www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Giristinoaren dotrina
Silvain Pouvreau
1656

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Guiristinoaren Dotrina Eminentissimo Iaun Cardinal Duque de Richelieuk eguina, Silvain Pouvreau. Iean Roger, 1656.

 

 

aurrekoa hurrengoa

HOGOIGARREN LEKZIONEA

 

IAINKOAREN

ETA ELIZAREN MANAMENDUEI

UKITZEN ZAISTEN
GAINERAKO GAUZEN GAINEAN

 

        Iainkoaren eta Elizaren Manamenduak zuei deklaratu ondoan, eta ezagut arazi zenbat suertez hutz egin diteken hekin kontra, premia da iakin dezazuen zein den hutz hekin pisu diferenta, arren zenbatenaz hobekiago ezagutuko baituzue zein diren handienak, hanbatenaz erraskiago hetarik begira zaitesten amoreagatik.

        Hutz hetarik batzuk dira xoilki bekatu benial, bertzeak dira bekatu mortal.

        Bekatu benialak hek dira, zeinak ere Iainkoaren desgogorako direlarik ezpaitira hain itsusi haren aitzinean, non hek direla kausa, merezi dugun haren graziaren galtzea, eta sekulako heriotzera kondenatuak izaitea.

        Bekatu mortalak hek dira, zeinak hain baitzaiskio Iainkoari itsusi, non hek direla moien merezi baitugu gal dezagun graziaren bizitzea, eta egoitz gaitezin sekulako heriora.

        Bekatu hekin diferenzia heldu da bi gauzetarik; eta zeren egiten den gauza arin den edo kontusko, eta zeren akzione bat egiten den konsentimendu osoarekin, edo ez osoarekin.

        Gauza zergatik egiten den bekatu, arina edo kontu gutitakoa bada, nola gertatzen baita hitz sinpleki alferretan, edo zenbait kontu gutitako gauzaren ohoinkerian, ezta bekatu benialik baizen.

        Baldin bertze alde, Manamendu kontuskoenen kontrako gauzarik egitera garamatzan pasionea berehalakoa bada, eta ustegabean gertatua, bekatua ezta benial baizen.

        Bainan noiz ere deliberatuki harturikako konsentimendu oso batekin egiten baita deuzik kontusko gauzetan, erran nahi da, Iainkoari, edo gure lagunari zor diogun eginbidearen kontrako akzione seinalaturik, orduan bekatu mortala da.

        Horra zertan datzan bekatu benialen eta mortalen artean den diferenzia, orai iakin behar duzue bekatu mortalak pisatzen direla oraino bertze pisu suertetan, erran nahi da, badirela batzuk bertzeak baino handiagoak.

        Bekatu mortaletan edireiten den pisu diferent hura ezagutzen da, edo hek behatzen dioten xedean konparazionerik ez izanez, edo zertan egiten diren gauza eta materia berdin gabez, edo hekin egitera garamatzan arrazoina bertze eta bertze izanez.

        Ezagutzen da behatzen dioten xedean konparazionerik ez izanez, ikusirik gauza ageria dela, nor ere gaizki minzo baita Iainkoaz, hark bekatu handiago bat egiten duela, bere laguna gaizki aiphatzen duenak baino.

        Zertan egiten diren gauza, edo materia berdingabez, zeren nork ere egiten baitu haragisko bekaturik naturalezaren kontra, hobenduriago da hagitz paillardisa sinple bat egiten duena baino.

        Bekatu egitera garamatzan pasionea diferent izanez, zeren mendreago dira, eroriz edo flakoz egiten diren bekatuak, maliziaz egiten direnak baino, eta maliziaskoak hanbatenaz handiago dira, zenbatenaz malizia handiagoa baita.

        Handik erakuzten dute Teologek lehenbiziko taularen kontrako bekatuak garratzago direla, bigarrenaren kontra egiten direnak baino, zeren Iainkoa xede nobleagoa baita, laguna den baino.

        Handik ere badiote lau bekatu suerte, zein baitira nihor borondatez hiltzea, naturalezaren kontrako haragisko bekatua, pobreen, alhargunen, eta zurtzen hondatzea, eta serbitzariari edo langileari irabasi duen sariaren eta soldataren ukhatzea edo goratzea, oiuz dagotzala zeruari mendeku eske: zeren bekatu hek egiten diren hain kontu handitako gauzetan, non, nola ezpaita zeruaren azpian hekin iniustizia estal dezakeien gauzarik, hari baitagotza oiuz mendeku eske.

        Handik finean bertze sei bekatu handi eta garratz, zein baitira bere salbamenduaz etsitzea, merezimendurik gabe salbatua izaiteko burupe hartzea, egia ezagutuaren kontra ihardukitzea, bere lagunari bekhaitstea Iainkoaganik izaiten duen graziagatik, bekatutan gogortzea, penitenzia egin nahigabeko fina edo heriotzea, deitzen tuste Espiritu Sainduaren kontrako bekatuak, zeren egiten diren Espiritu sainduari emaiten zaion ontasunaren kontrako maliziaz.

