 |
IAUN ESKALDUNEI
Iaunak. Inguruz inguru dabiltza Turkoak eta Mairuak zuen gizonak atzeman nahiz hei Fedearen galarazitzeko, eta hetaz, karga-abrez bezala bere lanen egiteko; Egun kontrara, Iaun Dukhe de Rixelieuk zuen arimen Iainkoarentzat irabasteko desiraz, bere Osaba Kardinal famatu handi hura (gorputzez, hil bazen ere) bidaltzen derautzue zuei erakustera zer bide hartu behar duzuen mundu hunetako, eta Ifernuko galeretarik libratzeko, Graziako Portuaren ardietsteko, Aingeruen pare izaiteko, eta Lekurik aberatzenean, erran naih da, Iainkoaren Erresuman sartzeko. Egiozue begitarte, eta enzun ezazue nola minzo zaitzuen.
|
 |