www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Giristinoaren dotrina
Silvain Pouvreau
1656

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Guiristinoaren Dotrina Eminentissimo Iaun Cardinal Duque de Richelieuk eguina, Silvain Pouvreau. Iean Roger, 1656.

 

 

aurrekoa hurrengoa

SEIGARREN LEKZIONEA

 

KREDOAREN ZAZPIGARREN
ARTIKULUAREN GAINEAN

 

Inde venturus est
iudicare viuos & mortuos.

Handik etorriko da
bizien eta hillen iujeatzera.

 

        Arrazoin handirekin aitzinetik erraiten dute Apostoluek gure salbatzaillea iautsiko dela lurrera abertitu gaitusten bezain sarri hura ikhan zela Zerura, halako berriaren premia genduenaz gero prestuen bortitsteko esperanzan, eta gaixtoen idukitzeko beldurtasunean. Ikusirik ere gure salbatzaillea imitatzen dutela, hark bere Aitaren eskuinera ikhan zenean, berehala, igorri baitzituen Angeruak bere diszipuluakgana hekin abertitzera eta seguratzera hurtuko dela egun batez iujeamendu emaitera.

        Gauza segura da Iainkoaren Semea etorriko dela berriz mundura bizien eta hillen iujeatzera.

        Iadanik etorri da, gizonari bere salbamenduaren egiteko bidearen emaitera. Etorriko da behin oraino salbamendu haren emaitera, hura haren odolaren merituz irabasiko duten guziei, eta fin doatsu hartara heltzeko eman derausten bideak mesprezatu ditusten arimen kasatzera salbamendu hartarik.

        Etorriko da gizonen iujeatzera, ez xoilki Iainko bezala, bainan oraino gizon bezala; arrazoin baita gizonek hura gizon bezala iujeatu dutenaz gero, hark ere gizonak bere aldian estatu hartan berean iujea detzan.

        Iujeatuko itu, bainan nola? ez nihor faboraturik, bainan zuzena baliaturik, bat bederari emaiten dioela zer ere bere obrez merezi baituke.

        Iujeatuko itu guziak, bainan zenbat denbora emanen du hekin iujeatzen? Nola Iainkoak bere izaiteaz ezagutzen baitu denboraren puntu batean, gizonek munduaren korsu guzian ezagutuko duten guzia, iujeamendu hura konplituren da puntu batean bezala, non guzien gaineko Iuje hark mirakuillu paregabeko batez erakusiko baitiotza batbederari egundainoko mende guzietan egin izan diren ongi eta gaizki guziak, eta emanen baitio merezi duen sententia.

        Zein lekutan eginen da iujeamendu hura? Iosafateko haranean, Ierusalemen gaineko aldean, Profetek irakazten deraukuten bezala: arrazoin dela, nola IESU KRISTO ikusi izan baita Ierusalemen ondikaturik, persegiturik, bilhakaturik, gurutzeko heriotzea sofritzen zuela, guri miserikordia egiteagatik, hala ere leku hartan hura bera ikus dadin argiaz bestiturik, loriaz betherik, Angeru eta Saindu guziek inguraturik, batbederari iustitia egiteagatik.

        Iujeatuko gaitu, bainan noiz? Badakigu iujeatuko gaituela munduaren azken finean, Zerua, lurra, eta hetan den guzia urratuko eta galduko den orduan: bainan noiz partikularki urratze eta galtze hura gertatuko den, nihork eztaki.

        Hargatik erraiten du Iondone Paulok etorriko dela gauasko ohoin bat bezala; eta berak ere abertitzen gaitu etorriko dela gutien uzte dugunean, eta nihork eztakiela, eta ez iakinen ere, noiz izanen den haren etortzeko ordua edo orena, non edireiten baita misterio handi bat, zeren handik nahi gaitu obligatu haren begira egoitera oren oroz, eta bethiere gure buruaren prestik idukitzera haren errezebitzeko.

        Badakigu eztela etorriko non eztiren eman derauskigun seinale batzuk gertatu izan, bainan eztakikegu handik, zer mugaz, zein orenez, ez eta zein egunez etorriko den.

        Ezta etorriko, non ezten Ebanjelioa predikatu izan munduko kantoin guzietan: non Erromako Enperadoretasuna ezten hautsi, eta hamar Erresumetan zarhitu, partitu eta berezi izan: non eztiren Eliaz eta Enok diren lekutik bihurtu, guzien aitzinean ageriz predikatzeko: non eztitusten Iuduak federa itzul arazi; finean non eztituen Antikristok hek biak hil; zela Antikristok etorri behar baitu, munduko azken fina gerta dadin baino lehen, Elizari gerla egitera hirur urthez eta hunenbat illabethez, IESU KRISTOREN, zein baita Elizaren buruzagia eta zimendua, etsai bezala.

        Ezta etorriko, non eztitugun lehen ikusi iguskia eta illargia bere argitasuna galdurik, izarrak ilhundurik, eta lurra egundaino ez bezalako ikharamenduez inharrosirik.

        Bainan noiz, eta zer puntutan bereziki eta seguki etorriko den, berak xoilki badaki; gauza seguratua delarik etorriko dela, guziarekin ere, zer orenez edo zer mugaz, gauza guziz estalia da.

        Etorriko da segur, eta etorririk iujeatuko itu biziak eta hillak, erran nahi da, bizirik kausituko direnak hura datorrenean, eta munduaren hastetik bizi izan diren guziak.

