www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Giristinoaren dotrina
Silvain Pouvreau
1656

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Guiristinoaren Dotrina Eminentissimo Iaun Cardinal Duque de Richelieuk eguina, Silvain Pouvreau. Iean Roger, 1656.

 

 

aurrekoa hurrengoa

LUÇONGO IPIZPIKUTASUNEKO
IAUN ERRETOREI

 

        Ene anaiak, dudan desirak ene karguaz deskargu on baten egiteko, eta zuei bidearen emaiteko zuenaz orobat egin dezazuen gomendatzen zaiskigun arimen salbamenduaren aitzimamendutan, Giristinoaren Dotrina presenteko hau eragingo deraut.

        Daidiskedan gauzetarik bat ere ez utstekotz, neure ahal guziaz gonbidatu dut poblua haren hartzera zuenganik behar duen bezala; zuek ere othoitsten zaitustet haren hei partitzeaz, artha eta karitate obligatuak zareten legesko batez.

        Hori aisekiago egin dezazuen amoreagatik, hura berezi dut hainitz Lekzionetan, eta Lekzione hek ahalik errasenak eta laburrenak egin ditut, dadutzaten gauzak gorak, eta hedatuak diren arauera. Izan nukeien desira hekin egiteko halako suertez, non lirateskeien berdin, bainan ezin egin tut, zeren hetan dauntzan gauzak hainitz suertatuko diren.

        Dudan intenzionea da Bestetan, eta Igandetan bat oso irakur dezazuen Meza Nausian.

        Badarik ere, uste baduzue badela luzeegirik, bi egunetakotz partituko ditutzue: nola ene desira baita, ez xoilki baska espiritual eman dakion pobluari, bainan oraino halako suertez presenta dakion, non hura plazerki har dezan.

        Lekzione hauk irakurriko ditutzue baratxe, bakhanki, astiroki, eta pausatuki, halako fazoinez pausatzen duzuela endellegu diferentetako gauzak berezten tusten puntuetan, non enzunen zaitusten erraski adi detzaten.

        Nola plama basterretan diren gauzak ezpaitira eskiribatuak zuen satisfazione partikularagatik baizen, zeinagatik hetan ezarri nahi izan baititut Lekzionetan diren gauzen froganzak, eta hetarik ebaki ditudan hainitz bertze gauza, goraegiak izanez pobluarentzat, hek zuentsat xoilki hartuko ditutzue eta irakurriko.

        Lekzione hauk irakurri eta ondoan, berriz hasiko zarete hekin irakurtzen; arren hetan datzan Dotrinak barrenagoko errorik egin dezan zeinen ere salbamenduagatik egin baitirako arimetan.

        Konsiderazione hunen berarengatik, gure partez abertituko ditutzue zuen Elizetan predikatuko ditusten Predikari guziak, bere predikuetan kontu geiago egin dezatela, pobluari, haren salbamenduari ukitzen zaiskon gauzen irakasteaz, eta haren atzartzeaz bere eginbidearen egitera, ezen ez ezin adi dezakeien, eta aditzeko ere mengoarik eztuen dotortasuneko punturik erabiltzeaz.

        Fida naiz enauzuela gabetuko zuenganik okasione hunetan dudan esperanzaz, halaz eta desiratzen eztudanaz gero, zuen konszienziaren, enearen bezanbateko deskarguaz bertzerik.

        Arren hel zakiskote ene esperanzari, exenplu hartzen duzuela IESU KRISTO gure salbatzaillearen gainean; hark gizonen salbamenduagatik pairatu duen heriotzeaz irakhazten derautsuen bezala, deituak zaretenaz gero hekin gidatzera fin doatsu hartara, berak egin derauen bidetik, eta obligatuak ere zuen ahalaren egitera, hartara hel ditezintzat.

        Hortaz nagotzue othoitzez ene bihotz guziaz, eta zinetsteaz, gauza hartan egin behar duzuena egiten duzuenean, eztela zuengatik egin nahi eztudan gauzarik, eta naizela

        ENE ANAIAK,

 

zuen Anaia eta serbitzari

guziz afekzionatua,

ARMAND

Luçongo Ipizpikua

 

Avignondik Buruillaren

lehenean 1618.

 

aurrekoa hurrengoa