www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Giristinoaren dotrina
Silvain Pouvreau
1656

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Guiristinoaren Dotrina Eminentissimo Iaun Cardinal Duque de Richelieuk eguina, Silvain Pouvreau. Iean Roger, 1656.

 

 

aurrekoa hurrengoa

LEHENBIZIKO LEKZIONEA

 

ERRETORAK BERE GOMENDIOAREN
AZPIKO POBLUARI

 

        Ene arima maiteak, gure Iaun Ipizpikuak duen salba zaitesten desirak, eta Iainkoak eman dioen ezagutzak, zein bidetarik ibilli behar den salbamenduaren ardietsteko, hura gonbidatu dute, zuei behar den bidearen klarki erakuztera; zinetsten duela, haren ezagutzeko zuen baitan ezinik izanen ezten orduan, erraski iarraikiko zaiskotela.

        Hartarakotz, Giristinoaren Dotrina oso bat egin du, non, puntuz puntu, eta antze on batez, deklaratu baitu, nihork, salbatua izaiteko, iakin eta egin behar duen guzia. Manatu ere gaitu, hura irakur diazazuegun Besta eta Igande guziez, eta halatan, hura berariaz partitu du, bata bertzeaganik berezirikako Lekzionetan, zuen probetxuagatik desiratzen duena, aisekiago konpli dezagun amoreaganik.

        Aitaren eginbidea, da, bere haurrei irakaztea, zer bideri iarraiki behar zaioten, eta hei behar duten baskaren emaitea: eta haurren eginbidea, da, irakazten zaien bideari iarraikitzea, eta bere burasoen esku maitetik presentatzen zaien baskaren hartzea.

        Gure Iaun Ipizpikuak bere aldetik egin du Aitaren eginbidea, eta abantail xoil handirekin zuentzat, irakasi derautzuen bidea, halako suertez plaundu duenaz gero, non haur xumeenak, erran nahi da flakoenak, hartan ibil baititeske, eta ganbiatu baitu emaiten derautzuen bianda, hain ugatz ezti batetara, non estomaka febleenek, erran nahi da, ikasteko gutien gai direnek, hala ere, hartarik probetxu seinalaturik atherako baitute.

        Gainerakoa da, zuek, ume prestuak bezala, ibil zaitesten, behar duzuen arauera, preparatu derautzuen bidean, eta esku on ez emaiten derautzuen baska har dezazuen.

        Zinetsten du fermuki, eta nik ere hark bezala, hala eginen duzuela difikultaterik gabe, uzte dugula zuen salbamenduari ukitzen zaiskon gauzez bezanbatean, haur gose direnak bezala zaretela, aski baita hei bulharra erakuztea, har arazitzeko.

        Giristinoak iakin behar duen guzia, hirur puntu prinzipaletan serratzen da, zer zinetsi behar duen, zer egin behar duen, eta zein diren bideak eta moienak, zeinetaz Iainkoaganik ardietsten duen, eta izaiten, behar duen indarra, zinetsteko eta egiteko, zer ere obligatua baita zinetstera eta egitera.

        Giristinoak zinetsi behar dituen gauzak, bi suertetako dira, zer zinetsi behar duen ezagutza klar eta beregain batez, eta zer zinetsi behar duen, Eliza Katholika, Apostolika, eta Erromakoa baitan fedea emanik.

        Konparazionera, bertze gauza da, klarki eta beregain zinetstea, Erregea Parisen dela, edo Aita Saindua Erroman, eta bertze bat, jeneralki zinetstea, zer ere zinetsten baitu norbaitek, haren iujeamenduaren gainean fidatzen garen orduan, partikularki iakin gabe, zein den haren zinetstea.

        Giristinoak klarki eta beregain zinetsi behar duen guzia, Apostoluek egin zuten Kredoan datza; behar baitu hartan dauntzan misterioen ezagutza izan, osoki estudiatua ezpada ere, bederen klara eta berezia. Behar da iakin dezan, Badirela Iainkotasunean hirur presuna, eta hirur presuna hek eztirela Iainko bat baizen. Lehenbiziko gizona, hain miserable izan eta ondoan, non garen guziak galdu baiginituen bera bezala, Iainkoak hura kreatu zuenean, eman zioen grazia bere faltaz galdurik: hirur presuna hetarik bigarrena, zein baita lehenbizikoaren semea, egin dela gizon, Andre Dana Mariaren sabelean, Espiritu Sainduaren obraz; hil dela; pitstu dela hillez gerostik, eta zerutetara ikhan dela, gure atheratzeagatik, gure lehenbiziko Aitak eror arazi ginituen kalte hartarik. Badela Eliza bat, zeinetan behar baita bizi eta hil. Iainkoak eta Eliza hark eginikako manamenduak begiraturik. Hillez gerostik pitstuko garela, bertze munduan sekulakotz saristatuak edo penatuak izaiteko, hemen ongi edo gaizki eginen dugun arauera.

