www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Giristinoaren dotrina
Silvain Pouvreau
1656

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Guiristinoaren Dotrina Eminentissimo Iaun Cardinal Duque de Richelieuk eguina, Silvain Pouvreau. Iean Roger, 1656.

 

 

aurrekoa hurrengoa

HAMASEIGARREN LEKZIONEA

 

BORTZGARREN

MANAMENDUAREN

GAINEAN

 

Non occides.

Eztuzu nihor hillen.

 

        Iainkoaren alderako Errelijioneko hirur manamenduak, eta gure burasoenganako pietateskoa hartu ondoan, arrazoinarekin emaiten zaiskigu gure lagunari bidegaberik egitetik debekatzen ditusten manamenduak. Eta lehenbizirik debekatzen gaituena haren hiltzetik, zein baita egin dakidikeon bidegaberik handiena.

        Nola baitu gizonak, ez xoilki gorputzeko bizia, bainan espirituala ere, zeinaren bidez hura bizi baita graziaz, bai eta jendeen artean daraman bizia, zeinaren bidez ongi baitabilla fama onarekin: nihoren hiltzetik debekatzen duen manamendu hunek debekatzen du hirur bizitze suerte hekin nihori eramaitetik, bainan zenbait kasu lekhaturik, erran nahi da, eztu bethiere debekatzen hekin gal arazitzetik, bainan xoilki Iustizia legerik eta autoritaterik gabe hetarik baten ere ebakitzetik.

        Hartarakotz hoben gabeki eraman dakidikeo gizonari gorputzeko bizia, eta jendeen arteko fama onekoa, bi ezpa hirur fazoinez ez ordea espirituala; deuzek ere ezin eman baitiozokeo nihori zuzenesko sujetik bere lagunari graziasko biziaren gal arazitzeko, guziz premiatua ezpada.

        Nork ere hiltzen baitu nihor Iujearen manuz hura behar zuzenaz kondenatzen duenean, Iainkoaganik duen autoritatearen bertutez, hura hiltzen du manamendu hunen kontrako hutsik egin gabe.

        Gerla iustu batean bere Kapitainaren manuz nihor hiltzen duen Soldadua, ezta hobenduriago, gizonaren bihotzetik, haren eskuz butaturik, iragaiten den espata baino.

        Nola naturalezak irakazten baitio bat bederari bere buruaren begiratzen, nork ere, bere biziaren defendatzen hari dela, hiltzen baitu nihor, eztu hutsik egiten manamendu hunen kontra.

        Nola karitateak irakazten baiterauku gure lagunaren defendatzen, irakazten derauku halaber, nihork nihor hiltzen badu haren trabatzeko bertzeri bidegaberik egitetik, eztela hobenduri Iainkoaren aitzinean.

        Nola arrazoinak erakuzten baiterauku, deusek ere eztuela gure arima lizuntzen gure borondateak baizen, irakazten derauku halaber, nork ere nihor hiltzen baitu kasuz, eztela hobenduri, baldin ustegabean hiltzen duenean, egiten ezpadu beronez sori eta zilhegi ezten obraz, edo, sori delarik, egiten ezpadu halako zuhurgabetasunarekin non gizon zuhur batek iujeatu behar lukeien handik ethorri behar lukeiela gaitzik.

        Konparazionera, nork ere, ganbara batean dabillala, ustegabez eror arazitzen baitu soillerutik, beherean dagoenik hiltzen duen harririk, eztu Iainkoaren aitzinean hobenik; bainan nihork zehatzen badu emazte izorrarik, eta ustegabez hiltzen badio haurra, hobenduri da, ez xoilki emazteari berari egiten dioen bidegabeagatik, bainan geiago eta haurraren heriotzeagatik.

        Arrazoin hark berak irakazten deraukunean hura eztela hobenduri, zeinek ere hiltzen baitu bere buruaren defendatzen hari dela irakazten derauku halaber, nor ere zuzenaren kontra penetan baitago, bertze batek eraginik, manamendu hunen kontra hutsik egin gabe, egiten zaion bidegabearen itzultzeko, eta handik heldu zaion kaltearen mendratzeko, ager detzakeiela bere bidegabegillearen eskasak eta hobenak, eta hala hari ideki diozokeola fama oneko bizia, ahal bezanbat, egiten duen bezala nork ere iustiziaren aitzinean akusaturik, gainean emaiten baiteraue bere akusatzaillei egiasko baiarik eta akusurik.

