www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Giristinoaren dotrina
Silvain Pouvreau
1656

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Guiristinoaren Dotrina Eminentissimo Iaun Cardinal Duque de Richelieuk eguina, Silvain Pouvreau. Iean Roger, 1656.

 

 

aurrekoa hurrengoa

HAMEKAGARREN LEKZIONEA

 

DEKALOGARAKO,

ERRAN NAHI DA,

IAINKOAREN HAMAR

MANAMENDUETARAKO AITZINDARIA

 

        Zuei irakasi ondoan zer sinetsi behar duzuen, arrazoin da iakin dezazuen zer egin behar duzuen. Eta halakotz deklaratuko derautzuegu. Dekaloga, zeina eman izan baitzaio gizonari bere obra guzien xuxentzeko.

        Hitz hunek, Dekaloga, jeneralki harturik, erran nahi du hamar manamendu dadutzan lege bat, eta leku partikular hunetan aditzen da munduan diren eta ahal dirateskeien hamar manamendu ekzellentenak dadutzan legeaz.

        Manamendu haukin ekzellenzia ezagutzera emaiten du hek egin dituenaren dignitateak, bere baitan dadutzaten gauzen perfekzioneak, eta behatzen duten finaren goratasunak.

        Hori emaiten du ezagutzera hekin finaren goratasunak, xedetzat dutenaz gero, ez ontasun gal ditekeien bat, bainan sekulako bizitzea.

        Bere baitan dadutzaten gauzen perfekzioneak, eztenaz gero ez bertuterik hetan manatzen eztenik, ez eta bekaturik debekatzen eztutenik.

        Hek egin dituenaren perfekzioneak, Iainkoak bere erhiaz beraz manamendu hek eskiribatu dituenaz, eta gizonei eman deraustenaz gero.

        Iainkoak mundua kreatu zuenean gizonen bihotzean inprimatu zuen lege natural bat, erran nahi da, argi eta ezagutza bat, zeina dela moien, bere gida naturalak erakuzten baitio bat bederari zer egin behar duen. Gerostik konsideraturik gizonak bekatutan hartu zuen kostuma luzeak zenbait maneraz hil zuela haren bihotzetik, haren gidatzeko inprimatu zioen lege hura, eta batzuen maliziak bere buruaren munduaren aitzinean aitzakiaz atheratzeko, disimula arazitzen zerauela etzeakitela lege hura, eta zer egin behar zuten, deliberatu zuen ontasun beregaineko batez hari lege baten emaitera begien aitzinean, haren obligatzeko titulu ikus zitekeien berri batez, lehen haren bihotzean eskiribatu izan zen legearen begiratzera. Hartarakotz eman ziotzan Moisi erraiten ditugun hamar manamenduak bi tauletan eskiribaturik.

        Lege hau bada bi tauletan berezia da, dituen bi xede bereziakgatik, zein baitira Iainkoa lehenik, eta gero laguna; ikusirik haren fina dela gizonaren salbatzea, bihur arazitzen dioela bere Iainkoari eta bere lagunari zer ere bihurtu behar baiteraue.

        Lehenbiziko taulan datza Iainkoari zor diogun guzia: eta hori hirur punturara doa, zeinak baitira hari fidelitatearen begiratzea, erreberenziaren ekhartzea, eta serbitzuaren egitea, edo bertzela haren ohoratzea gogoz, hitzez eta obrez. Hori irakazten deraukute hirur lehen manamenduak, zeinez egina baita taula hau.

        Fidelitateari dagoka, serbitzariak egin eztiozon bertze bati, bere nausiari zor dioen gauzarik, ezten aditzen haren etsaiekin, bainan hura ohora dezan egiaski bere ariman, eta hori da lehen manamenduak manatzen duena.

        Erreberenziak nahi du serbitzariak eztezan erran laidosko gauzarik bere Iaunaren kontra; aitzitik hura aipha dezan ohoreski; Eta hala manatzen gaitu bigarren manamenduak.

        Serbitzuak nahi du, egiasko serbitzariak eztuen bertze ansiarik, bere nausiaren serbitzatzeaz, eta haren ongi-eginen bere obrez ezagutzeaz baizen: Eta hori manatzen du hirurgarren manamenduak debekatzen gaituenean munduko serbitzuan iartzetik Igande egunean, gure guzien gaineko Iainko Iaunaren hobeki serbitzatzeko, eta egiten derauskigun grazien ezagutzeko.