        Ezta oraino aski iakitea bekatuen pisu diferentaren berezten, behar ditutzue oraino hekin ithurburuak ezagutu, erran nahi da, manamenduen kontrako hutsak iaia arazitzen ditusten erroak, arren hek ebakitzen ditutzuela zuen baitatik zuen ahal guziaz, hetarik sortzen diren fruitu gaixtoek zuen baitan lekurik har eztezaten amoreagatik.

        Zazpi bekatu buruzagiak, zeinak deitzen baitira komunski mortalak, dira manamenduen kontrako hutsak dakhasketen erroak.

        Zaspi bekatu hek dira: Urgillukeria, Abarizia, Inbidia, Luxuria, Gormandiza, Haserretasuna, Nagitasuna.

        Bekatu hek eramaiten gaitustela Iainkoaren, eta Elizaren manamenduen hautstera, gauza ageria da.

        Urgillukeriak ekhartzen du Iainko ezten gauzaren adoratzeko bekatua; ahaideak mespreza arazitzen tu, eta batzuetan bertzerik hil arasten du.

        Abariziak eragiten tu, heriotzeak, paillardisa, ohoinkeria eta lekuko falsotasuna.

        Inbidiak eragiten tu oraino heriotzeak, eta lekuko falsotasuna ere.

        Luxuriak, eragiten du bertzeren esposarekiko bekatua, eta sei eta bederatzigarren manamenduen kontrako hoben guziak.

        Gormandisak eragiten tu lizunkeriak, eta are ohoinkeriak.

        Haserretasunak eragiten tu zinak, iuramentuak, arneguak, burhoak, heriotzeak, eta lekuko falsotasuna oraino.

        Finean Nagitasunak trabatzen gaitu Igandeen eta Besten sainduki iragaitetik, eta jeneralki, zer ere hutz egiten baitugu, manamenduek deklaratuki manatzen gaitusten gauzen kontra, hori eragiten derauku Nagitasunak.

        Iainkoaren borondatea hautz arazitzen duten zazpi ithurri hek badituste bertze zazpi ithurri bere kontra, erran nahi da, zazpi bertute, zeinek errasten baiterauskigute Iainkoaren manamenduen begiratzeko bideak, zazpi bekatu hek trabatzen derauskiguten bezanbat.

        Zazpi bertute hek dira Humiltasuna, Liberaltasuna, Karitatea, Kastitatea, Sobretasuna, Pazienzia, eta Dilijenzia.

        Bertute hauk errasten deraukutela Iainkoaren eta Elizaren manamenduen begiratzeko bidea gauza ageria da, nola ezpaita nihor eztakusanik, eztela humilla dena alxaturen halako urgillugeriara, non eztuen bere Iainkoa Iainkotzat ezagutzen, eta non ohoratu behar duena mespreza dezan.

        Bere estatuak agintzen dioen arauera libroki emaiten dakien Liberala, nekez lotuko zaiola bertzeren onhasunaren izaiteko sori ezten akzioneri.

        Bere laguna maite duen karitatosa, erraski begiratuko dela, hura inbidiak eroraraz dezaketen gauzetarik.

        Kastitatearekin bizi dena apartatuko dela trabaillu handirik gabe, hura haragiaren sentimenduek daramaten lizunkeria guzietarik.

        Neurriz ian-edanean iarria dena, erraski begiratuko dela, hura gormandizak eror araz lezaketen hutsetarik.

        Gizon pazientak eztuela bere hala bere burua largatuko iuramentutara, Iainkoaren kontra minzatzera, eta nihoren hiltzera, bere baitan izanen duenaz gerostik bertute aski den bat, hura halako hutsetara eraman lezaketen afruntu, eta bidegabe suerte guzien paira arazitzeko.

        Finean gauza orobatetan agudo eta dilijent dena eztela nagi izanen bere eginbideari ukitzen zaiskon gauzetan.

        Horra zer izanen duzuen azken Lekzionetzat Iainkoaren, eta Elizaren manamenduen gainean, zeinetarik atherako baituzue guziz fruitu handi bat, iartzen bazarete ongi konsideratzen, zerk eramaiten zaitusten hekin hautstera, eta zerk errasten derautzuen hekin begiratzeko bidea; iakinik nihork ere ezin zinetan konsidera dezakeiela eta ezagut, zein lizun diren bizioak, eta bertuteak zein garbi, non eztakien lot besarka, aiphatu ditugun eta Giristinoari hanbat dagotzan bertutei, eta non eztoaten ihesi bertute hekin kontrako diren, eta Giristinoari alde guziz kalte dakharkeoten bizioei. Othoitzez nagotzue neure ahal guziaz fin hartara trabaillatzeaz, eta Iainkoari Dotrina hunen egilleagatik othoitz egiteaz.

 

aurrekoa hurrengoa