www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Giristinoaren dotrina
Silvain Pouvreau
1656

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Guiristinoaren Dotrina Eminentissimo Iaun Cardinal Duque de Richelieuk eguina, Silvain Pouvreau. Iean Roger, 1656.

 

 

aurrekoa hurrengoa

HOGOI ETA ZAZPIGARREN LEKZIONEA

 

NOLAKO PREPARAZIONEA

BEHAR DEN SAKRAMENDUEN ERREZEBITZEKO

 

        Ezagut araziz gero egiaski badirela zazpi Sakramendu, zer probetxu dakharketen, eta zein premiasko diren; behar da irakaz diazazuegun nola egin behar duen nihork hekin errezebitzeko bide bezala.

        Hartarakotz iakin behar duzue Sakramenduak bi suertetako direla, eta hekin errezebitzeko behar den preparazionea ere diferent dela, hek diferent diren arauera.

        Sakramendu guziek emaiten dute grazia, eta horretan orobat dira: bainan diferenzia da hekin artean, zeren hetarik batzuk emaiten dute lehenbiziko grazia bat, erran nahi da, edireiten dutenean gizonik graziaz billusirik, haren baitan emaiten dute grazia xoilki eta sinpleki. Eta bertzeek emaiten dute bigarren grazia bat xoilki, erran nahi da, graziarik bat ere eztuenari eztiote graziarik emaiten, bainan noren ere baitan edireiten baita grazia, hura emendatzen diote.

        Grazia emendatzen duten Sakramenduen errezebitzeko behar den preparazionea, da lehenbiziko grazia bat izaitea. Eta halatan lehenbiziko grazia hura bide zuzenaz eta ordinarioskoaz ardietsten eztenaz gero Bataioaz, eta Penitenziaz baizen, handik heldu da, bi Sakramendu hetarik baten errezebitzea, dela bertze guzien errezebitzeko behar den preparazionea.

        Eta zeren nihork gutik errezebitzen baitu Bataioa bertze Sakramenduen errezebitzeko adinera etorririk, bai eta halaber Bataioa bere haurrean errezebitu dutenetarik gutik begiratzen baitute bere burua eman zaien grazian, bertze Sakramenduen errezebitzeko muga, eta denbora etor arteraino, hargatik Penitenziasko Sakramendua da komunski bidea bere buruaren preparatzeko bertzeen errezebitzera; ikusirik nork ere hura errezebitzen baitu obraz, edo bederen desiraz urrikimendu batekin, hark haren moienez ardietsten duela lehenbiziko grazia, zein baita bertze grazia guzien zimendua.

        Lehenbiziko grazia bat emaiten duten Sakramenduez bezanbatean, hekin errezebitzeko behar diren preparazioneak diferent dira oraino.

        Haurrek errezebitzen duten Bataiorako Preparazionea, Eliza baitan dago, hark hekin adinaren eskasa konplitzen baitu, eta hek ofrendatzen baitiotza IESU KRISTO gure Salbatzailleari, haren Bataioaz berriz sorturik haren ume egin ditezin amoreagatik.

        Arrazoinaren usanza dutenek errezebitzen duten Bataioko preparazioneak geiagoren galdea du: behar baita dakiskiten fede Katholikaren misterioak, hek zinets detzaten aktualki, arnega dezaten bekatua, Iainkoa onets dezaten, borondate duten ongi egiteko, eta estatu hartan daudezila, berek bere burua borondateski ofrenda diozoten Iainkoari, haren ume izaitekotzat eman behar zaien Bataioaz.

        Gainerakoa da ikus dezagun nola egin behar den Penitenziasko Sakramenduaren bide bezala errezebitzeko: hargatik egonen gara geiago haren deklaratzen, zeren han dagokan preparazioneak puntu geiago daduka bertzetarako preparazioneak baino, eta zeren hutz geiago egiten baita hartan, bertzetan baino, nola fidelek hura errezebitzen baitute maizago, bertzeak baino.

        Penitenziasko Sakramendua da Sakramendu bat, zeinaren bidez nihork bataiatuz gero, egin dituen bekatuak barkatzen baitzaisko Apezaren absolbazioneaz, Penitentak duen urrikiaren, hetaz egiten duen Konfesionearen, eta hekingatik egin nahi duen satifazionearen eredura.

        Hemendik ageri da Sakramendu hunek, deuz balio izaitekotz, gauza batzuk Penitentaren aldetik behar dituela, eta bertze batzuk hura absolbatzen duen Apezaren aldetik.

        Penitentaren aldetik behar diren gauzak dira, bere faltez urrikimendu izaitea, hekingatik Konfesione, eta Satifazione egitea.