        Bigarren taulan datza zer fazoinez behar dugun ibilli gure lagunarekin. Eta halatan, nola lagunaganako amudioak nahi baitu ohore ekhar diozogun nori ere zor baitiogu, laugarren manamenduak obligatzen gaitu gure ahaideen, eta Superioren ohoratzera.

        Eta zeren lagunaganako amudio hark ezpaitu nahi bidegaberik egin dakion bat ere, ez gorputzean, ez hari datxeskon presunetan, ez eta haren onhasunetan, nahiz obrez, nahiz hitzez, nahiz desirez, berze sei gainerako manamenduak debekatzen dute nihor hiltzetik, hala eginez, lagunak bere baitan bidegabe obraz har lezakeienaz gero; bertzeren esposarekin haragisko bekaturik egitetik, zeren hala hari bidegabe egin lekidikeo, hari datxekona bidegabeski erabilliz ebastetik, zeren bere ontasunetan kalte har lezake: haren kontra lekuko falso izaitetik, zeren manera hartan bidegabe etor lekidikeo hitzez. Finean haren diren gauzez bat ere gutiziatzetik, ezin egin ditekeienaz gero hari bidegaberik egin gabe desiraz.

        Obligatuak gare manamendu haukin begiratzera, ez zeren Moisez lege zaharraren egille hark, hek hartu dituen Sinako mendian, baina bai zeren baitadukate lege naturala guzientzat, eta zeren konsiderazione hunengatik gure salbatzailleak manatzen baititu San Matthieuen bortzgarren kapituluan.

        Gure Salbatzailleak manatzen gaitu lege hunen idukitzeaz, eta halakotz haren begiratzea ezta ezinesko gauza, gure fedearen kontrakoek dioten bezala, zeren Iainkoaren Iustiziak eta ontasunak ezin paira dezake obliga gaitzan, gure ahala, den gutienik, iragan dezakeien gauzarik egitera.

        Obligatuak gara haren manamenduen begiratzera, eta, zein baita geiago, egin detzakegu, ez gure indarrez, gizonak bere buruz eztaidikeienaz gero den gauzarik, bainan Iainkoaren grazia lagundurik. Hartarakotz bere grazia prometatzen derauku Ezekielen hitz hautaz: Ezarriko dut neure espiritua zuen erdian, eta hala eginen dut, non ibilliko baitzarete ene manamenduetan, eta begiratuko baititutzue ene iujeamenduak.

        Iainkoaren legea eztia da, haren karga arin, haren manamenduak eztira gaitz, berak hori erraiten derauku, eta eskiritura Sainduak orhoitzen gaitu hek begiratu itusten batzuez. San Lukek erraiten derauku Zakaria zaharra, eta Santa Elizabeth iustuak zirela Iainkoaren aitzinean, ibiltzen zirela haren manamenduetan, nihorenganikako erreporxurik gabe. Eta halakotz San Hieronimok dioen arauera, Iainkoaren kontrako blasfemio harrigarri eta maradikatzeko bat da, mantenatzea, Kalbinok egiten duen bezala, Iainkoak, zein baita guziz ona, nahi izan duela gizona obligatu ezinesko gauzetara, eta bere loria xedetzat eman nahi izan dioela, ezin begira detzakeien kondizione batzuekin.

        Horra jeneralki zer den Iainkoaren manamenduez. Lekzione hunetarik atherako duzuen probetxua, da, prepara zaitesten hekin begiratzera puntuz puntu, eta hala eginen duzue, baldin, erran ditugun gauzetarik athera diteskeien bertze konsiderazioneez lekhora, orhoitzen bazarete naturalezak ezin konpli dezakeielarik lege hura, badarik ere erras dela Iainko handiaren faborearekin batean, eta hura gabe eztela salbamendurik guretzat; gauza segura dela eztela nihor ere bere interesez eta beharrez ukiturik, artha handirekin enseiatuko eztenik begiratzera, zere ere konpliturik, hura behar baitu sekulakotz doatsu egin, eta, utsirik edo hautsirik, dohakabe eta ondikosko.

        Egonen zarete gogoeta hunetan, eta eskatuko zaiskote Iainkoari bethiko othoitzez, arren dizuela, haren borondate sainduaren konplitzeko premia duzuen faborea. Horrez nagotzue othoitzez neure ahal bezanbat, eta Iainkoari Dotrina hunen egilleagatik othoitz egiteaz.

 

aurrekoa hurrengoa