www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Giristinoaren dotrina
Silvain Pouvreau
1656

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Guiristinoaren Dotrina Eminentissimo Iaun Cardinal Duque de Richelieuk eguina, Silvain Pouvreau. Iean Roger, 1656.

 

 

aurrekoa hurrengoa

HEMERETZIGARREN LEKZIONEA

 

ELIZAKO

MANDAMENDUEN

GAINEAN

 

        Irakasiz gero zer den Iainkoaren Manamenduez, behar da eman diazazuegun ere aditzera eta ezagutzera zein diren Eliza Sainduarenak, zeinen begiratzera obligatuak baitira Giristino guziak.

        Elizak hainitz ordenanza suerte egin du, batak batzuentzat, bertzeak bertzeentzat; bainan guzietarik Giristino fidel guziek begiratu behar ditusten, eta zuek partikularki iakin behar ditutzuen ordenanzak, lauetan sar diteske.

        Obligatuak gara Elizako ordenanzen begiratzera Iainkoak egin dituenak bezala, eta zeren eztu Elizak bat ere egiten, Iainkoaganik hartzen duen autoritatez baizen, eta zeren Iainkoak, zeinek manatzen baitu berak egin ordenanzak begira ditezin, manatzen gaitu halaber Eskiritura sainduaren hainitz lekutan Elizakoak ere begira detzagun.

        Lau ordenanza hek dakharkete sainduki iragan detzagun Elizak manatzen dituen Bestak.

        Begira eta iduki detzagun hark berak ordenatzen dituen barurak.

        Urthean behin konfesa detzagun gure bekatu guziak.

        Finean Baskoz errezebi dezagun IESU KRISTO gure Salbatzaillearen gorputz preziatua.

        Elizak egin tu manamendu hek, ez fidelen geiago kargatzeagatik Iainkoaren manamenduek kargatzen ditusten baino: aitzitik, hei bide emaiteagatik hekin begiratzeko, eta erraskiago konplitzeko.

        Hartarakotz, Igandeez lekhora, manatzen tu Bestak, arren hanbatenaz erraskiago iarraiki gakiskon Iainkoaren borondateari, zenbatenaz denbora geiago izanen baitugu haren ikasteko, eta gure buruaren haren serbitzu sainduan konsekratzeko.

        Obligatzen gaitu barurtzera, arren haragia sebatuz, hanbatenaz neurrizago gure burua iduki dezagun, eta bertze manamenduak erraskiago begira detzagun, zenbatenaz gorputzak izanen baitu indar gutiago gure espirituaren eramaiteko bere gutizietara.

        Obligatzen gaitu konfesatzera, arren gure faltetarik garbiturik, okasione gutiago dugun berriz erortzeko, nola ezpaita bekatua geiago dakharkeien gauzarik betatuak berak baino.

        Manatzen gaitu Aldareko Sakramendu Saindua errezebi dezagun, arren digun indarra, zertara ere obligatuak baigara, haren konplitzeko, nola ezpaita geiago hel dakidikegun gauzarik gure Salbatzaillearen borondatearen begiratzen, bera heltzen zaikun baino.

        Manera hunetan Elizako manamenduen fina eta xedea ezta bertzerik, gizonari bere salbamenduaren egiteko bidearen erras egitea baizen: Eta halatan Giristino guziek konsiderazione hunengatik hek behar dituste hersiki begiratu.

 

 

Igande eta Bestetan

Meza enzun zazu,

Bai zure gogoa hartan

Erne iduki zazu.

 

        Erran dugu Iainkoaren hirurgarren manamenduaren gainean naturalezaren argiak irakasten zeraukula, arrazoin dela zenbait denbora iakin osoki demogun Iainkoari; bainan ea geiago edo gutiago emanen diogun, lehen denbora hau, ezen ez bertze bat, hori gizonen baitan dela ordenatzea.

        Aditzera eman dugu oraino konsiderazione hunengatik, Iuduek begiratzen zuten eguna, zein baitzen larunbata, hura Apostoluek ganbiatu zutela Igandearekin.

