www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Giristinoaren dotrina
Silvain Pouvreau
1656

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Guiristinoaren Dotrina Eminentissimo Iaun Cardinal Duque de Richelieuk eguina, Silvain Pouvreau. Iean Roger, 1656.

 

 

aurrekoa hurrengoa

ZAZPIGARREN LEKZIONEA

 

KREDOAREN ZORTZIGARREN
ARTIKULUAREN GAINEAN

 

Credo in Spiritum Sanctum.

Zinetsten dut Espiritu Saindua baitan.

 

        Ikhasi eta ondoan Aitari eta Semeari ukitzen zaisten gauzak, arrazoin zen eman zekigun iakiteta, zer zinetsi behar dugun Espiritu Sainduaz.

        Arrazoin hunengatik, Apostoluek aitzineko zazpi artikuluetan deklaratu zutenean Trinitate sainduaren lehenbiziko presunari eta hirurgarrenari ukitzen zaiena, zortzigarren artikulu hau emaiten dute, guri hirurgarren presunaren ezagut arazitzeagatik, hura seinalatzen dutela hitz hunez, Espiritu Saindua.

        Espiritu Saindua da Aitaren eta Semearen presunetarik bertze berezi bat, bienganik abiatzen dena, bertze biak bezain Iainko, bataren eta bertzearen berdin; Eskiritura Sainduak irakasten deraukun bezala hainitz leku agerietan egia hunen frogatzeagatik.

        Aita bere adimenduko akzione batez erdi da Semeaz, eta sortzen den Seme hark bere Aita, bere izaitzeren emaillea bezala, onetsiz, eta halaber Aitak bere Semea maitatuz, zeren haren baitan ikusten baitu eman dizen bere izaitea bera; gertatzen da elkarganako amudiosko akzione hartaz abiatzen dela hekin bienganik Espiritu Saindua deitzen dugun hirurgarren presuna.

        Misterio hau goraegi da gizonaren adimenduak endellegatzeko: bainan ezta mirakuillu, fedeak irakazten deraukunaz gero, zinetsi behar ditugula, gure feblezia dela kausa, ezin endellega detzakegun gauzak. Aski da iakitea badireda Iainkoa baitan hirur presuna bereziak, izaite ber-bat baizen eztutenak; hirur presuna hetarik lehena deitzen dela Aita, bigarrena, Semea, eta hirurgarrena, Espiritu Saindua.

        Nola Iainkoa baita sustanzia edo izaite espiritual eta saindu bat, dakizuen bezala, gauza segura da, Iainkotasunean partale diren hirur presuna hetarik nahi dena, dela Espiritu Saindu, bainan hirurgarrenari partikularki emaiten zaio Espiritu Sainduaren izena, zeren badute bi lehenbizikoek, zeinek bere izena berezirik, eta hirurgarrenak eztu bat ere beregain beretzat. Hargatik aski da Espiritu Sainduaren izena, haren seinalatzeko eta berezteko bertze bietarik.

        Gauza bera gertatzen da egun oroz etxe handietan, non edireiten baita anaia hainitz direla, eta guziek ethorkisko izen bat dutela, halaz eta, kasu emanik batak eta bertzeak izendatzen direla zenbait Iauntasun, iauregi, edo bertze etxe suerteren izenez, anaia hetarik bat aski seinalatzen denaz gero bere ethorkisko izenaz, hura guziei orobat dagotelarik.

        Norbaitek erranen du agian, irakazten deraukuzu hirurgarren presuna dela Espiritu bat, biskitartean hura ikusten dugu hainitzetan gorputz batekin peintaturik eta errepresentaturik.

        Egia da Espiritu Saindua errepresentatzen dela komunski usoaren, susko mihien, eta hedoiaren forman, zeren agertu zaien batzuei iduri hekin azpian; guziarekin ere eztugu pensatu behar baduela gorputzik hargatik, eta hura ikus dezakegula; baina bai, nola sentitzen diren gauzak hobeagoak baitira nihori aditzera emaiteko, zer ere nahi baitugu ezagut dezan, nahi izan dituela, bera gure antzearen eta febleziaren eredura iartzen zela, gure baitan obratzen dituen bertuteen arauerako gorputz batzuk hartu, guri hobeki bere obra eta bertute hekin ezagut arazitzeagatik.

