www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Giristinoaren dotrina
Silvain Pouvreau
1656

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Guiristinoaren Dotrina Eminentissimo Iaun Cardinal Duque de Richelieuk eguina, Silvain Pouvreau. Iean Roger, 1656.

 

 

aurrekoa hurrengoa

HOGOI ETA BORTZGARREN LEKZIONEA

 

NOLA SAKRAMENDUAK

ORDENATU DIREN

 

        Ikusi eta ondoan zer den othoitza, zeinetaz eskatzen baigara Iainkoaren grazia, gainerakoa da adiaraz diazazuegun zer ukitzen zaien Sakramenduei, zeinak baitira ordinariosko moienak, zeinen bidez Iainkoak emaiten baiterauku grazia.

        Sakramendua, bai eta fedearen etsaiek berek aitortzen duten arauera, da seinale ikus, adi, edo senti ditekeien bat, kanpoko zerimonia bat Iainkoak ordenatua, zeini baitatxeko haren graziaren promeza eta emaitza.

        Lege berrian edireiten dira zazpi suerte hunetako seinale; eta halatan badire zazpi Sakramendu.

        Bataioa da lehenbiziko Sakramendua: haren kanpoko seinalea eta sentitzen dena, da urez garbitzea edo bustitzea, eta Sakramendusko hitzak, zein baitira: Bataiatzen zaitut Aitaren, eta Semearen, eta Espiritu Sainduaren izenean.

        Graziaren promeza ageri da hitz hautan, nork ere zinetsiko baitu, eta izanen baita bataiatua, salbaturen da.

        Bataioa usatu izan dela, ikusten da Eskiritura Sainduan hainitz lekutan.

        Konfirmazionea da bigarren Sakramendua. Kanpoko seinalea eta sentitzen dena da Apezpikuaren esku emaitea konfirmatzen denaren gainean, eta edireiten da Eskiritura Sainduan, Apostoluen Aktetan, eta Iondone Pauloren Epistoletan.

        Graziaren promeza Iondone Ioanisen Ebanjelioan datza, gure Salbatzailleak erran zerauenean bere Apostoluei; Ioaiten ezpanaiz, eztuzue Espiritu Saindua izanen, eta ioaiten banaiz, hura igorriko derautzuet.

        Sakramendu hau usatu izan dela, ikusten da Apostoluen Aktetan, Espiritu Saindua iautsi zenean Apostoluen gainera, eta bataiatu zirenek Espiritu Saindua berriz errezebitzen zutenean, Apostoluek hekin gainean eskuak pausatuz. Hemendik erakuzten da, eta eztela leku hunetan aiphatzen Bataioan egiten den Espiritu Sainduaren lehenbiziko errezebitzea, eta gure salbatzailleak zerimonia hura ordenatu zuela; gauza segura dela etzirela hartaz Apostoluak serbitzatuko haren manua gabe.

        Eukaristiaren Sakramendu saindua da hirurgarrena, San Mathieuen, San Marken, San Luken, eta Iondone Pauloren Eskiribu Sainduetan datza nola izan zen ordenatua.

        Sakramendu hunen ezagun den seinalea, da IESU KRISTO gure Salbatzaillearen Gorputza, eta Odola, ogiaren, eta arnoaren idurien azpian estalirik dagoen bezala.

        Graziaren promeza ageri da Iondone Ioanisen Ebanjelioan hitz hautaz, Nork ere izanen baitu ogi hau, biziko da sekulakotz, eta emanen derautsuedan ogia, da ene haragia munduaren bizitzeko.

        Nola konplitu eta usatu izan den lehenik, ikusten da gure Salbatzailleak hil baino lehen bere Apostoluekin egin zuen afaritan.

        Penitenzia da laugarren Sakramendua. Ordenatu izan da hitz hautaz: Ene Aitak igorri nauen bezala, nik ere igortzen zaitustet: zeinen ere bekatuak barkatuko baititutzue, barkaturen zaiste, eta zeinenak ere lotuko baititutzue, loturen zaiste.

        Bekatuaren Konfesionea, eta absolbatzen duenaren hitzak dira kanpoko, eta ageri den seinalea.

        Graziaren promeza ageri da hitz hautaz berez, zeinen ere bekatuak barkatuko baititutzue, barkaturen zaiste, bekatuak graziaz baizen barkatzen eztirenaz gero.

        Penitenziaz usatu izan dela Eliza, ikusten da Aposloluen Aktetan, non erraiten baita jendeak heldu zirela Apostoluen oinetara, egin zitusten bekatuen konfesatzera.

        Anunzioa da bortzgarren Sakramendua. Ezagutzen dugu Iainkoak ordenatua dela, zeren hartaz usatu ziren Apostoluak, ezpaitziren eginen gure Salbatzailleak eman ezpaleraue hartaz usatzeko eskua eta manua.

