www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Giristinoaren dotrina
Silvain Pouvreau
1656

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Guiristinoaren Dotrina Eminentissimo Iaun Cardinal Duque de Richelieuk eguina, Silvain Pouvreau. Iean Roger, 1656.

 

 

aurrekoa hurrengoa

PREGARIAK

 

GIRISTINO MAITEAK

        Halaz eta Igande-eguna ordenatua denaz gerostik errepausurik Iainkoa baitan har dezakeguntzat, Elizak hunat egun erakhartzen gaitu has gaitezin amoreagatik, gozatu behar garen errepausu saindu haren harekin batean hartzen.

        Errepausu hura bi gauzetan dago. Lehenbizikoa da, munduko lanetarik gelditzea; eta bertzea, Iainkoaren serbitzuari iarraikitzea. Lehena erraski eginen duzue, dakizuela eztela bertzerik hartarakotzat behar, egunorosko neke-trabailluan largatzea baizen, emaiten diokuela zuen gorputzari bere errepausua.

        Bigarrenaz bezanbatean, hasi gaisko gure Iainko handiari Mezaren Sakrifizio sainduaren presentatzen, seinaletzat ezagutzen dugula, hura dela gure gaineko Kreatzaillea, Iauna, eta Iabea.

        Orai presenteon bihotzez laguntzen zaistela ene hitzei, barkamendu eskatuko gaisko haren kontra egin ditugun ofensez, eta othoitz eginen diogu, digula grazia, eta indar hetaz penitenzia egiasko baten egiteko.

        Gero eskerrak emanen diotzagu egin derauskigun orhoit garen, eta ez garen ontasun guziez, othoitzez gagotzala bere fabore kostumatuaren guregana hemendik harat ere hedatzeaz: eta guzien gainetik guri graziaren emaiteaz, egin derauskigun Manamendu Sainduen hain errelijioski begiratzeko, non hek direla bide sekulako loria egun batez ardietz dezagun.

        Nola Karirateak obligatzen baigaitu, ez xoilki gure buruaz: baina bai eta gure lagunaz ere artha idukitzera, othoitz eginen diogu plazer dituela fedearen ezagutzarik eztuten, fedetik apartatu diren, fedearen kontrako Buruzagi berezirik hartu duten, eta, zein ere maneraz nahi den, aldaraturik eta errebelaturik dabiltzan arimak erakarri Elizako alzo Saindura, zeinetan xoilki aurkitzen baita salbatua izaiteko bide egiaskoa eta segura.

        Othoitz eginen diogu ere Erromako Aita Sainduagatik, Kardinalak, Prelatak, partikularki gure Iaun Ipizpikuagatik, eta bertze hekin azpiko Arima-Kardugunakgatik; arren Eliza errekaita, eta goberna dezatela Iainkoaren loriatan, eta gure, eta bere arimen salbamendutan.

        Geiago othoitz eginen diogu Prinze Giristino guziakgatik; beregainki gure gainean auroritate, eta bothere duen Errege jaunagatik, arren bere erresuma bakean hainitz urthez iduki dezala, eta batbederari zuzena baliaturik goberna dezala, bere azpiko pobluaren probetxutan, eta bere arimaren salbamendutan.

        Orobat eginen diogu Errege Iaunaren Etxeko guziakgatik, plazer dituela begiratu, eta benedizino suerte guziez faboratu.

        Halaber othoitz eginen diogu plazer dituela bata bertzearekin bakez, eta amorioz mantenatu gure Aita Saindua, eta bertze Prinze Giristino guziak; azpikoak, eta hekin gainean esku duten Iaunak, partikularki Erresuma hunetakoak gure Errege Iaunarekin, ekhartzen diotela zor dioten obedienzia, eta fidelitatea.

        Othoitz eginen diogu oraino bertzeen gainean eskurik, eta gainekotasunik ardietsi duten Iaunak, eta Andreakgatik, bereziki Herri hunetako Iaunagatik, arren goberna ditezila Iainkoaren arauera, bere eta gure abantailletan.

        Berriz ere othoitz eginen diogu gure ongi egille guziakgatik, eta beregainki Eliza huni ontasunik egin, eta egiten diotenakgatik, plazer diezela hemen beherean haren konsiderazionetan emaiten ditustenen ordaina bihurtu, eta Zeruan bete loria saritzat eman.

        Manera berean othoitz eginen diogu, dela gorputzez, dela arimaz penaturik, eta ondikaturik daudezin alhargunak, haur zurtzak, pobreak, eriak, eta bertze halakoakgatik, bere ontasunaz plazer dakiela hanbatenaz lasterago heldu, eta lagundu, zenbatenaz eroriago, eta helzakitza guziez gabeago baitira.

        Geiago othoitz eginen diogu, zein ere nahi den perilletan diren guziakgatik, eta beregainki emazte izorrakgatik, arren eman diezela hain ordu, eta muga ona bere fruituaren mundura ekhartzeko, non amak osasuna duela, haurrak Bataioko Sakramendu Saindua ardietz dezan.

        Gainera geiago othoitz eginen diogu Iainkoari bidean, eta itsasoan dabiltzan fidelakgatik, arren lagun dakiela bere graziaz, eta eman diezela indar piaia onik egiteko, eta portu segurera bilhurtzeko hari esker emaitera.

        Partikularki gomendatuko diotzagu fedegabeko Mairu, Turko, eta bertze etsaien eskuetan erori diren gathibu gaizoakgatik, beha diezela bere begi urrikalmendutsuez, hel dakiela bere miserikordia handiaz, eman diezela bihotz, eta indar fedean fermu, eta finko egoiteko, eta egiten zaisten atsekabeen, eta penen pazienziaz haren amoreagatik iasaiteko.

        Jeneralki othoitz eginen diogu munduan diren estatu, gradu, eta kondizione guzietakoakgatik, plazer diotzala batbederari bere ofizioaren arauerako gauzak partitu, guziek hari dagokan amudio, ohore, eta serbitzu ekhar diozotentzat.

        Finean othoitz eginen diogu lurreko fruituakgatik, eman diazagula halako ordu eta leku hekin biltzeko, non hetaz balia ahal gaitezin gure mantenuaren hartzeko, pobrei partitzeko, eta hari bere Eliza Sainduan gogarako Sakrifiziorik egiteko.

        Erran derauskitzuegun gauza haukin guziengatik ahalik debozione handienarekin erranen duzue, &c.

        Bizi direnakgatik gure othoitzak egin eta ondoan, eginen diotzagu halaber haren Iustiziagana zordun gelditurik Purgatorioko penetan daudezin arima ioanakgatik, plazer dituela bere Seme gure Salbatzaillearen Pasionearen merituz bere penetarik arindu, eta sar arazi bere Parabisu Sainduan, non baita egiasko errepausu lekua.

        Baldin astean urthabururik, frogurik, edo hillen orhoitzapenik bada erakuzteko, hemen erakusiko da zein egunez egunen diren, gero erran bearko da, haren edo hekin intenzionetan, eta arima defuntu guzien faboretan erranen duzue, &c.

        Zeren Iainkoaren serbitzatzekotzat, iakin behar baitira partikularki haren borondate guziak, enzunen duzue laburki zer nahi duen Giristinoaganik, zer zinets dezan, zer egin dezan, eta zer eska dakion: Gero deklaratuko derautzuegu puntu hetarik bat partikularki, zuen eginbidean iakinsunago hemendik ilki zaitesten amoreagatik.

 

aurrekoa hurrengoa