        Gure Salbatzaillea bataiatu zenean Espiritu Saindua agertu zen uso baten forman; guri aditzera emaiteagatik, Bataioak egiten gaituela garbi eta hoben-gabe uso bat bezala, eta hegalak emaiten derauskigula zerurat hegaldatzeko.

        Gure Salbatzaillea zeruraz gero, Apostoluen gainera iautsi zenean, susko mihien forman agertu zen, guri ezagut arazitzeagatik, emaiten zeraustela munduaren federa erakhartzeko behar diren hirur dohainak, zeinak baitita Iakintasuna, Karitatea eta ederki minzatzeko antzea eta bertutea.

        Behar zuten Iakintasuna erakuzten du gure begiak argitzen dituen suaren argiak, Iakintasunak ere gure adimenduak argitzen dituen bezala.

        Suaren berotasunak seinalatzen du Apostoluek behar zuten Karitatea beroki haritzeko Iakintasun haren barraiatzen.

        Susko mihiek deklaratzen dute behar zuten behar bezala minzatzeko bertutea gure Salbatzaillearen Dotrinaren egiaski zinetz arazitzeko, hura predikatzen eta barraiatzen zutenean.

        Agertu da oraino hedoi argi baten giza, gure Salbatzaillea Transfiguratu zen egunean, guri irakazteagatik parabisurako garen orduan egonen garela loriaz inguraturik.

        Figura eta iduri hek eztira Espiritu Saindua bera, bainan Angeruek eta Iainkoak berak egiten dituen, eta berehala begietarik estaltzen diren kreatura edo molde batzuk.

        Eztira kreaturak Espiritu Sainduarekin iuntatuak, gizonaren naturaleza Iainkoaren Semeari datxekon bezala, bainan xoilki agertzen diren figura batzuk dira, Espiritu Sainduak gure baitan egin nahi dituen obren deklaratzeko.

        Artikulu hunetan deklaratzen zaitzuen hirurgarren presuna hark hainitz grazia egiten dio gizonari, eta hori haren gidatzeko bere salbamendura, erran nahi da, hainitz grazia izaiten dugula, eta grazia hek heldu direlatik hirur presunenganik, badarik ere erraiten da Espiritu Sainduaganik beregainki heldu direla, zeren abiatzen den amoriosko akzione batez, eta zeren emaiten zaiskigun, Iainkoak ekhartzen deraukun amorio beroaganik, guregana duen karitate neurrigabeaganik, eta ez gureganik errekonpensarik bat ere izanen duelako esperanzagatik.

        Errezebitzen ditugun grazia hek hainitz suertetako dira: batzuek obratzen dute gure Iustifikazionea, eta egiten gaituste Iainkoaren gogarako.

        Bertzeek eztute bethi ere obra saindu hura gure baitan egiten.

        Gure Iustiukazionea bethi berekin eztaramaten graziak, jeneralki minzatzera, mirakuilluen egiteko donuan dauntza, Eskiritura sainduak irakazten deraukunaz gero, Iainkoak, konparazinora, hainitzetan profetatzeko donua eman dioela hainitz bizi etzenari haren legearen arauera.

        Gure Iustifikazionea obratzen duten graziak hainitz suertetako dira oraino.

        Fidel guziei emaiten deraue bana, eta hura premiaskoa, eta aski dena zeinek bere salbamenduaren obratzeko. Eta geiago, haren ontasuna hain handia da, non guziei partitzen derauen grazia hartaz lekhora, hainitz bertze, eta hainitz gradu suertetako isurtzen baitu bere Elizan, guri oraino Zeruko bidearen errasago egiteko, eta moien geiago emaiteko fin doatsu hartara heltzeko.

        Hala harenganik errezebitzen tugu zazpi dohain, zeinak baitira, erran zenezaketen bezala, zazpi bertute, eta hek preparatzen gaituste ongi egitera, eta ongi egite hartan bortitsten gaituste, eta egiten derauskigute, zazpi gradu edo pausu, zeinez ikhaiten baigara Giristinoaren perfekzionera.

        Zazpi dohain hek dira Beldurtasuna, Pietatea, Iakintasuna, Bortitstasuna, Konseillua, Endellegamendua eta zuhurzia.

