www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Giristinoaren dotrina
Silvain Pouvreau
1656

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Guiristinoaren Dotrina Eminentissimo Iaun Cardinal Duque de Richelieuk eguina, Silvain Pouvreau. Iean Roger, 1656.

 

 

aurrekoa hurrengoa

BEDERATZIGARREN LEKZIONEA

 

KREDOAREN BEDERATZIGARREN
ARTIKULUAN DAUNTZAN
AZKEN HITZEN, ETA HAMAR ETA HAMEKAGARREN ARTIKULUEN GAINEAN

 

Sanctorum communionem.

Sainduen partaletasuna.

 

        Apostoluek zeakitela gizona hagitz iakingabea delarik, eztakiela guziarekin ere hain guti, non eztuen bere feblezia ezagutzen, eta non eztakien, bera bakharrik badago, xoil guti daidikeiela, hitz hautaz, Sainduen partaltasuna, nahi izan diote ezagut arazi bere konsolamendutan fabore guziz handi bat izaiten duela bertzerenganik.

        Hitz hauk irabazzten deraukute Eliza dela gorputz bat bezala, zeinaren mienbroak halako maneraz heltzen baitzaisko bata bertzeari, non bataren ontasuna bertzearen ere ontasunera bihurtzen baita. Elizaren ontasunak komun dira, Sakramenduek dakharketen fruitua guziena da, Mezaren Sakrisizio Saindua batbederaren probetxukoa da, predikuak irakazten dio enzun nahi duenari, nor nahik fabora dezake bere laguna bere othoitzez, biziak berak hel dakidiskeie Purgatorioan daudezin arima ioanei, eta Parabisuan direnak, lurrean bizi direnei.

        Horra Elizan izaiten diren lau ontasunetarik lehena, ikusi behar da zein den bigarrena Kredoaren hamargarren artikuluan datzana.

 

 

Remisionem peccatorum.

Bekatuen barkamendua.

 

        Nola ezpaita munduan bekatuaz landan galtzen gaituen gauzarik, gizonaren salbamendua beroki desiratzen duen Iainkoak, eman nahi izan du bere Elizan gaitz haren kontrako erremedio bat, eta Apostoluek hura emaiten deraukute ezagutzera artikulu hunetan, harengana gure beharretan laster dagigun amoreagatik.

        Gauza segura da edireiten dela Elizan bekatuaren barkamendua; gainerakoa da orai iakin dezagun, nola ardietsten den grazia hura. Ardietsten da Apezen moienez, hei Iainkoak bere orde ordenatuei bezala, eman baiteraue esku bekatuaren barkatzeko, hartaraktz berariaz ordenatu dituen Sakramenduen eta beregainki Bataioaren eta Penitenziaren bertutez.

        Bataioan haurrek izaiten dute bere bekatu Orijinalaren barkamendua: eta adin handi batetara heldurik bataiatzen direnek izaiten dute geiago, sortuz gero egin ditusten bekatu aktualen barkazionea.

        Penitenziaren bertutez ardietsten du nihork bataiatuz gero egin dituen bekatuen barkamendua.

        Horra jeneralki nola izaiten den bekatuaren barkamendua. Ezta barkatzen Bataioaren bertutez behin baizen; ez ordea behin xoilki Penitenziasko Sakramenduaren indartez, baina bai zenbatetan ere bekatoreak egiten baitu bekatu eta hartaz baitu urriki.

        Gatozen Kredoaren hamekagarren artikuluan deklaratzen den hirurgarren ontasunera.

 

 

Carnis resurrectionem.

Haragiaren Pitstea.

 

        Arrazoin handirekin Apostoluek, Espiritu Sainduak gidaturik, fedesko artikuluetan ezarri dute Pitstearen artikulua; gauza segura dela, Giristinoak, hil behar duela ezaguturik, hartzen duela ezin erranesko kontentamendua aditzeaz, behin hillez gero, berriz bizi behar duela.

        Apostoluek eztute erraiten gizonaren pitstea, bainan haragiaren, guri irakazteko, gizona hiltzen den orduan, hura egiten duten bi partetarik, zein baitira arima eta haragia, eztela haragia baizen hiltzen: zeren arima ezin hil diteke, eta halatan ezin pitz diteke ere, eztenaz gero deuz pitsten eta bizitzera bihurtzen, non ezten lehen hil izan.

        Eztute erraiten gorputzaren pitstea; bainan haragiaren, zeren Espiritu Sainduak, zeinak ikusten baititu etorkizuneko gauza guziak, orai presentean balire bezala, nahi zeraukun leku eman heretiko batzuen fedearen kontrako sentenziaren gezurtatzeko; mantenatu behar baitzuten, Elizaren lehenagoko mendetn egin duten bezala; pitstuko ginela, ez gorputz haragiz, bainan airez egin batekin.

        Serbitzatzen dira oraino hitz hetaz bertze batzuen kontra, zeinek Apostoluen denboraz, uzte baitzuten Eskiritura Sainduan aiphatzen den Pitsteak etzuela erran nahi gorputza pitstuko zela, bainan xoilki arima iaikiten eta ilkitzen zela bekatutik.