        Orai iakinen duzue ezen Elizak arrazoin beragatik ordenatu ituela Besta batzuk, Igandeaz bertze alde, konsideraturik Iainkoari eman behar zaion denbora, seinalatua eztenaz gerostik, hari diotzagun obligazione handiek nahi zutela genemogun astean egun bat baino geiago, eta ikusirik ere etorriko zitzaikula lehen erran dugun ontasuna.

        Halakotz hautatu itu egunak, zeinetan gure Iainkoak obratu baititu gure fedesko misterio prinzipalak, edo eragin baiteraue bere serbitzariei obra seinalaturik, eta manatu du begira ditezin, lege zaharrekoek hainitz Besta zedukaten bezala, Moiseren legean aiphatzen etzelarik Sabbath eguna, erran nahi da, larunbata baizen.

        Horra arrazoina zergatik ordenatu diren Bestak. Hori horrela dela ezterautzuegu erranen partikularki, nola behar diren sainduki iragan, ez eta zenbat maneraz hutz egiten duen nihork, hekin begiratzera obligatzen gaituen manamenduaren kontra, zeren, nola behar baitira Bestak iragan igandeak bezala, zer ere maneraz erran baitugu behar direla Igandeak sainduki iragan, hartu behar da halaber Besten sainduki iragaiteko sujetaren gainean.

 

 

Gart' eta bijilietan,

Traburik ezpaduzu,

Barur zaite, Garizuman

Orobat behar duzu.

Larunbat, orziraletan

Eztuzu haragirik

Ianen, ez eta bertzetan

Sori ezten gauzarik.

 

        Hitz hunek, Barura, eztu jeneralki deklaratzen ian edan gabe egoiteaz bertzerik. Eskiritura Sainduak manatzen du barura, eta Elizak ordenatzen du partikularki zer denboretan, eta zer moldez barurtu behar den.

        Eskiritura sainduak eta Elizak ordenatzen dute barura hainitz gauza edo konsiderazionegatik, eta hek guziak xoil abantaillatsu dira Giristinoarentzat.

        1. Haragiaren gutizien bridatzeagatik, zeren haragia hainbatenaz gutiago trabaillatzen dute haragisko sentimenduek, zenbatenaz flakatzenago baitira haren indarrak.

        2. Gure espirituaren Iainkoa baitara altxatzeagatik; gauza segura dela zenbatenaz gutiago betherik baitago gorputza, hanbatenaz arinago dela eta libroago gorputzaren pisuaz kargarzen den arima.

        3. Finean gure bekatuei zor zaien penaren satifatzeagatik, zeren barutzeko obra hura ezpaita egiten trabaillurik eta penarik gabe.

        Elizak ordenatu dituen barurtzeko denborak eta manerak, hainitz suertetako dira.

        Denbora hek hainitz suertetako direla, gauza ageria da, zeren Apostoluek Garizuma ordenatu deraukute gure Salbatzaillearen imitatzeko bere berrogoi egunetako barurean.

        Gartak hek berek ordenatu ituste, urthean diren lau sasoinen Iainkoari konsekratzeko.

        Besten bijiliak ordenatu itu Elizak, arren gure espirituak agudokiago altxa ditezin Iainkoagana, manatzen dituen egunetan.

        Orziralea eta larunbata ordenatuak dira gure Salbatzaillearen Pasionearen orhoitzapenetan; hura hil baitzen Orziralean, eta Larunbat osoan tunban egon.

        Letarinak, gure libratzeko trabaillatzen ginitusten gaitz batzuetarik.

        Barurtzeko manerak ere hainitz suertetako direla ageri da, zeren bertzela iragaiten da Garizuma, ezen ez Gartak, eta bijiliak eta Gartak bertzela iragaiten dira, ezen ez Orziraleak, Larunbatak eta Letarinak.

        Garizuman ezta ian behar haragirik, ez eta arraultzerik, eta egunean ezta egin behar othurunza oso bat baizen, eta hori eguerdiren ingurutsuan. Oso bat diot, zeren Elizak, zeinek nahi baitu gorputza febletu, hari ordea kalte sobera ekharri gabe, utsten baitu nihor libro arratzean kolazione arin baten egitera lau unza ogiz xoilki, edo ogiz eta fruituz, bata bertzearekin harturik.

