www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Giristinoaren dotrina
Silvain Pouvreau
1656

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Guiristinoaren Dotrina Eminentissimo Iaun Cardinal Duque de Richelieuk eguina, Silvain Pouvreau. Iean Roger, 1656.

 

 

aurrekoa hurrengoa

HOGOI ETA BATGARREN LEKZIONEA

 

OTHOITZERAKO

AITZINDARIA

 

        Ikusi eta ondoan zer zinetsi eta zer egin behar duen Giristinoak, behar da iakin dezan nola satifa dezakeien bi puntu hetara duen obligazioneagatik.

        Gizonak beronez, bere buruz, eta bera dela, eztaidike deuz ere, indargabea da, laguntzen eta heltzen ezpazaio gure Iainko handia: bainan haren graziarekin batean badaidike zer ere nahi den.

        Bi bide itu gizonak bere Iainkoaren graziaren ardietsteko: bata da othoitza, zeinaren bertutez hura galdetzen baitu, eta hainitzetan ardietsten; bertze bidea dira Sakramenduak, zeinak ordenatu baititu Iainkoak guri graziaren emaiteko bide ordinarioskotzat.

        Hargatik behar ditu Giristinoak iakin Othoitzari eta Sakramenduei ukitzen zaisten gauzak; arren bi bide hetaz Iainkoaganik izan dezan, zertara ere obligatua baita, haren konplitzeko grazia.

        Hartarakotz irakasiko derautzuegu zer iakin behar duzuen bi puntu hetaz.

        Othoitza da akzione bat, zeinetaz erakuzten baitiogu Iainkoari gure borondatearen desir bat, eta othoitz egiten baitiogu desir hura konpli diazagula gure probetxutan eta bere loriatan. Othoitzaten fruituak handiak dire.

        1. Berezten du gizona animalia guzietatik, zeren nola hek ezpaitute arrazoinik, hala ere ezin balia diteske othoizaz, zein baita arrazoina duenaren abantail beregaineko bat.

        2. Ardietsten du bekatuen barkamendua, eta satifatzen du harengatik, zeren othoitza ezta egiten zenbait pena gabe.

        3. Merezi du graziaren gradu berri eta lehen zenbaino handiago bat, noiz ere othoitz egiten duena edireiten baita iadanik Iainkoaren grazian dagoela.

        4. Emendatzen du Iainkoa baitako esperanza eta fidanza, gauza segura dela, zenbatenaz hurbiltzenago baitzaio nihor nihori, hanbatenaz familierago dela harekin eta fidago.

        5. Irazekitzen du karitatea, ikusirik nihor ezin dabilkeiela maiz Iainkoarekin, zeina ezpaita su bat baizen, zenbait berotasun hartu gabe haren kharretarik.

        6. Emendatzen du humiltasuna eta beldurtasuna, zeren arrazoin da maiz eskatzen dena, humil dadin eskale bezala, eta ikhas dezan beldur izaiten puntu oroz bere alde behar duenaren ofensatzeaz.

        7. Emaiten du gustu espiritual bat, eta mundua mespreza arazitzen du, gauza klara dela, nork ere alxatzen baitu bere espiritua zeruko gauzetara, ezin dagokeiela hetan gustu hartu gabe, eta lurrekoak mesprezatu gabe.

        8. Gizona ohoretan emaiten du, ez xoilki munduaren, baina bai Angeruen aitzinean ere: ezin ikus baizezakeze arima bat Iainkoagana maiz hurbilten dela, non eztioten erreberenzia partikular bat ekhartzen.

        Horra othoitzak dakhaskeien fruituak, ez ordea zein ere nahi den othoitzak, bainan egiten denak behar diren eta hitz gutiz deklaratuko derauskitzuegun kondizinoekin.

        Othoitzaren lehenbiziko kondizionea da fedea, zeinaren bidez zinetsten baitugu othoitsten dugun Iainkoa dela ona, eta bothere eta indar duela guri emaiteko, zeren ere eske baigagotza.

        Bigarrena da esperanza, zeinaren bidez, duda gabeko gauza eztelarik Iainkoak emanen deraukula galdegiten dioguna, badarik ere esperanza behar baitugu hura emanen deraukula, eta eskatu behar baigaisko fidanzarekin.

        Hirurgarrena da, gure othoitza egiten dugunean, gaudezin bekatuetarik garbiturik graziaren bertutez, edo bederen bihotzean dugun urrikimendu bat, eta hobetzeko desira eta borondatea, gauza segura dela ezen, baldin Iainkoak batzuetan enzuten baditu bere bekatutan gogorturik dauntzan bekatoreak, hori egiten duela ontasun usatu gabeko, eta are halako okasionetan maiz erakuzten eztetaukun batez.