        Kasu hautan ideki diteke gorputzeko bizia eta fama onekoa manamendu hunen kontrako hutsik egin gabe.

        Bainan hutz egiten du lehenik, gorputzeko biziaz bezainbatean, nork ere, erran ditugun kasuez kanpoan, hiltzen, ebaintzen, zaurtzen, hil, ebain, zaurt, eta zeha arasten, halako gauzarik desiratzen eta konseillatzen baitu, edo ezpaitu trabatzen, ahal dagiela.

        Hunen gainean iakin behar da, hanbatenaz handiago dela bekatua, zenbatenaz konsideratzekoago baita halako bidegaberik pairatzen duena, egiten edo eragiten duena: zenbatenaz kontuskoako baita halakorik gertatzen den lekua; zenbatenaz finean hartan erortzenago baita nihor, bertze, hura emendatzen duten kondizinoekin: geiago baita Aita, seme, emazte, anaia, ahaide, Apezpiku, fraide eta bertze Eliza edo Iustizia gizon, zein ere nahi den, eta mainada oso bat bere neke trabailluz azten duen baten hiltzea edo zehatzea, ezen ez halako estaturik eztuenari halako gaitzik egitea.

        Bekatu handiago du oraino Eliza-gizonak, nola behar baitio partikularki odolari ihez egin, hartan eskuen sartzeaz, zer ere fazoinez nahi den, bertze batek duen baino.

        Bekatu are geiago halakorik egiteaz leku saindu den, orobat den batean baino.

        Geiago ere, hainitz lagun hartzeaz edo emaiteaz gaizki baten egiteko, berak egiteaz baino.

        Geiago finean gorputzaren eta arimaren galtzeaz, ezen ez halako suertez hiltzeaz non eztadin gal gorputza baizen.

        Hobengaberik edo hobenduririk ere kondenatzen duen iujeak, formalitate guziak haren hauzian begiratu gabe, hutz handi bat egiten du manamendu hunen kontra.

        Zeinek ere oraino ezpaitu faboratzen bere aitzinean erabiltzen den hobengabea, hanbatenaz bekatu handiago batez kargatzen du bere arima, zenbatenaz gaitz geiago pairatzen baitu akusatuak, halako maneraz non hiltzen bada presondegian emaiten zaiskon penez, haren heriotzeaz kargatzen baita, hura darabillaten guziak bezala, egin ezpadu bere ahala haren libratzeko bidegabeko heriotzetik.

        Zein ere Iustiziako nausiek pairatzen baitituste Iainkoaren eta munduaren aitzinean madarikatzeko diren bat banakako konbatak, ezpaitituste punitzen hiltzailleak, bertze, manamendu hunen kontrako gaixtagin seinalatuak, hura hautsten dute berek, estimatzen dela hekin sobera pairatzeak emaiten dioela heriotzea, nori ere bertzeen maliziak idekitzen baitio bizia.

        Nork ere laudatzen baititu egiten diren heriotzeak, eta bertze sarraskisko akzioneak, egin ditezin baino lehen edo eginez gero, hautsten du halaber manamendu hau.

        Zein ere Dotorak, Barberak, edo Botikarik hiltzen baitu nihor, edo ekhartzen baitio kalte handirik, egiten ezpadu ere borondatez, bainan iakin gabez xoilki, hutz egiten du manamendu hunen kontra arrazoin beragatik; ikusirik iakingabetasuna dela maliziaren orde nihor iakitera obligatua den gauzetan.

        Zein ere emaztek ithotzen baitu bere baitan duen fruitua ustegabez; hobenduri da arrazoin beragatik; iakinik ansigabetasuna dela malizia bezanbat; nihor erne behar den gauzetan.

        Nork ere trabatzen baitu emakumerik izorratzetik, edo enseiatzen baita maliziaz haur-egoitste eragitera; bai eta ustegabean hutz hartan bere faltaz erortzen diren emazteek, nola gerruntze sobera hertsiz, edo sobera dansatuz, bekatu handi bat egiten dute manamendu hunen kontra.

        Nork ere ikusten baitu pobrerik halako beharrean dagoela, non hiltzera baitoa gosez, hobenduri da heltzen ezpazaio, Saint Anbrosiok irakazten deraukula hark hiltzen duela, nork ere ezpaitio kasu hartan iatera emaiten.