        Apostoluak hartaz usatu direla Iondone Iakuak erakuzten du hitz hautaz. Bada zuen artean eririk? erakar betza Elizako Apezak, eta begite othoitz harengatik, eta hura unta bezate olioz Iaunaren izenean, eta fedearen arauerako othoitzak salbatuko du eria, eta Iaunak hura arinduko du, eta bekatutan badago, barkatuko zaiste. Eta hitz hauk deklaratzen dute ere kanpoko seinalea, zerimonia, eta graziaren promeza.

        Ordena da seigarren Sakramendua. Iondone Paulo baitan datza, nola ordenatu izan den, erraiten duenean, gure Salbatzailleaz minzo dela, Eta hark berak eman ditu batzuk Apostolu, eta bertzeak Profeta, eta bertzeak Ebanjelista, eta bertzeak Arzain eta Doktor. Hemendik ezagun da, hainitz gradu, eta ordena diferentik badela Elizan, gure Salbatzailleak ordenaturik.

        Zerimonia eta graziaren seinale obragarria ageri da Timotheoganako Epistolan, erraiten duenean: Estezazula mendreetz zure baitan den grazia, profeziaz eman izan zaitzuna, eskuak zure gainean pausatu izan direnean Apeztasunean.

        Ezkontza da azken Sakramendua; hura hala deitzen du Eskiritura Sainduak.

        Ikusten den seinalea, da ezkontzen diren biek hitzez, edo zenbait bertze kanpoko seinalez, emaiten eta deklaratzen duten konsentimendua.

        Graziaren promeza ageri da, zeren errepresentatzen duen IESU KRISTO gure Salbatzaillearen Elizarekiko batasuna, zein batasun ezpaita xoilki egiten, zeren bi naturaleza Inkarnazionean elkharrekin iuntatzen diren, bainan are zeren bia bat egiten diren graziaz eta karitatez. Hemendik ageri da klarki ezkontzak ezin errepresenta dezakeiela IESU KRISTO gure Salbatzaillearen Elizarekiko batasuna, grazia eta karitate hura bera isurtzen ezpada eskontzen direnen baitara.

        Halakotz ezkontza ezta munduko legearen arauerako kontratu bat xoilki, bainan oraino Sakramendu bat da, Saint Augustinok ongi irakazten duen bezala, hitz hautaz.

        Ezkontzaren ontasuna munduko Jende guzien artean, da, eta haurrik izaitea, eta kastitatearen fedean egoitea: bainan Iainkoaren pobluaren artean sakramenduaren saindutasunean ere datza, zein saindutasunen bertutez bere senharraganik apartaturikako emaztea ezpaita zilhegi bertze batekin ezkontzera.

        Horra non diren zaspi Sakramenduak IESU KRISTO, gure Salbatzailleak ordenaturik. Nola ordenatu diren guziz klarki ageri da Eskiritura Sainduan, edo gure Salbatzailleak berariaz manatuz, edo Apostoluak usatuz: duda gaberik ezpaitute egin hain kontusko gauzetan gure Salbatzailleak manatu derauena baizen.

        Baldin nihork erraiten badu Eskiritura Sainduak eztuela nihon ere klaratuki erraiten badirela zazpi Sakramendu, Ihardetsten dut eztuela ere erraiten badirela bia, erran nahi da, Bataioa eta Eukaristia Saindua nihork egiten eztuelarik hetaz dudarik; bainan badiot atheratzen dela xoilki hek direla Sakramendu, zere duten Sakramendu izaiteko behar den guzia, erran nahi da, zeren emaiten duten grazia, seinale kanpoko eta sentitzen den batez. Handik atheratzen da orobat froga dezakegula badirela zazpi Sakramendu, zazpi kanpoko seinale direnaz gero, zein seinalei Iainkoak emaiten baiteraue graziaren emaiteko indarra.

        Eskiritura Sainduak eztu erraiten badirela gure fedean, eta zinetstean hamabi artikulu prinzipal, eta hetan serratzen direla bertze guziak. Badarik ere gure fedearen etsaiek berek aitortzen dute hala dela.

        Baldin ihardetsten badute hori aitortzen dutela, zeren frogatuak diren Iainkoaren hitzaz, orobat ere frogatuak dira Sakramenduak, ikusi duzuen bezala; Eta halatan ezin diteke hetaz dudarik. Hala ere Elizak hek errezebitu itu eta iduki mende guzietarik hunat, eta gure Salbatzaillea etorriz gerostik hunerainokoan hetaz usatu da.

        Horra zer den Sakramenduez, zenbat diren, eta nola ordenatu izan diren. Lekzione hunetarik, ene ustez, eztuzue probetxu guti atherako, nik daritzadala nihor eztela konsideratzen duenik munduko Salbatzailleak hanbat desira duela gure idukitzeko bere grazian, non emaiten baiterauskigu zazpi moien diferent haren ardietsteko, non eztuen bere aldetik bere ahala egiten haren irabasteko, eta hartan finkatzeko bere bizitze guzian.

        Othoitzez nagotzue neure ahal guziaz hala egitera enseiatzeaz, eta Dotrina hunen egilleagatik Iainkoaren othoitsteaz.

 

aurrekoa hurrengoa