www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Giristinoaren dotrina
Silvain Pouvreau
1656

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Guiristinoaren Dotrina Eminentissimo Iaun Cardinal Duque de Richelieuk eguina, Silvain Pouvreau. Iean Roger, 1656.

 

 

aurrekoa hurrengoa

LAUGARREN LEKZIONEA

 

KREDOAREN LAUGARREN
ARTIKULUAREN GAINEAN

 

Passus sub Pontio Pilato,
Crucifixus, mortuus, & sepultus.

Pairatu du Ponzio Pilatusen azpian,
Gurutzefikatu izan da, hil, eta ehorsi.

 

        Badirudi ezen Apostoluek guri gure Salbatzaillearen sortzea ezagut arazi eta ondoan, behar zeraukutela haren bizitzea, irakasi: guziarekin ere irakazten deraukute haren heriotzea, eta ez arrazoinik gabe, hori horrela egiten dutenaz gero, guri ezagut arazitzeko eztela mundura ethorri herioaren pairatzeko baizen, eta guri erakusteko misterio hunetan frogatzen dela partikularki erran komuna, nork ere baitaki hastea eta akabatzea, lehenbiziko burua eta azkena, badakiela guzia. Zeren nork ere baitaki gure Salbatzaillearen sortze mirakuilluskoa, eta zein karitaterekin heriotzeko penak pairatu dituen guregatik, ezin dagoke iakin gabe haren bizitze guzia dela ahal bezanbat mirakuilluren lerro arunt bat, eta orobat haren botherearen eta ontasunaren mirail egiasko bat dela.

        Pairatu du, bainan nolatan? Nola baititu IESU KRISTOK bi naturaleza, Iainkoarena eta gizonarena, iakin behar duzue, naturaleza hek badadutzatela, zeinek berari dagotzan tituluak. Eta halatan iakinik Iainkoa dela bere buruz guziz perfet, eta zein paira dekakeiela, erraiten denean IESU KRISTOK pairatti duela, ezta aditzen pairatu duela Iainko bezala, bainan xoilki gizon bezala.

        Pairatu du bere gorputzean eta bere ariman, bere Iainkotasunean eztu deuz ere pairatu.

        Pairatu du bere sensu, eta gorputzeko parte guzietan, oinetarik bururaino.

        Bere sensu guzietan, zeren haren gorputza larrutu izan da, minaren khiratstasuna dastatu du, Kalbarioko mendiko urkhalekutik gorputz bustelen usain gaixtoa sentitu du, bere eta Aitaren kontrako gaizki erranak, eta blasfemioak enzun tu, bere ama ikusi du dolorez iraganik, eta Iuduak hain falta harrigari baten egiten.

        Pairatu du bere gorputzeko parte guzietan; haren burua zilhatu izan da elhorriz, bisaia thuz estali, eta mazelakoz kargatu, gorputza milla azote kolpez larrutu, saietsa lanzaz erdiratu, eskuak eta oinak itzestatu.

        Pairatu du bere ariman, bere burua ikusirik bere etsaiek akometaturik, bere adiskideek eta serbitzariek utsirik.

        Hura Iuduek pena hetan erabilli dute, Iudasek saldu, Iondone Petrik ukhatu, guziek largatu.

        Gainerakoan, Iainkoagatik pairatzen duten guziek zerutik izaiten dutelarik bere penetan arintzen dituen konsolazione bat, IESU KRISTOK, geiago pairatzeagatik, nahi izan du bere burua konsolazione hartaz gabetu, bere naturaleza doloretara largatzen zuela, eta nahi zuela senti zetzan ahalik garratzkiena eta zorrotzkiena.

        Pairatu itu alhalkeak, afruntuak, laidoak, desohoreak, eskarnioak, gaizki erranak, gurutzeko penak, eta hekin batean heriotzea.

        Finean pairatu du, ez xoilki munduan komunski pairatzen diren gaitz suerte guzien dolorea, bainan oraino bere gaitzen ithurburutik heldu zitzaion pena, erran nahi da, gizonen bakatuagatik hartzen zuen dolorea, zein baita haten ontasunari eman dakidikeon dolorerik minena eta zorrotzena.

        Pairatu du, bainan nola? ikusirik doatsu izan dela konzebitu ikan zen lehenbiziko puntu danik, eta doatsuak dolore eta pena guzietarik kanpoan direla?