        Pitstuko garela, gauza guziz seguratua da, eta hortaz hain segur da Iondone Paulo, non baitio, gure Salbatzaillea eztela pitstu, gu ere behar ezpagara orobat pitstu.

        Guziek berriz bizia hartuko dugu, bainan nola? gure gorputz beretan? bai; zeren pitstuko gara, arren gure gorputzak partale gerta ditezintzat, mundu hunetan arimarekin batean ongi edo gaizki eginez merezi izan duten errekonpensan edo gastiguan. Eta handik ongi erakuzten da beharko ditugula lehen ginituen gorputzak berak berriz hartu. Eta egiaz, berriz hartuko dugun haragia ezpaliz hil zen hura bera, gizonaren erreparamendua lizate haren egite berri bat, eta ez haren haragiaren pitste bat; ikusirik, pitsteak erran nahi duenaz gero, bizia berriz hartzea, behar dela pitstuko den guzia, lehen hil izan den.

        Bainan nola? erranen du norbaitek, zeinen ere hautsak egoitsi izan baitira haizera, hek hartuko othe ituste berriz bere gorputzak? Iainko bothere guzia duenak, eta denbora puntu batean daidikeienak, zer ere naturalezak egiten baitu denboraren ephearekin, berehala kheinu batean elkharganatuko du gorputz hekin materia, eta moldatuko itu berriz bere mirakuillugarrisko eskuaz.

        Gure gorputzak berak berriz hartuko itugu, ordea makurrik eta eskasik gabe, doatsuek behintzat: gorrak gortasunik gabe, eta itsuak itsutasunik gabe; zeren halako gauzak naturalezaren eskasak dira, bainan graziaz erreparatuak; eta zeren Iainkoak bere loriaz betheko ituen doatsuei bihurtuko derauste gauza guziak, ez lehen ziren, bainan behar ziren bezala.

        Pitstuko gara adin konpli batetan, guziak hogoi eta hamahirur urthetako, zein baita gure Salbatzailleak zuen adina hil zenean: manera hartan zaharrak galduko du bere urthetarik, zeren hogoi eta hamahiruretarik harat zituen gainerakoak eskasera makurtzen ziren; ikusirik bere indarraren galtzera zioazila, eta gasteari berretuko eta emendatuko zaisko bereak, zeren hogoi eta hamahirur urthetarik behiti, etzen estatu konplian; ikusiriz muga hartara hel artean, indar berriak ardietsten dituela.

        Nor ere pitstuko baita, zen baino gasteagorik edo zaharragorik, lehenekoa bera izanen da, ikusten dugun bezala, amaren sabeletik ilkitzen den haurra, hura dela hil behar duenean edireiten den gizona bera, bertze adinekoa delarik.

        Pitstuko gara, ez gure indarrez, halaz eta, Filosofek diotenez, behin hil eta galdu den gauzak ezin har dezakeienaz gero bere leheneko izaitea naturalezaren indarrez, baina bai Iainko handiaren bertutez; hark bere esku indarsuaz berriz baitaidike, plazer duenean, zer ere lehen egin baitzuen.

        Pitstuko gara, ez berriz hiltzeko, bainan sekulakotz bizitzeko, zeren ezin hilleskoa da mundu hunetako miseriaren ondoan etorriko den bizitzea, hurrenezo lekzionean ikusiko dugun bezala.

        Bizkikartean hunetarik atherako duzuen probetxua, da, atzar zaitezten artha partikular baten hartzera Iainkoaren graziaren zuen baitan idukitzeaz eta begiratzeaz: Hala egitera hainitz konsiderazionek gonbidatuko zaituste.

        Lehenik, zeren graziasko estatu hartan behar dugun egon, nahi badugu Sainduen partaletasunetik heldu den ontasuna abantaillarekin ardietsi, zein paregabetasunek ezpaiteraue probetxu handirik ekhartzen Sainduen Sainduarekin ongi direnei baizen.

        Eta zeren, nola gauza segura baita, zenbatenaz nihork nihoren egiasko amudioa ezagutzenago baitu, hanbatenaz hura gutiago behar duela ofensatu; hala nihork ezin ezagut dezake, Iainzoaz ekhartzen deraukun amudioa hain handia dela, non eman baitio Elizari esku guri barkatzeko, hura ofensatuko dugun bezanbat aldiz, non konsiderazione hunengatik ezten apartatzen bekatutik; zein bekatuk erran baititeke eramaiten dioela Iainkoari bizia, ikusirik egiaski eraman liozokeola baldin hura gal ahal baleza, edo hil ahal baledi.

        Zeren oraino ezin konsidera dezakegu ez garela pitstuko, Iainkoarekin sekulakotz loriaz betherik bizitzeko, baldin bizitze hau uts dezagunean graziasko estatuan ezpagara, non eztugun hartzen borondate handi bat bekatuaren heriotzetik halako suertez pitseko, non gorputzeko heriotzeak grazian ediren gaitzan, zer ere mugaz hartuko baigaitu. Hala egiteaz nagotzue othoitzez neure ahal bezanbat, eta halaber Dotrina hunen egilleagatik Iainko handiaren othoitsteaz.

 

aurrekoa hurrengoa