www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Giristinoaren dotrina
Silvain Pouvreau
1656

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Guiristinoaren Dotrina Eminentissimo Iaun Cardinal Duque de Richelieuk eguina, Silvain Pouvreau. Iean Roger, 1656.

 

 

aurrekoa hurrengoa

HAMALAUGARREN LEKZIONEA

 

HIRURGARREN

MANAMENDUAREN

GAINEAN

 

Memento ut diem Sabbathi sanctifices.

Orhoit zaite Sabbath egunaren sainduki idukitzeaz.

 

        Iainkoa bere serbitzariei bihotzeko fidelitatea lehenbiziko manamenduaz, eta bigarrenaz hitzesko ohorea eta erreberenzia eskatu ondoan; gure haren alderako serbitzua erakuz dezaguntzat bihotzez, hitzez eta obrez, serbitzu berariasko baten eske dagoku oraino hirurgarren manamendu hunez seinale izaiteko munduaren aitzinean hari zor diotzagun gauzez.

        Hartarakotzat nahi du eman diozogun egun berezi bat, eta egun hartan, munduko egiteko guziak largaturik, iarraiki gakiskon ardura haren serbitzuari.

        Diferenzia da manamendu hunen, eta legean dauntzan bertze manamenduen artean, zeren bertze guziak naturalak dira bere parte guzietan, eta hargatik bethierekoak, hala non ezin ganbia baititeske zertan ere nahi den, bainan hau zerimoniaskoa da, Iainkoaren serbitzuan eman behar den denboraren ordenatzeaz denaz bezanbatean.

        Naturalezaren legeak irakazten derauku, hala ete eman behar zaiola Iainkoari zenbait denbora berezirik, eta hori jende suerte guziek egin dute: bainan denbora hura zein den, ea Larunbata lehen ezen ez Igandea, edo Igandea lehen ezen ez Larunbata, legeak eztu irakazten. Hori dagoka edo Iainkoari edo Elizari ordenatzea. Iuduek saindu zedukaten astearen zazpigarren eguna, guk lehena dadukagu hainitz arrazoingatik.

        Zaspigarrena zedukaten, mundua kreatu izan zeneko orhoitzapenetan, konsideraturik Iainkoak sei egun eman zituenean haren egiten, zaspigarrenean pausatu zuela. Eta guk lehena dadukagu, Apostoluek hala ordenaturik, zeren orhoitzen gaituen egun hartan hasi izan zen munduko kreazioneaz beraz, eta zeren emaiten deraukun aditzera hartan konplitu izan dela gure fedearen misterio hainitz, eta beregainki gure Salbatzaillearen sorzea, pitstea, eta Espiritu Sainduaren Apostoluen gainerako iautstea, zein misteriotan baitago gure Salbamenduko obra guzia.

        Ezta aski ezagutzea, zein egun ordenatu den Iainkoaren serbitzatzeko, iakin behar da partikularki zer egin behar den egun hartan, eta nola sainduki iragan behar den.

        Hitz hunek, sabbath, erran nahi du errepausua, eta obretarik gelditze bat, eta halatan iakin behar dugun lehenbiziko gauza, da, behar direla Igande-egunean, zein baita gure errepausu-eguna, sehisko edo eskuko obra guziak utsi: Eta zeren egiaski pausatzen baitu, nork ere bere lan guzia egiten baitu garbiki Iainkoa baitan, ez gara xoilki obligatuak lurrean amarratzen gaitusten besoko eta eskuko obren utstera, bainan are Iainkoari beha diozoten eta zerura altxa gaitzaten bertze obra batzuen egitera.

        Eskuko obrak, erran nahi da, irabasia partikular, munduko, eta bizitze hunetako bat bere azken burutzat daramatenak, hek dira debekatuak.

        Handik heldu da azken burutzat Errelijioneari ukitzen zaiskon obrak, nola baita Elizaren eta aldareen preparatzea, eta ederstatzea eztirela debekatuak.

        Bere biziaren, lagunaren osasunaren, eta herriaren begiratzeko premiasko diren obrak, nola baita edari baten preparatzea, etsaien kasatzea, eztirela halaber debekatuak.

        Obra espiritualak, nolakoak baitira estudiatzea, libururik eskiribatzea, beronez gaixto ezpadira, eta hetan nihor hari ezpada hartzen duela irabasia azken burutzat, hain guti direla debekatu.

        Finean premiasko direnak kalte handi batetatik begiratzeko, nola baitira, babazuzarik edo uririk egiteko iduria duen denboraren beldurrez, udan ogien biltzea, eta bidean dabillanari zamariaren ferratzea, eztirela debekatuak, zeren badelarik ere zeinbait irabasia halako obretan, ikusirik eztela hori bilhatzen den azken fina, eztira estimatzen eskuko edo sehisko obrak direla.