        Nork ere iakiara bere buruari bilhatzen baitio heriotzea, edo desiratzen, bizitzeaz unhaturik, edo desiratzen eztuela ere, ezartzen baitu bere burua zuzenesko sujetik gabe biziaren galtzeko peril ageri batean, hobenduriago da oraino, ezen ez bertzerik hil baleza, edo desira baliozo heriotzea, edo hura ezar baleza arrazoinik gabe bere buruaren gaitzeko peril agerian; zeren geiago zor dio nihork bere buruari bere lagunari baino, eta eztu bere burua bere eskuko, hartaz egiteko iduritzen zaion bezala, bainan bera bere buruaren begirale eta berme emana da xoilki, eta obligatua bere biziaren begiratzera.

        Bai eta nor ere, bizitzeaz unhaturik baitabilla hargatik martirioaren bilha, kargatzen da bekatu handi batez.

        Manamendu hunen kontra bekatu eginten du halaber, bizitze espiritualaz bezanbatean, nork ere arimak fedearen kontrako opinioneez pozoaturik apartatzen baititu egiasko Elizatik.

        Nork ere nihor ongi egitetik gibelatzen, gaizkira eramaiten, bekatutara ertxatzen baitu, dela bere hitzez, dela bere exenplu gaixtoz, gauza bera egiten du.

        Nork ere halaber ezpaitiotza bere lagunari haren hutz eginak erakusten, ikusten duenean bere abisuek ekhar diozokeotela probetxurik, hutz egiten du manamendu hunen kontra.

        Zein ere Dotorek, ahaideek, adiskideek eta serbitzariek errekaitatzen baitute eri bat, eta ezpaitute hura abertitzen hiltzeko perillean dagoenean bere konszienziaren bide onean emaiteaz, edo hain berandurik hura abertitzen baitute, non ezin baitaidike behar den bezala, kargatzen dira bekatu ahal ditekeien kruelenaz, eta erakuzten dute tratatzen duten eriaren etsai direla, kasu geiago egiten dutela haren gorputzeko osasunaz arimakoaz baino, hekin artean konparazionerik eztelarik.

        Baldin bere buruari gorputzeko herioa desiratzen eta bilhatzen dioena hobenduri bada Iainkoaren aitzinean, bere buruaren hiltzaille bezala, hobenduri da halaber, nork ere zenbait bekatu mortalaz bereganik grazia kasatzen baitu, zein grazia bizitze espirituala baita.

        Hutz bera egiten du manamendu hunen kontra, fama oneko bizitzeaz bezanbatean, nork ere hitzez, laidosko eskiribuz, izengoiti itsusi emanez desohoratzen baitu bere laguna, edo emaiten dioela gainean akusu falsorik, edo kanporatzen duela hark duen egiasko eskasik eta baia lizunik, lehen erran ditugun okasioneez lekhora, eztelatik ere hartaz baliatu behar konsiderazione handirekin baizen; eta halakoak obligatuak dira, nori ere bide hetaz arrogatu baitiote bere ohorea, haren hei bihurtzera.

        Orobat egiten du oraino, nork ere bertzerik ertxatzen baitu halako gaixtakeriarik egitera, edo ezpaitu trabatzen egitetik, ahal dagien bezanbat.

        Manamendu hunen kontra hutz egiten du ere, nork ere bere bekatuaz loriatuz, bere burua eskandolisetan ezarriz, idekitzen baitio bere buruari jend'artean ongi etortzeko nihork iduki behar duen fama ona.

        Horra zer den bortzgarren manamenduaz. Lekzione huni zarraiskotela, irazeki behar zarete karitateari ahal bezanbat iarraikitzera, eta deliberatu behar duzue arrazoinak gidaturik zer ere bidegabe eginen baitzaitzue haren pairatzera, zuengatik heriotzea pairatu duenaren amoreagatik; Gauza segura dela noiz ere nihork maiz pitstuko baitu bere bihotza Iainkoaren eta bere lagunaren onetstera, eta deliberatuko baitu eginen zaiskon bidegabeen pazienziaz hartzera, eztuela idukiko bere baitan Inbidiarik eta gaitzeriskorik, dakiela karitateak hek kasatzen dituela; eztela ere koleran iarriko, ez eta mendeku bilha ibilliko; dakiela pazienzia dela hekin kontrako erremedioa.

        Eta halatan gauza segura da begiratuko dela Iainkoaren aitzinean heriotze suerte hautarik guzietatik, baten ere egitetik, zeinen egiasko ithurburuak baitira erran ditugun lau pasione hek.

        Hala egiteaz nagotzue othoitzez, eta Dotrina hunen egilleagatik Iainkoaren othoitsteaz.

 

aurrekoa hurrengoa