        Behar den urrikimendua, Penitenziasko Sakramenduaren parte bat dela konsideraturik, da bekatorearen dolore borondatesko bat egin duen bekatuaz, deliberazione fermu batekin hartara ez geiago bihurtzeko, zeren ere gatik nahi den.

        Baldin dolore hura heldu bada lehenik Iainkoaren ontasunaren konsiderazionetik, erran nahi da, baldin urriki badugu gure hobenez, prinzipalki Iainkoari ekhartzen diogun amudioagatik, zeren ezagutzen dugun haren ontasunak, eta hari diotzagun obligazioneek merezi dutela serbitzu ahal guzia, eta ofensarik ez bat ere, dolore hura deitzen da Kontrizionea.

        Baldin ordea damu badugu zeren bekatutan erori garen prinzipalki gure interesagatik, zeren ikusten dugun hetaz egin behar dugula Penitenzia, edo zeren handik heldu den gure dannazionea, dolore hura deitzen da Atrizionea, kondizinorekin dolore harekin batean ediren dadin zenbait Iainkoaganako amudio, eskasa edo ez osoa bada ere.

        Lehenbiziko dolorea, edo Kontrizionea, nola Iainkoaren aitzinean ekzellentena baita, ikusirik Iainkoaren interesari behatzen dioela, bere Lehenbiziko xedeari bezala, beronez khentzen du bekatua, premia den orduan Konparazionera, baldin gizon batek konfesatzeko borondatea duela, eta ezin eginez dagoela, Apezik ez izanez, dolore badu bere faltez eta damu prinzipalki Iainkoaren ontasunaren amoreagatik, hiltzen bada estatu hartan, salbatuko da. Bainan ezta orobat bigarren doloreaz edo atrizioneaz, ezen nola eskas baita, zeren heldu den prinzipalki gure buruari ekhartzen diogun amudiotik, bera ezta aski bekatuaren khentzeko, bainan behar da Konfesioneak konpli dezan haren eskasia.

        Bada nihork bere bekatuaren barkamendua izaitekotz, behar du lehenik dolore izan egin duen bekatuaz, eta borondate hartu ez geiago hartara bihurtzeko. Gero hartaz egin behar du Konfesionea, zein baita, Penitentak orhoitzen den bere bekatu guziez hura absolba dezaken Apez bati egiten dioen borondatesko akusazione bat, damurekin zeren bekatu hek egin dituen, eta borondate fermurekin, hetara ez geiago bihurtzeko.

        Hitz hunek, akusazionea, erakuzten du, eztela aski nihork bere bekatuen erraitea, bainan erran behar dituela bere burua akusatzen duela, eta ezagutzen duela hobenduri dela. Eta hargatik erran behar du seinalatuki, egin dut hunelako eta hunelako gauza, eta ez batzuek egiten duten bezala, erraiten dutenean, baldin egin badut halako eta halako bekaturik Iainkoaren kontra, hetaz konfesatzen naiz: ezpaita estimatzen hark akusatzen duela bere burua falta batez, zeinetaz ezpaita konfesatzen baldinez baizen, dakielarik segurki falta hura egin duela.

        Hitz hunek, borondatesko, irakazten derauku bortxaz egin litekeien Konfesionea, nolakoa baita Iujeen aitzinean estiratzearen bortxaz hobenduriek egiten duten konfesa, ezdeuz eta alfer lizatela, zeren Iainkoak nahi du gizonaren borondatea gauza guzien gainetik.

        Hitz hauk, bere bekatu guziez, hainitz gauza irakazten deraukute.

        Lehenbizirik, hitz hunek, guziez, emaiten derauku aditzera, behar dela Konfesionea den osoa, erran nahi da, Penitentak, bere konszienzia ongi sondatu eta miratu duenean, behar dituela bere bekatu guziak diren bezala deklaratu, bat ere utsi gabe, edo borondatez edo ansigabez.

        Behar ditu bere bekatu guziak deklaratu, erraiten duela zein suertetako diren, nolako zirkonstanzia duten, eta zenbat diren.

        Konparazionera, haragisko bekaturik egin duenak eztu aski erraitea, Haragisko bekatua egin dut; bainan erran behar du oraino, ea ebatsi duen, ea hil, eta egin dituen bekatu suerte guziak behar ditu erakusi.