        Gartetan eta bijilietan sori da arraultze iatea, aski da haragirik ez iatea, othurunza oso baten baizen ez egitea, Garizuman bezalako kolazionerekin.

        Orziraletan, Larunbatetan, eta Letarinetan manatua da xoilki haragirik ez iateaz, eta sori da arraultze iatea, eta hainitz othurunza oso egitea.

        Horra zenbat suertez manatzen duen Elizak gauza batzuetarik ez iateaz.

        Nork ere iaten baitu haragirik egun debekatu batez, hura beharrean daudezinei libro utsten derauen Elizaganikako eskurik gabe, bekatu mortal egiten du, zenbatetan ere iaten baitu.

        Orobat egiten du, nork ere nihori haragirik emaiten baitio eta aphaintzen, dakiela hartaz gaizki serbitzatzeko hartzen dula.

        Nork ere Gartetan, bijilietan eta Garizuman ezpaita kontentatzen othurunza oso batez, eta Elizak utsten duen kolazioneaz, bainan hainitz othurunza egiten baitu, bertze egunetan bezala, bekatu mortal hanbatetan egiten du, zenbatetan manera hartaz hautsten baitu barur egunik, premiarik gabe.

        Premiarik gabe diot, zeren Elizak, zeinek egiten baititu gauza guziak hobeagatik bere umeentzat, eztu nihor obligatzen hari kalte seinalaturik ekhar liozokezen gauzetara, eta nola haren intenzionea baita gizonaren espirituaren bortitsteko gorputza febletuz, ageri da, zeinen ere gorputzak bertzela aski febletuak baitira, hek direla libro obligazione hartarik.

        Kontu hunetan dira, eta hogoi urtheren adina ardietsi gabez feble direnak gasteegiz, eta hirur hogoi urthe iraganez feble direnak zaharegiz.

        Abantail bera dute bere gaitzaz febleturik daudezin eriek.

        Orobat dira emazte izorrak eta unhideak, nola premia baitute azten ditusten haurrek ahitzen derausten indarren berretzeko, berristatzeko, eta mantenatzeko.

        Othurunza oso baten egiteko aski eztuen pobrea, eskusatua da, nola baita daraman pobreziaz aski febletua, baruraren karga gainean hartu gabe. Finean indarrak seinalatuki barraiatzen eta flakatzen dituen gorputzeko eta espiritusko trabaillu premiasko guzia dela kausa, nolakoa baita bere neke-izerdiz bere biziaren atheratzera obligatuak diren laborarien eta nekhasaleen trabaillua; Halakoak libro dira hobenetik barura begiratzen eztutelarik, bainan hoben dute hura hautsten dutenek erran ditugun okasioneez kanpoan.

        Muga beretan dira, irabasia geiago izaiteagatik, bertzerik ez barurtzera ertxatzen duten tafernariak.

        Eta gaixtoago dira oraino, zeinek ere berak barurtzen eztirela erakhartzen baitituste bertzeak berek bezala egitera, bi bekatu egiten ditustenaz gerostik.

 

 

Urthean behin bedere

zure konszienzia xahu zazu.

 

        Manamendu hunek obligatzen tu arrazoina duten guziak bere Erretoraren edo bertze harenganik esku duen baten aitzinean bere bekatuez konfesione oso baten egitera, nolakoa gero deklaratuko baitugu.

        Estimatzen da, komunski hasten dela nihor zortzi urthetan arrazoinaren usanza oso baten izaiten.

        Elizak eztu partikularki deklaratzen zein denboretan egin behar den konfesione hura, bainan zeren manatzen baititu guziak, Baskoz Aldareko Sakramendu Saindua errezebi dezaten, eta nihork ezin egin baitezake bekatutan badago, gauza ageria da behin baizen konfesatzen ezpada, Baskoz egin behar dela.