        Beldurtasunaren dohaina da, zeinaren bidez Iainkoaren iujeamenduen eta haserretasunaren hala beldur baigara, non guzien gaineko Iuje haren koleratik ihez egiteagatik, eramaiten baigara Penitenzia egitera, eta Penitenziak gure baitan emaiten du Pietatea, zein baita Espiritu Sainduaren bigarren dohaina; gauza segura dela urrikimendurik duen gizonak erraski deliberatzen duela Iainkoaren serbitzatzera gauza guzietan, ez xoilki beldurragatik, bainan oraino amudiorekin, zein amudiok egiten baitu egiasko Pietatea, eta Pietateak erakhartzen du Iakintasunaren dohaina; ikusirik ezen, noiz ere maite baitugu nihor, badugula haren borondatearen iakiteko desira, haren gogara zer ere nahi den egiteko; Eta hala enseiatzen gara salbatuak izaitekotz behar ditugun gauzen ikastera, eta hekin ikasteko bide guziz erras bat emaiten derauku Iainkoaz.

        Ordea zeren iakinez gero zer egin behar den; behar baitugu oraino indarra izan, dakigunaren egiteko, gauza beharretan faltatzen ezteraukun Espiritu Sainduak Iainkoaren borondatea ezagut arazi deraukunean, emaiten derauku halaber haren konplitzeko indarra, hainitz trabu gertatzen delarik deabruaren, haragiaren eta munduaren aldetik.

        Eta zeren Deabrua espiritu arteza baita, sineziaz geiago indarrez baino enganatzen duena, arimak grinez eta narrioz bethetzen dituena, Espiritu Sainduak emaiten derauku oraino Konseilluaren donua, zeinaren bidez ezagutzen baitugu zein diren egiaski on diren gauzak, eta zein diren on-iduri xoilki dutenak, zer den gaitz, eta zerk duen gaitzaren itxura xoilki.

        Dohain hunen ondoan, zein baita bizitze akzioneskoan den gradurik gorena, Espiritu Sainduak, zeinak ezpaititu arima prestuak bidean utsten, bainan nahi baitu perfet diren, ez xoilki akzioneaz, bainan eta kontenplazioneaz ere, emaiten deraue.

        Endellegamenduaren dohaina, zeinaren bidez altxatzen baitira fedesko misterioen kontenplatzera, eta iduritzen baitzaie misterio hetarik gordeenak eta ilhunenak klar era ageri direla, eta gaitzenak erras. Ikusten dugun bezala gertatzen zaiela hainitz jende sinpleri, zeinek erraskiago ezagutzen baitituste misterio batzuk, munduan diren iakinsunenek baino.

        Finean Espiritu hark berak emaiten du zuhurziaren dohaina, zeinaren bidez endellegatzeko dohainaren ondoan hain perfetki Iainkoa ezagutzen baitu nihork, non iduritzen baitzaio hura orai danik ikusten duela, eta halatan baduela egiasko zuhurzia, dakigula egiasko zuhurzia dela, gauza guzien gaineko haste eta fin haren ezagutzea.

        Dohainak bertze alde direla, bertuteak errezebitzen tugu Espiritu Sainduaren moienez, zein bertutetara gonbidatzen baigaituste Ebanjelioan dauntzan Konseilluek, eta obligatzen ez gaitustelarik pobreziaren, kastitatearen eta obedienziaren besarkatzera, guziarekin ere gonbidatzen gaituste hei iarraikitzera; arren bide hartaz Iainkoaren manamenduak eta borondateak erraskiago begira detzagun amoreagatik.

        Gonbidatzen gaituste pobreziaren besarkatzera, erran nahi da, munduko ontasun guziei ukho egitera, IESU KRISTOZ bertzerik ez izaiteagatik.

        Gonbidatzen gaituste Kastitatearen begiratzera, erran nahi da, ukho egitera ez xoilki haragisko bekatu guziei, baina bai eta eskontzari ere, gure bizitze guzia haragisko plazeretarik garbi daramagula IESU KRISTOZ bertze esposik har eztezagun amoreagatik.

        Gonbidatzen gaituste obedienziaren azpian iartzera, erran nahi da, gure borondateari berari ukho egitera, eta gaineko edo geien baten borondatearen azpian iartzera, hala eginez IESU KRISTOREN borondateari zinetanago iarraikitzeagatik.

        Espiritu Sainduaganik izaiten dute indarra, konseillu haui darraisten Fraide eta Serora guziek.

        Harenganik oraino errezebitzen ditugu komunski Doatsutasunak, deitzen ditugun zortzi graziak, erran nahi da, gure baitan daudezin ontasun espiritual batzuk, zeinen bertutez egiten baititugun akzione batzuk, hain premiaskoak Giristino perfet izaiteko, non, Gure Salbatzailleak berak erranik, emaiten baiteraukute hemen berean doatsu garelako izena eta titulua.