        Ezta aski erran dezan, Haragisko bekatua egin dut; bainan deklaratu behar du, ea Eliza-gizon den, edo laiko, ea ezkondua den edo ez. Behar du deklaratu, ea egin duen haragisko bekatu hura den naturalezaren kontrako obra, eta zein suertetako den, nola hainitz haragisko bekatu suerte baita. Edo ea naturala den xoilki, eta kasu hartan erran behar du, ea berak gaizki egitera erakharri duen emakumea, zeinarekin egin baitu bekatu, edo kea iadanik lizundua zen, ea ezkondua zen, ea haren ahaidea zen, edo haren ahaikoan sartua gradu debekatuetan, ea Birjina zen, Serora, edo kastitatesko botuz obligatua, ea egin duen halako lizunkeriarik leku saindu, eta sakratu batetan, ea hura bortxatu duen, ea bekatu itsusi hura egin duen borondaterekin emakume bere bekatuaren lagun haren erraskiago ardietsteko, eta eramaiteko zenbait bertze gaizkirik egitera.

        Ezta halaber aski erraitea, diru ebatsi dut, bainan erran behar du oraino zenbat ebatsi duen.

        Desirasko bekatuen gainean, behar du deklaratu, aphur bat gorabehera, zenbat denboraz egotu den desir gaiztotan nola gaitz baita denbora luzez borondate gaixtorik izaitea, non eztuen hainitzetan hainitz konsentimendu atheratzen, zein baitira halaber hainitz bekatu.

        Obligatua da halaber bere bekatuaz alxatu duen eskandolisaren deklaratzera, erran nahi da, ta eskandolisarekin egin duen bekatu, borondaterekin norbaiten erakhartzeko bekatu egitera, edo halako borondaterik etzuela ere, ea eztioen bere lagunari eman sujet ageririk bere eginbidearen kontrako gauzarik egiteko.

        Halako zirkonstanziek, zein baitira, nolakok egiten duen, nolakorekin, zein lekutan, zer maneraz, zenbatetan, zenbat denboraz, eta eskandolisak, ganbiatzen dituste bekatuak, seinalatuki emendatzen eta hainitsten.

        Ezta aski erraitea, haragisko bekatua egin dut, deklaratzen dituela haren zirkonstanziak; bainan erran behar du zenbatetan, deklaratzen duela bere bekatuen kontua, eta hori aditzen da bekatu mortalez, aski baita falta benialen jeneralki deklaratzea, zeinak, nola arinago baitira Iainkoaren aitzinean, erraskiago ere barkatzen baitira.

        Halakotz xeheroki klaratzea, zein diren bere bekatuen zirkonstanziak, eta zenbat diren, bat ere disimulatu edo estali gabe, da Konfesioneak behar dituen kondizionetarik bat. Handik heldu da ezen, nork ere zatitzen baitu bere Konfesionea, bere falta itsusienak eta handienak Apez bati deklaratzen diotzala, eta bertze ordinarioskoak bertze bati, konfesatzen dela bere dannazionetan: Konfesioneak nahi baitu bekatoreak osoki akusa dezan bere burua zertaz ere ezagutzen baitu hobenduri dela konfesatzen den orduan.

        Ordea zeren nihork ezin konfesa baitetzake bere bekatu guziak, baldin lehenik iartzen ezpada arthatsuki gogoeta egiten, zer egin duen, hitz hunek, guziez, irakasten derauku ezen, deuz balio duen Konfesionerik egitekotz, behar duela, Apezaren aitzinean presentatu baino lehen, bere konszienzia emeki miratu, eta examinatu, erran nahi da, bere burua orhoitarazi egin ahal dukeien guziaz.

        Baldin, bere konszienzia hala miratu ondoan, ahantsten bazaio faltarik bat ere, maliziarik gabe, halarik ere Konfesionea ona da eta osoa, zeren erran baitu orhoitu den guzia bere buruari kontu erran arazi dioenean, zeren ere estimatzen baita nihork konplitu duela manamendu bat, noiz ere hura konplitzen baitu ahal dagien bezala, dilijenzia eta enseiu moral baten ondoan.

        Hitz hunek, bere, erakuzten du, Penitentak behar dituela bere bekatuak konfesatu halako zuhurziarekin, non eztezan nihor bertzerik akusa, bere burua bere bekatuez akusatzen duenean: konparazionera, nork ere egin baitu haragisko bekaturik, erran behar du egiaski zer taillutako emakumerekin egin duen bekatu, ea ezkondugabea den, edo ezkondua, ea ahaidea, edo ez, bainan eztu seinalatu behar nor den, eta ez Konfesorari ezagut arazi, aitzitik begiratu behar du erraitetik.

        Hitz hauk, bere bekatuez, irakasten deraukute oraino, nihork eztuela erran behar berak egin dituen bekatuak baizen: hargatik nork ere sinpleegiz akusatzen baitu bere burua, erraiten duela, erori dela bekatu guzietan, edo konfesatzen baita liburuetan kausitzen diren antzeak gogoz erranez, hark egiten du bekatu hala egiteaz, eta egiten du deuz ere balio eztuen konfesionea.