        Meza enzutea, da, partikularki manamendu hunek manatzen gaituen obra. Eta hargatik Igandearen sainduki iragaitea, manamendu hunen arauera, da eskuko obra guzietarik gelditzea, eta mezaren Sakrifizio sainduaren enzutea.

        Bainan zeren bertze gauza baita Igandearen sainduki idukitzea, hala non hobenik eztuen nihork haren ez idukitzeaz, manamendu hau, zer ere maneraz nahi den hautsiz; eta bertze gauza haren idukitzez, perfekzionerekin, hala non eztezan hura nihork iragan, zein ere behar ez bezalako obretan nahi den, iakiteko duzue ezen haren idukitzekotz perfekzionerekin, behar dela apartatu bekatu guzietarik, zeren bekatuak diren deabrua egiaski serbitzatzen duten obrak, eta iragan behar dela egun hura obra sainduetan, iarri behar dela orazione egiten, Iainkoaren hitzaren entzuten, fedesko gauzen ikasteko eta bizitze taillu on baten hartzeko, iarraiki behar zaiela Sakramenduei, eta karitatesko eta miserikordiasko obrei: eta hala egiteaz gagoskitzue gure ahal guziaz.

        Erran ditugun okasioneez kanpoan Igande-egunean lanean hari diren, bere obradurari darraiskon, eta eskuko obrarik egiten duten laborariek, ofizialeek, eta lehen erran ditugun kasuez lekhora trabailluan, bere ofizioan, eta zein ere nahi den sehisko obretan, Igandearekin hari diren guziek hautsten dute manamendu hau; eta hori hanbatenaz ofensa handiagorekin zenbatenaz eskandolisa geiagorekin hura hautsten baitute.

        Hutz berean erortzen da, nork ere hura hautz arazitzen baitu, konsentitzen baitu haren hautstera, edo ezpaitu debekatzen haren hautstetik, trabatzeko eskua duen orduan.

        Nork ere ezpaitu meza enzuten, trabatzen ezpada eritasunez, zenbait kontu handisko gauzagatikako piaiez, edo zenbait behar legesko premiaz, hautsten du manamendu hau.

        Hutz bera egiten du, nor ere meza enzuten baitago gorputzez eta ez gogoz, erran nahi da, nork ere meza enzutean ezpaitaduka behar bezalako ernetasuna, bainan baitarabilla hainitz gogoeta lizun, baitago solaz alferretan, begiak baitarabiltza itsuski eta deshonestki.

        Hobenduriago da oraino, nor ere meza enzutera baitoa fin gaixtotakotz.

        Nork ere ezpaitaduka artha bere umeek, sehiek eta bertze etxekoek konpli dezaten manamendu hau, Iainkoaren aitzinean hetaz ihardetsiko du, haren borondate sainduaren hautszaille bezala. Geiago ere, nork ere trabatzen baititu egitetik, zertara ere obligatuak baitira.

        Nork ere egiten baitu Igande batez obra debekaturik emendatzen du bere falta, hartan erortzen den ordua dela kausa, eta bi falta egiten tu, baldin obra hura egiten duenean egoiten bada Igandearen sainduki iragaiteko berariaz manatua den gauza egin gabe, egiten duten bezala meza enzun behar bidean tafernetara, edo bertze leku likitzetara bere gorputzen eta arimen lizuntzera doazinek.

        Eta zeren nork ere halako egunarekin egiten baitu beronez sori den eskuko obrarik, ezpaitu ofensatzen zeren Iainkoari konsekratu zaion eguna hautsten duen baizen, estimatzen da manamendu hau hautsten duela, nork ere zenbait leku Iainkoari konsekratutan, nola hill-herrietan edo Elizan, egiten baitu hekin saindutasunari eztagokan akzionerik.

        Horra zer den manamendu hunetaz. Lekzione hunetarik eztuzue probetxu guti atherako, baldin iakinik igandea dela errepaususko eguna, eta arimak eztukeiela errepausurik, bekatutan badago graziai billusirik, konsiderazione hunen bertutez enseiatzen bazarete bekatuaren osoki kasatzera zuenganik, eta zuen arimako errepausuaren ardietsera. Hori eginen duzue erraski baldin Igandetan emaiten badiozue Iainkoari kontu, astean egin tutzuen obra guziez Apezen belhaunetan: Eta hala hek emanen derauskitzuen Sakramenduen bertutez notha guzietarik garbiturik, eta Espiritu Sainduaren grazian finkaturik egonen zarete, eta eginen diozue Iainkoari othoitz Dotrina hunen egilleagatik.

 

aurrekoa hurrengoa