziz berezi bat.

        Iainkoa adoratzen da Fedeaz, Esperanzaz eta karitateaz.

        Hutz egiten du, hura fedeaz adoratu gabez, nork ere ezpaitu Iainko bat zinetsten, behar duen bezala, erran nahi da, nork ere ezpaitu zinetsten badela Iainko bat, edo zinetsten duelarik badela bat, uzte baitu badela hainitz Iainko: nork ere, ezagutzen duelarik Iainkoa dela bakhoitza bere izaiteaz, ezpaitu zinetsten badirela hirur presuna haren haitan: edo gauza hauk guziak zinetsten dituelarik, ezpaitu uzte badituela hari dagotzan tituluak, erran nahi da, Iustu, on, eta perfet dela: Edo finean zinetsten duelarik, den bezalakoa dela, ezpaitu zinetsten berak erraiten duen guzia, Eliza Katlholikak, Apostolikak, eta Erromakoak haren partez irakazten duen guzia; aitzitik hura dudatan ezartzen baitu, eta baitaduka fedearen kontrako artikulurik, gure fedearen etsaiek egiten duten bezala.

        Nork ere jeneralki zinetsten duelarik Eliza Katholikak, Apostolikak eta Erromakoak zinetsten duen guzia, ezpaitaki partikularki Apostoluek egin zuten Kredoa, hutz egiten du, lehen erran dugun bezala, Iainkoa fedeaz adoratu gabez egin behar duen legez.

        Nork ere, zinetsten duelarik jeneralki Elizak zinetsten duen guzia, eta partikularki dakiskielarik xeheroki, iakin eta zinetsi behar dituen gauzak, disimulatzen baitu bere Errelijionea, edo ezpaitu hura defendatzen eta mantenatzen obligatua den arauera, okasionea presentatzen den orduan, hutz egiten du oraino adorazione hunen kontra.

        Nork ere beharriak zabaltzen baiterauste fedearen kontrako gauzei, irakhurtzen baitu halako gauzarik dadukan libururik, lagun edireiten baita Hignoten ehorstetan, eskontzetan, edo bertze zerimonietan, halakoak eztu Iainkoa adoratzen fedeaz behar duen bezala.

        Iainkoari osoki ukho egiten dioten, eta bere burua deabruari emaiten dioten Majizianoek eta Sorginek, hutz egiten dute haren kontra madarikatuki, eta heretikotasunean sartzen dira, eta geiago are, bere bihotzean zinetsten badute deabruak merezi duela hari emaiten dioten ohorea.

        Bai eta nor ere jende-taillu hura ararteko emanik, gomendatzen baitzaie deabruei, zer ere fazoinez, eta zer ere finetarakotz nahi den: nor ere serbitzatzen baita halako jende maradikatuez, edo hekin arteaz, gauza estalien agertzeko eta iakiteko.

        Nork ere sorginkeriaz trabatzen baitu eskontzako egin-bidea, edo hura trabatuz gero lexatzen baitu, edo lexa arazitzen berak eman trabua bide beraz, Elizako erremedioetara laster egin behar bidean.

        Nor ere baitarraie superstizione batzuei, zeinetarik uzte baitu heldu dela bere ordu ona, edo ordu gaitza: nor ere eritasunen sendatzeko serbitzatzen baita xarmeriaz, eskoniurazinoz, eta hitzez, hek guziek hutz egiten dute Iainkoa Fedeaz adoratu gabez.

        Hutz egiten du Iainkoa Esperanzaz adoratu faltaz, nork ere etsitzen baitu bere Salbamenduaz bere bekatu handiak eta harrigarriakgatik. Edo bertze alde, nork ere Iainkoaren miserikordia baitan sobera fidatuz, utsten baitu bere burua bekatu suerte guzietan sartzera, estimatzen duela zer ere bekatu eginen baitu, hala ere Iainkoak barkatuko dioela bere ontasun hutsez, penitenziarik egin gabe.

        Nor ere fidatzenago baita munduan, Iainkoa baitan baino, edo nork ere ondikoz betherik, uzte baitu Iainkoak utsia dagoela, gaitzetsten eta madarikatzen baitu bere bizia, eztio Iainkoari emaiten Esperanzaz zor dioen ohorea.

        Hutz egiten dute halaber Iainkoa Karitateaz adoratu gabez, Iainkoa maite eztutenek bere bihotz osoz, eta bere indar guziez, erran nahi da, hura maite eztutenek halako punturaino, non munduan den deuzen ere gatik ezpailukete hura ofensatu nahi.

        Hura hain maite eztutenek, non har dezaten damu nihor ikusteaz haren ofensatzen.

        Egiten eztutenek egiten duten ongia Iainkoaren amoreagatik, bainan bere interesak eta probetxuagatik.

        Galtzen dutenek Iainkoaganako gustua, zeren eztitusten gauza guziak ardietsten harenganik bere gogara.

        Maite ditustenek kreatutak Iainkoa bezanbat, edo geiago Iainkoa baino, ezin baita hekin guzien egille guziz gainekoa.

        Ahalke direnek hain Nausi onaren ageriz serbitzatzera munduaren aitzinean: haren manamenduak hautsten ditustenek jendeakgatik: trufatzen direnek bere eginbidea haren alderat egiten dutenez, eta mesprezatzen ditustenek, hek ongi egitera gonbidatzen ditusten presuna prestuak.

        Hutz egiten dute oraino adorazione hunen kontra, Iainkoarekin iuntatutik daudezin Sainduak mesprezatzen ditustenek, burlatzen direnek hekin Errelikiez, Gurutzeaz, leku sakratuez, mirakuilluez, eta bertze gauza sainduez; gauza segura dela, hark eztioela Iainkoari ekhartzen Karitateaz zor dioen ohorea, nork ere ezpaititu onetsten eta ohoratzen, hari partikularki iuntaturik datxeskon, eta behatzen dioten gauzak, nolakoak baitira gauza Saindu guziak.

        Horra zer den lehenbiziko Manamenduaz. Lekzione hunetarik probetxu hau atherako duzue.

        1. Fede Katholika, Apostolika eta Erromakoa baitan finkatzeaz: zinetsten duzuela geiago eta geiago, hark irakazten derautzuen guzia, eta arbuiatzen duzuela eta kondenatzen, hark zer ere arbuiatzen baitu eta kondenatzen.

        2. Esperanzan atzartzeaz, hartzen duzuela halako fidanza Iainkoa baitan, non eztezazuen dudarik egin hark igorriko derautzuela zeren ere beharra baituzue, baldin eskatzen bazaiskote, eta preparatzen bazarete haren hartzera harenganik.

        3. Finean zuen bihotzen berotzeaz karitatez, maite duzuela Iainkoa gauza guzien gainetik, eta zuen laguna zuen burua bezala. Inposible baita konsideratzea manera hautaz Iainkoa adoratzen dela, eta haren guzien gainekotasunaren egiasko adorazionean datzala gizonaren salbamendua, non eztitezin guziaz gonbida hirur bertute haukin, Fedearen, Esperanzaren eta Karitatearen ardietstera, eta hetaz serbitzatzera.

        Hala egiteaz nagotzue othoitzez neure ahal guziaz, eta Iainkoari Dotrina hunen egilleagatik othoitz egiteaz.

 

aurrekoa hurrengoa