        Pairatu du, zeren Iainkoak bildu eta iduki du bere doatsun guzia bere arimaren parte gorenean, eta eztu hura utsi hedatzera behereko partera eta gorputzera, haren utsteagatik bere parte guzietan paira zezakeien bezala, eta han bide emaiteagatik munduko salbamenduaren bere mereziez obratzeko.

        Pairatu du, bainan zer denboran? Ponzio Pilatusen azpian, erran nahi da, Ponzio Pilatusek Iudu-herrian iustizia gobernatzen zuen orduan, Tiberio Enperadorearen izenean. Eta hori nahi izan dute Apostoluek deklaratu, misterio hunen hanbatenaz hobekiago seguratzeagatik, zenbatenaz seinale geiago ekhartzen baitzuten haren frogatzeko.

        Ordea zein lezutan? Hierusalemen, zeren leku hura, da lurraren erdian, den partea eta kantoina bezala, eta zeren halatan leku hartarik Ebanjelioa eta haren Pasionez erraskiago, predika eta barraia zitekeien mundu guzian.

        Hierusalemen, zeren sortu zenaz gerostik leku ondikosko batean, nola baita Betheleem, konbeni zen bere Pasionearen ahalkea eta desohorea paira zezan leku famatu, eta Erregeren egoiteko batetan, munduaren mesprezatzen irakasteagatik, ez xoilki bere sortzeaz, bainan oraino bere heriotzeaz ere.

        Ierusalemeko zein lekutan partikularki pairatu du? Ez Tenpluan, ez hirian barrena, bainan haren ingurunetik kanpoan, zeren hiltzen baitzen munduko jende guziakgatik, eta ez Iuduakgatik xoilki, eta zeren lehenago, poblu guziagatik ofrendatzen ziren hostiak, erretzen baitziren gerla-jendeak biltzen ziren eta pausatzen zuten lekutik kanpoan.

        Pairatu du Ierusalemeko portaletan Kalbarioko mendian gora, zein baitzen hobendurien eta gaixtaginen galtzeko lekua, eta erakusteagatik, zelarik ere bera hobengabe, hiltzen zela hobenduriakgatik, eta bere Pasionearen errendatzeagatik hanbatenaz loriosago, zenbatenaz gertatuko baitzen afruntu, desohore, eta ahalke geiagorekin.

        Pairatu du, bainan zer pena suerte? Gurutzeko pena. Zergatik pena hura lehen, ezen ez bertze bat? Zeren baitzeritzan arrazoin zela, sugea gizonari arbolaz lehen garaitu zitzaion bezala, hari ere gizona garai zekion arma berez: Eta oraino zeren heriotze suerte hura baitzen guzietarik laidogarriena, eta zeren ezpaitzen konbeniago zitzaion gauzarik hartu zuen borondatearen konplitzeko, haren handitasunari gutiago zegotzana baino, erran nahi da, etzela deuz ere hobeago gure libratzeko, haren heriotzaren bidez, harentzat desohoragarriago ziren gauzak baino.

        Pairatu du, bainan norengatik? gizonagatik. Zertako gizonagatik? haren atheratzeko bekatuaren heriotzetik, eta hari graziasko bizitzearen bihurtzeko, haren libratzeko deabruaren astaparretarik, eta Iainkoaren eskuetan ezartzeko: hargatik hobengabeak pairatzen du hobenduriagatik.

        Pairatu du gizonagatik. Zer ordea, othe zen bortxarik? Nola Iainko baita, nihork hura ezin bortxa dezake, hori egiten du borondatez, ez deusek ere hartara eramanik bere amudioak baizen, eta handik heldu da, harengana dugun obligazionea handiagoa dela hagitz.

        Utz ahal zezaken gizona sekulakotz galdurik, eta etzen hargatik gaizki erraiteko izanen, halaz eta gizonak berak xoilki bere gaitza bere buruari kausatu zioenaz gerostik.

        Hura salba zezaken bere borondate hutsez, penarik gabeko obra batez, hainitz mirakuillu, eta mundua are bera bere hitz batez egin duen bezala: guziarekin ere hura eraman du bere amorioak obra haren egitera, pagatzen zuela gure Salbamenduaren prezioa bere penez eta doloreez.