        Laugarrena da humiltasuna; arrazoin baita, nor ere baitago eske, humil dadin, nori eskatzen baitzaio, haren aitzinean, eta fida dadin haren ontasunean, eta ez bere merezietan.

        Bortzgarrena da debozionea; ezpaita aski ezpainez eskatzea, bainan behar baita bihotzez eta ahoz eskatu, artharekin, kexarekin, eta ardietsteko desira beroarekin.

        Seigarrena da perseberanzia, zeren Iainkoak eztu nahi eska gakiskon behin xoilki, bainan hainitzetan, gure fermutasunaren ezagutzeko.

        Zazpigarrena da gure salbamenduko behar diren, edo bederen on diren gauzen eskatzea; gauza ageria dela, ezen, nor ere eskatzen baita bere salbamenduaren kontrako gauzarik, ez xoilki merezi duela deusik ez ardietstea, bainan eta gastigatzea ere; Eta nor ere eskatzen baita bere salbamenduari heltzen etzaion gauzarik eztuela Iainkoa behar bezalako seinalez gonbidatzen guri haren emaitera IESU KRISTO gure Salbatzaillearen konsiderazionetan, zeinek gure beharrakgatik pairatu duen heriotzeaz emaiten baiteraue gure othoitzei indar eta bertute.

        Horra zer den othoitza, zein den haren fruitua, eta zer kondizinorekin egin behar den; gainerakoa da irakaz diazazuegun partikularki, zein diren egun oroz egin behar ditutzuen othoitzak, eta zer erran nahi duten.

        Nola othoitza baita, erran dugun bezala, Iainkoari emaiten diogun gure baitako desir baten seinalea, othoitz egiten diogula desir hura konpli diazagun, eta nola batbederak hainitz desir suerte baitu, badirateske hainitz othoitz suerte: hargatik nor nahik egin dezake othoitz diferentik bere behar diferenten arauera.

        Bainan badira batzuk Elizak Giristino guziei partikularki gomendatzen deraustenak, eta bertzeen artean Pater nosterra, zein baita guzietarik ekzellentena, eta Angeruaren Birjinaganako Salutazionea, eta hartarakotz, deklaratuko derauskitzuegu, bata bertzearen ondoan.

        Pater nosterra dela othoitz guzietarik ekzellentena ezagutuko duzue erraski hainitz konsiderazionerengatik.

        Lehenik, zeren eztute hura gikon sinpleek egin, bainan gure Salbatzailleak berak, zeina baita egiaiki Iainko eta egiaski gizon. Eta hargatik, ez xoilki othoitza nobleago da, bainan oraino indar geiago du; ikusirik eztela ezagutzen eztuenik Seme baten hitzak geiago daidikeiela Aita batengana kanpoko batenak baino.

        Bigarrenean, zeren eztaduka xoilki, bertze othoitzek bezala, behar ditugun gauzetatik parte bat, baina bai zer ere Iainkoari eskatu behar baigaisko.

        Hirurgarrenean, zeren ezta egina hainitz hitzez, bertze geien othoitzak bezala, bainan hitz gutiz. Eta halakotz hanbatenaz exzellentago da, zeren hainitz gauza hitz gutitan serraturik dadukan.

        Laugarrenean, zeren egina da halako antzearekin, non ezin erran baititeke badela hartan deuzen ere eskasik. Hori ageri da klarki, zeren galdetzen du lehenik Iainkoaren loria; gero gizonena; hirurgarrenean loria haren ardietsteko bideak, erran nahi da, arimaren eta gorputzaren bizitzea, eta finean libramendua Adamen faltaz mundu hunetan gerta dakidiskegun miseria guzietarik.

        Horra zer den othoitza, jeneralki minzatzera, eta partikularki zer ukitzen zaion Pater nosterraren ekzellenziari. Lekzione hunetarik, ene ustez, fruitu eta probetxu hau atherako duzue, beroki iarriko baitzarete othoitz egiten; ikusirik nihork ezin ongi konsidera dezakeiela, zein den haren ekzellenzia, eta hartarik atheratzen den fruitua non ezten hartara preparatzen, bere ihez-lekura bezala, Iainkoari, zein baita gizonaren sori doatsu bakhoitza, bide hunez geiago, eta geiago itxekitzeko, eta harekin bere buruaren bat egiteko.

        Othoitzez nagotzue neure ahal guziaz bide huni iarraikitzeaz, eta Iainkoari Dotrina hunen egilleagatik othoitz egiteaz.

 

aurrekoa hurrengoa