        Doatsu dira, dio, gogoz eta borondatez pobre direnak, zeren hekina da zeruetako erresuma.

        Doatsu dira nigarrez daudezinak, zeren konsolaturen dira.

        Doatsu dira eme eta manso direnak, zeren lurraz gozatuko dira.

        Doatsu dira Iustiziaz gose eta egarri direnak, zeren aseko dira.

        Doatsu dira miserikordia egiten dutenak, zeren miserikordia ardietsiko dute.

        Doatsu dira bihotzez garbi direnak, zeren Iainkoa ikusiko dute.

        Doatsu dira bake egilleak, zeren deituko dira Iainkoaren ume.

        Doatsu dira iustiziagatik pairatzen dutenak, zeren hekina da zeruetako erresuma.

        Doatsutasun hetarik hirur lehenbizikoek irakazten deraukute ihez egiten, Giristinoaren perfekzionetik gibela ahal gaitzaketen aberatstasun, ohore, eta plazer guzietarik.

        Aberatstasunetarik apartatzen gaituste hitz hauk, doatsu dira gogoz eta bihotzez pobre direnak, erran nahi da, ontasunak bere borondate hutsez mesprezatzen ditustenak.

        Ohoretarik apartatzen gaituste hitz hauk, doatsu dira eme direnak, erran nahi da, nori nahi den gogotik amor egiten diotenak.

        Plazeretarik apartatzen gara hitz hautaz, doatsu dira nigarrez daudezinak, erran nahi da, bere bekatuez penitenzia egitera gogo guzia emana izanez, munduko plazera mesprezatzen ditustenak.

        Laugarren eta bortzgarren Doatsutasunek eramaiten gaituste iustizia eta miserikordia egitera; zein bi bertutetan osoki baitatza Giristinoaren perfekzione guzia, hekin bidez emaiten diogunaz gero, ez xoilki Iainkoari, gure buruari, eta bat bederari zor dioguna, bainan oraino gure lagunari onik eta probetxurik egin diozokeona, usatzen dugula haren alderat miserikordiasko obrez, hala gorputzekoez nola espiritualez.

        Seigarrenak eta zazpigarrenak altxatzen gaituste bizitze kontenplatibaren perfekzionera, bihotzeko garbitasunera, eta gure baitako bake oso batetara; gauza segura dela, ezen, nork ere hain usanza handia ardietsiko baitu prestutasunean, non idukiko ahal baitu bere bihotza garbitasun oso batetan, hark Iainkoa ikusiko duela, ez xoilki bertze munduan, loria dela moien, bainan eta hunetan ere kontenplazioneko graziaren bidez; gauza segura dela halaber, nork ere hala itxekiko baitio Iainkoari, non, zer ere munduko tribulamenduk nahi den ezin hautz dezan konszienziak emaiten dioen bakea, hark ezagutuko duela bizitze hunetan berean Iainkoaren egiasko ume dela, haren graziez bethe izanez.

        Azken doatsutasuna ezta perfekzioneko gradu berri bat, bainan, Saint Augustinok dioen bezala, perfekzionearen seinale eta marka seguratu bat; gauza segura dela, nork ere zuzenaren kontra emaiten zaiskon penak gogotik pairatzen baititu, hark perfekzioneko gradu saindu hartara ardietsi duela.

        Horra zer den Kredoaren zortzigarren artikuluaz. Lekzione hunetarik probetxu hainitz atherako duzue, berotzen bazarete halako suertez Iainkoagana, Iankosko amudioaren kharrez abiatzen den Trinitatearen hirurgarren presuna hunen baitako kontenplazioneaz eta konsiderazioneaz, non hark berak sujet eta okasione duen zuen baitara iautsteko amorioaren bilha, zein amorio, hala erran behar bada, haren elementa, eta pausa-lekua baita; gauza segura dela, eztela zuen baitan sarturen, non ezterauskitzuen emaiten guziei egiten derausten graziak.

        Amorioak amorioa dakharke, eta halatan Espiritu Saindua amorioa bera baizen eztenaz gero, dudarik gabe, nork ere izanen baitu bere Iainkoa maite, behar duen bezala, hura bereganako du. Hala egiteaz nagotzue othoitzez neure ahal guziaz, eta Dotrina hunen egilleagatik Iainkoaren othoitsteaz.

 

aurrekoa hurrengoa