        Haren penetarik mendreena, nola baitzen infinitua, aski baino askiago zen gure bekatuakgatik satifatzeko; bainan ekhartzen deraukun amudioak eztu eritsi heriotzeaz bertzerik aski zela.

        Apostoluek deklaratzen dute hitz seinalatuez eta ageriez hura hil zela, bere denborako Heretiko batzuen gezurtatzeko, zeinek uzte baitzuten IESU KRISTO gurutzefikatu izan zelarik, etzela hargatik hil; eta guziei irakazteko bere bizia egiaski galdu zuela guri gurearen bihurtzeko.

        Hil da, erran nahi da, haren arima eta gorputza apartatu dira elkharganik, ikusirik apartatze hartan datzala gizonaren heriotzea. Haren arima eta gorputza apartatu dira bata bertzeaganik, ez ordea Iainkotasunaganik, bethi ere egon baita gorputzarekin tunban eta arimarekin ifernuetan? hala nola arku bat hautsten denean, zuraren bi zathiak, hautsiz gero, apartatuak baitira, sokhari biak datxeskolarik.

        Hil eta ondoan ehorsi izan da: Seinale hau emaiten dute Apostoluek, geiago eta geiago firmatzeko, nola hil zen egiaski, eta ez itxuraz, eta hala haren Pitstearen misterioa klarago eta ageriago lizen amoreagatik.

        Horra Kredoaren Laugarren artikuluaren deklarazionea. Lekzione hunetarik hainitz probetxu atherako duzue.

        Lehenbizikoa izanen da, zuen buruaren atzartzea Iainkoaganako amudiora, ikusirik nihork ezin konsidera dezakeiela gure Salbatzaillearen, gu kreatura miserable eta serbitzari gaixto horionganako amudioa hain handia dela, non gureganik bere bizia bera emaiten baitu, non eztugun samurki maite hain nausi ona, eta eztugun deliberatzen gure egin ahal guziaren bethi ere egitera haren gogara ibiltzeko, gure bizia bera eman behar bagendu ere.

        Bigarrena izanen da, bekatu egitetik apartatzea. Dudagaberik hartarik apartatuko baitzarete gure salbatzaillearen Pasione saindua bihotzean eskiribaturik badadukazue: ezaguturik nihork ezin ongi konsidera dezakeiela eztela gauzarik gure Salbatzailleari heriotzea emaiten dioenik gure bekatuak baizen, non konsderazione hunek eztuen hura gibelatzen hari geiago bertze bekatu berriez heriotze berri baten emaitetik, dakiela bekatuek hari heriotze millatan kruelago bat paira arazitzen diotela Iuduenganik pairatu duenak baino.

        Hirurgarrena izanen da, gure bihotzaren berotzea, Giristinoak premiaski behar dituen hainitz bertuteren besarkatzera: Hori eginen dugu duda gaberik, konsideratzen baditugu begi zabalez IESU KRISTOK bere Pasione sainduan exenplutzat eta mirailtzat emaiten derauskigun bertuteak.

        Ezen, nor ezta humil izanen, konsideraturik hark behititu eta humildu duela bere burua gurutzearen desohoreraino?

        Nor ezta obedient izanen, konsideraturik hura izan dela obedient heriotzeraino?

        Nor ezta eme, miserikordios, eta bere lagunari barkatzera prestik egonen, dakiela barkatzen derauela guziei, bai eta hura gurutzean iosten dutenei.

        Nork ezteraue bere etsaiei ongi eginen, dakiela hark bizitzea emaiten derauela bere hiltzaillei? Nor ezta karitatos izanen, dakusala haren karitatea halakoa dela, non bere bizitzea ere emaiten baitu?

        Finean, nork eztitu atsekabe eta bidegabe suerte guziak pazienziaz eta gogotik hartuko? Nori etzaio laketuko bere penetan, dakusala gure Salbatzailleak hartzen duela atsegin eta plazer bere doloretan gizonaren amoreagatik.

        Iduki etzatzue, othoi, konsiderazione hauk zuen bihotzetan, hazi saindu bat bezala, eta duda gabe, miragarrisko fruituak zuen baitan soraraziko itu zuen Salbamendukotz, eta Iainkoari egiozue othoitz Dotrina hunen egilleagatik.

 

aurrekoa hurrengoa