        Elizak egiten duen urthean behin konfesatzeko manamendu hunek eztitu trabatzen hainitz orduz konfesatzeko ditugun obligazioneak, nola ezpaita nihor non eztioen naturalezaren argiak ezagutzera emaiten obligatua dela bere probetxua beragatik konfesatzera, noiz ere gertatzen baita sekulako bizitzearen galtzeko perillean, Sakramendu hunen faltaz.

 

 

Baskoz ere har zure Iaun handia.

 

        Manamendu hunek obligatzen tu, misterio hunen handitasunaren konsideratzeko, eta bianda sakratu hunen bertze egun oroz, hartzen ditugun ianhari arunteren artetik ezagutzeko adin aski duten guziak.

        Estimatzen da hamabi urthetan hasten dela komunski, nihork errezebitzeko behar eta aski duen adina.

        Basko denbora seinalatua da eta ordenatua, zeren hura da denbora, zeinetan gure Salbatzailleak berak egin baitzuen misterio hura, eta zeinetan lehenagokoek iaten baitzuten Baskoko Bildotsa, zein baitzen Sakramendu hunen figura eta seinale prinzipala.

        Basko denboraz aditzen dira Bestaren aitzineko, eta ondoko zortzi egunak.

        Ioan diren denboretan obligatuak ziren Giristinoak urthean hiruretan errezebitzera, Baszoz, Mendekostez, eta Eguerriz, orai Elizak, gizonen gogortasuna dela kausa, hirur obligazione hek batean sartu itu, bainan egin behar da konseilluz, lehen obligazinoz egiten zen bezala.

        Halakotz nor ere baitatza eri, hiltzeko perillarekin, edo nork ere piaia handirik itsasoz hartuz, ezpa gerlara ioanez, ezartzen baitu bere burua biziaren galtzeko perillean, obligatua da konfesatzera.

        Nork ere halaber egin nahi baitu behar legez ezin konpli dezakeien funzionerik, grazian ez izanez, obligazione bera du, zeren eztagoelarik sekulako bizitzearen berehala galtzeko perillean, halarik ere galtzen du haren ardietsteko zuzena obra hartaz.

        Hargatik manamendu hunen fina eta xedea, ezta Giristinoari ezagutarazitzeko eztela obligatua konfesatzera urthean behin baizen, baina bai naturalezaren argiak erakutz ezpaliozo ere balukeiela urthe gustian konfesatzeko obligazionesko okasionerik, obligatua dela urthean behin bere buruaren Sakramendu hunez garbitzera Elizako ordenanzaren bertutez.

        Nihork errezebitu behar duen lekua manamendu hunen konplitzeko, da bat bederaren herriko Eliza, herrian dagoen orduan, zeren kasu hura emanik, eztu legerik nihon ere bertzetan errezebitzeko bere Erretoraren konjia gabe.

        Nihork errezebitzekotzat behar da bere konszienzia xahutu duen bekatu guzietarik konfesione on eta balios batez, eta eztuen ian, ez edan gauerdiz gerotik, nihor eri den orduaz lekhora.

        Bi manamendu haukin kontra egiten du hutz, nork ere iragaiten baititu urthe osoak, edo Basko denbora saindua, konfesatu edo errezebitu gabe, dela nagitasun hutsez, dela zeren eztuen utsi nahi bihotzean duen herrarik, dela zeren eztuen largatu nahi hura lizunki darabillan amurustasunik, hitz batez, zer ere dela kausa, eta zer ere aitzakiaz nahi den, lekhat gauza hartan bere eginbidearen egiteko moienik eta biderik gabez badago baizen.

        Horra zer den Elizako Manamenduez. Lekzione hunetarik eztuzue probetxu guti atherako, orhoitzen bazarete hek emaiten derauskitzuena dela zuen Ama. Ezin ongi konsidera baitezakezue bere manamenduak presentatzen derauskitzuela ama batek bere umei bezala, non eztuzuen ezagutzen hori egiten duela zuen ontasuna nahiz, eta halatan non etzareten preparatzen hekin besarakatzera allegeraki, eta osoki begiratzera. Othoitzez nagotzue hala egiteaz, eta Dotrina hunen egilleagatik Iainkoaren othoitsteaz.

 

aurrekoa hurrengoa