        Bainan ezta obligatua misterio hetan diren mirakuillu partikularen iakitera gaitz baita, ez xoilki jende sinpleek, baina bai eta iakinsunek ere, hekin iakitea.

        Konparazionera, ezta obligatua iakitera, zer maneraz partikularki Trinitatearen bigarren presuna sortu den lehenbizikoaganik, ez eta, nola Espiritu Saindua abiatu den lehenbizikoa, eta bigarrenaganik: aski baita, salbatua izaiteko, Kredoan dauntzan misterioen ezagutzea, aiphatzen diren bezala.

        Kredoan izendatzen eztiren, eta Elizak idukitzen, eta zinetsten dituen puntuez bezanbatean, aski du fidelak hekin zinetstea, Ama Saindu haren baitan fedea emanik erran nahi da, aski duela bere baitan erraitea, zinetsten dut Elizak zinetsten duen guzia, eztakidalarik, zer zinetsten duen bereziki.

        Giristinoak egin behar duen guzia Iainkoaren eta Elizaren manamenduetan datza.

        Bi obligazione haukin konplitzeko, eta satifatzeko indarra emaiten dioten bideak eta moienak, dira, Othoitza, eta Sakramenduak. Hartarakotz Lekzione hautan, nola ezpaitugu bertze xederik, lekhat Giristinoari irakazteko baizen, zer iakin behar duen salbatua izaiteko, minzatuko gara hirur puntu hautaz beregain, behin bataz eta gero bertzeez, eta lehenbizikorik, fidel guziek iduki behar duten zinetsteaz edo fedeaz, hura denaz gero salbamenduaren zimendua.

        Kredoa, den bezala erraitera, da, Apostoluek egin zuten bilduma labur bat, Giristinoak iduki behar duen fedeaz.

        Gizon Saindu hek, gure salbatzailleak manatu zituenean munduko kantoin guzietara ioaitera, Ebanjelioa predikatzen zutela, fedearen landatzera leku guzietan, uzte izan zuten, gauza guziz premiaskoa zela, laburki eskiribatzea, zer ere Giristinoak iakin behar baitu, arren, munduko parte guzietara barraiatuz gero, gauza ber-bat predika zezaten, eta eskiribu hura, hanbatenaz izanen zela errasago idukitzea, zenbatenaz hitz gutiagotan serratua izanen baitzen.

        Hargatik bilduma hura deitu zuten, merka eta seinalea, erran nahi duen hitz batez, zeren hura baitzuten seinaletzat ezagutzeko, zein ziren, fedea besarkatzen zuten egiasko Giristinoak, eta zein ziren, hura arbuiatzen zuten infidelak.

        Kredo hunek hamabi artikulu dadutza, Apostoluak hamabi ziren bezala, dakizuen amoreagatik, badela bilduma saindu hunetaz, etxe batez bezala, non hainitz ofizialek emaiten baitute, zeinek bere harria bana.

        Zeren gure fedearen misterioak ukitzen baitzaiste lau puntu prinzipalei, zein baitira, Iainkoaren izaitearen batasunean kausitzen diren hirur presunak, eta Iainkoaren Eliza; fedea dadukan Kredo hau betezten da lau puntu prinzipaletan.

        Lehenbizikoan datza, lehenbiziko presunari, eta mundua kreatu izan zeneko historiari behatzen dioena.

        Bigarrenean, bigarren presunari, eta munduko salbamenduari ukitzen zaiona.

        Hirurgarrenean, deklaratzen da, hirurgarren presuna, eta gero fidelek haren moienez izaiten ditusten grazia diferentak.

        Laugarrenean, irakazten da, zein den konbatitzen den Eliza, eta triunfatzen dena, eta batean, eta bertzean ardietsten diren ontasunak.

        Horra jeneralki, zertan datzan Giristinoaren Dotrina. Lehenbiziko lekzione hunetarik, duda gaberik, atherako duzue probetxu handi bat, zuok zuen buruz preparatuko baitzarete erakuzten zaitzuen bidetik abiatzera, eta emaiten zaitzuen baskaren hartzera; gauza segura dela, ezen, baldin eri batek, bide gaitz baten hartzekotz, eta edari khiratz baten desiratzekotz, aski badu konsideratzea, hura dela moien, bere osasuna bihurtuko zaiola; arrazoin handiagorekin gonbidatuak izanen zaretela bide lano batean ibiltzera, eta baska, ugatza bezain ezti baten gutiziaren hartzera, arrazoin hau begien aitzinean badadukazue, ardietsiko duzuela bide hunez, gaitzik geiago pairatuko eztuen osasuna, eta helduko zaretela, Iainkoaz sekulakotz doatsuki gozatzera eramanen zaitusten bizitze batetara.

        Egonen zarete, plazer baduzue, konsiderazione hunetan, eta othoitz eginen diozue Iainkoari Dotrina hunen egilleagatik.

 

aurrekoa hurrengoa