        Nolatan ordea iujeatuko itu hillak iujeatu izan direnaz gero hekin arima gorputzetik ilki den puntu berean? Bi iujeamendu dira, bata partikulara, bertzea jenerala; Iujeamendu partikulara egiten da, nihor hiltzen denean: arrazoin baita bizitze hau denaz gero gizonak duen ongi edo gaizki egiteko leku bakoitza, bere iukeamendua eta sentenzia ere har dezan bere ongi edo gaizki eginen arauera, bizitze hau utsten duen, eta mundu hunetarik ilkitzen den puntu berean.

        Iujemendu jenerala eginen da munduko azken finean, guziak zeinek bere gorputza berriz harturik: arrazoinak nahi baitu arimak eta gorputzak elkharrekin iuntatuak zirenean bere Iainkoa serbitzatu eta ofensatu dutenaz gero, elkharrekin halaber, bata bertzearekin zeudezila merezi izan duten iujeamendua errezebi dezaten.

        Iujeamendu hura eginen da, munduko jende guziak batetan bildurik, arren gizonak izan dezantzat loria edo ahalke hura, bere merezimenduen edo bekatuen mundu guziaren aitzinean agerturik eta barraiaturik ikusteaz, eta Iainkoak ezagutaraz diozontzat gizonari bere konseillu diferenten arrazoina: guziei erakuz diezentzat zergatik utsi dituen gaixtoak batzuetan sori onean, eta prestuak sori gaitzean bere biziaren eramaitera: finean zergatik gertatu den zer ere munduan gertatu baita.

        Batbaderaren bizitze iragana examinatuko da eta erakusiko, erran dugun bezala, denboraren puntu batean, haren obra, hitz eta pensamendu guziak bilhatuko dira, bilduko eta miratuko. Eta gero guzien gaineko Iujeak, batbederari bere ariman barrena bere iujeamendua ezagut arazirik, boz klar batez deklaratuko du lehen prestu guzien, eta gero gaixtoen sentenzia: Eta sentenzia hura eman bezain sarri, idekiko itu lurrak bere hertzeak gaixtoen iretsteko, eta zeruak bere loria prestuen hartzeko.

        Prestuei hunela erranen deraue: zatoste daoatsak, ene Aitak benedikaturik zaudetenak, iabe zakiskote munduaren hastetik preparatu izan zaitzuen erresumari.

        Gaixtoei erranen deraue, zoazte maradikatuak Deabruari, eta haren Angeruei preparatu zaien sekulako sutara.

        Zatoste norengana? ontasun guzien ithurriagana, hurbiltzen zaiskonak ontasun guziez bethetzen dituenagana.

        Zatoste, bainan nor? doatsuak eta benedikatuak: zer hitz! benedikatuak, nork benedikaturik? Ene Aitak, erran nahi da, benedizino guziak dadutzanak benedikaturik.

        Iabe zakiskote preparatu zaitzuen erresumari; zein da erresuma hura? Iainkoa bera, zeina baita berak errege egiten dituenen erregea eta erresuma.

        Iabe zakiskote. Iainko handia! zer grazia; Iainkoaren Iabe egin dadin nihor! Bere burua doatsu daduka serbitzari batek bere nausiarekuin ongi izaiteaz, denbora aphur batekotz baizen ezpaliz ere, bainan xoil bertze gauza da munduko ontasun infinitua den baten iabe sekulakotz gertatzea.

        Zoaste, norenganik? Iainkoaganik, zeina baita sori on guziaren ithurria.

        Maradikatuak, nork maradikaturik? Gure gainera benedizino suerte guzien isurtzeagatik bere Semearen odola isuri duenak maradikaturik.

        Zoaste, bainan norat? sekulakotz iraunen duen su batetara, zuen bekatuek merezi duten penaren hartzera; zer miseria!

        Horra Kredoaren zazpigarren artikuluaren deklarazionea. Eztuzue probetxu guti hartarik atherako, hura inprimatzen eta sartzen baduzue biziki zuen bihotzetan; gauza segura dela, eztela Giristinorik, baldin konsideratzen badu behar duela egun batez bere Salbatzaillearen Maiestatea begitartez begitarte ikusi, eta hark iujeatua izan merezi duen arauera, preparatuko eztenik sententia graziasko baten irabastera haren ahotik.

        Zeren, nor da gaixtoen begira daudezin bethiereko penen beldur ikanen eztena? Nor da egun haren izialdura harrigarria, eta noiz gertatuko den eztakiela konsideraturik, oren oroz prestik egonen estena bere obrez kontu on baten emaitera?

        Bertze alde, konsideratzen badugu egun hartan sekulakotz ardietsi behar dugun ontasuna, behere hunetan bizi bagara manatuak garen arauera, nor ezta atzartuko Iainkoak eta haren Elizak emaiten diotzan mugetan egoitera?

        Ezta nihor zinetan orhoituko gaixtoentzat preparaturik dagoen gaitzaz, eta prestuek izanen duten ontasunaz, non eztuen nahi gaixtoen ospetik apartatu, eta prestuen konpainian sartu.

        Hori, othoi, gogoan erabil ezazue maiz egunean, geiago luzatu gabe, beldurrez uztegabean atzeman zaitesten; halaz eta orai gure hobenez penitenzia egiteko ahal dukegun ezagutzak eleidikeienaz gero iujeamendu egunean gure desesperamenduaren emendatzeaz bertzerik.

        Hortaz orhoitzeaz nagotzue othoitzez, eta Dotrina hunen egilleagatik Iainkoaren othoitsteaz.

 

aurrekoa hurrengoa