        Hitz hunek, damurekin, erakuzten du ezen, Konfesionea baino lehen, zein baita Penitenziaren bigarren partea, behar dela lehenbizikoa izan, zein baita urrikimendua: ezpaita aski Penitenziasko Sakramenduan parterik duen Konfesione baten egiteko, bere bekatuen deklaratzea, Penitentak ezpadu damu, edo bihotzez, edo arrazoinez, zeren egin dituen, eta ezpadu borondate fermu bat, hetara ez geiago bihurtzeko hemendik harat: zeren ezin estima diteke baduela bere falta iraganez damu eta urriki, nork ere bailuke borondate berriz bekatu egiteko.

        Horra nolako Konfesionea egin behar den bere bekatuen barkamendua ardietstekotzat. Gainerakoa da erakuz diazazuegun nolakoa behar den Satifazionea izan.

        Sakramenduari datxekon Satifazionea da, Apezak Penitentari ordenatzen dioen pena baten konplitzea, bere bekatua dela kausa merezi izan zuen penaren erreparatzeko, eta iraungitzeko.

        Bada bere bekatuaz barkamendu ardietsekotz, nor ere konfesatzen baita behar du borondate hartu Apezak emanen dioen penaren konplitzeko egin duen ofensaren erreparazinotan. Eztut erraiten behar duela pena hura konplitu aktualki, bainan behar duela haren konplitzeko borondatea izan, iakin arazitzeagatik ezen, Penitenta obligatua delarik bataren eta bertzearen egitera, azkena utsten badu egin gabe, halarik ere bere bekatuaz absolbatua dela, baldin konfesatu denean borondate bazuen haren konplitzeko, zeren intenzione hura behar da Sakramenduaren egiteko, eta haren konplitzeak egiten du Sakramendua oso xoilki. Biskitartean nork ere ezpaitu pena hura konplitzen, hutz eginez egiten du bekatu berri bat, eta bekatu hark hura obligatzen du berriz konfesatzera, eta oraino satifatzera.

        Hirur puntu hunela laburki deklaratu hautan datza, zer ere behar baita Penitentaren aldetik Penitenziasko Sakramenduaren bide bezala errezebitzeko.

        Orai ikusi beliar da zer behar den Konfesioneak enzuten dituen Apezaren aldetik, eta hori ezarriko dugu kondizione batetan, zein baita behar dela hura aprobatu duen bere Ipispikuak, eta hari eman dioen konfesioneen enzuteko eskua eta kargua, zeren hura behar da baso iduki, nor ere halakotzat iujeatu baitu bere Superiorak.

        Horra Penitenziasko Sakramenduak alde guzietarik behar dituen kondizioneak, deuz balio izaitekotz. Eta kondizione hek hala premiaskoak dira, non hetarik baten ere eskasik badu konfesatzen denak, konparazionera, urriki eta damu ezpadu bere falta eginez, intenzionerekin hetara ez geiago bihurtzeko, konfesatzen ezpada klaratuki eta garbiki, bainan kondizinorekin xoilki, hunela; bekatu egin badut, hartaz konfesatzen naiz; konfesatzen ezpada borondateski; deuz ere utsten badu maliziaz, bere konszienzia aski den bezala miratu, eta examinatu gabez; akusatzen ezpadu bere burua xeheroki eta klaratuki bere faltez, bainan jeneralki bekatu guziez, egiten duten bezala erraiten dutenek erori direla bekatu suerte guzietan; borondaterik ezpadu Konfesorak emanen dioen Penitenziaren konplitzeko; konfesatzen bada bere Ipispikuak aprobatu gabeko Apez batekin, ezta Sakramendurik. Berriz hasi behar du bere Penitenzia, berriz konfesatu behar du behar diren kondizione guziekin.

        Horra finean Sakramenduei ukitzen zaien guzia. Lekzione hunetarik eztuzue probetxu guti atherako, konsideratzen baduzue graziak xoilki egiten dituela gure arimak eder Iainkoaren aitzinean, eta Sakramenduak direla grazia gure baitara isurtzen duten kanal, eta bide sakratuak, gauza segura dela, ezin dukezuela ezagutza hura finki eta fermuki non eztuzuen egiten artha handirekin, zer ere iakinen baituzue behar dela egin, bai Sakramenduen bide bezala errezebitzeko, bai eta graziaren ardietsteko.

        Hala egiteaz nagotzue othoitzez neure ahal guziaz, eta Iainkoaren othoitsteaz Dotrina hunen egilleagatik.

 

aurrekoa hurrengoa