www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Giristinoaren dotrina
Silvain Pouvreau
1656

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Guiristinoaren Dotrina Eminentissimo Iaun Cardinal Duque de Richelieuk eguina, Silvain Pouvreau. Iean Roger, 1656.

 

 

aurrekoa hurrengoa

HAMABORTSGARREN LEKZIONEA

 

LAUGARREN

MANAMENDUAREN

GAINEAN

 

Honora patrem tuum & matrem tuam,
ut sis longaeuus super terrram.

Ohora zazu zure Aita eta zure Ama
lurrean denbora luzez bizi zarentzat.

 

        Arrazoinarekin lagunari ukitzen zaion taula hunen lehenbiziko artikuluak manatzen du burasoen alderako ohorea, hei mundu hunetan nihori baino geiago zor derauegunaz gero.

        Hitz hunez, ohorea, Iainkoak manatzen gaitu gure burasoei amudio eta errespetu ekhartzeaz, nahi dutenaren egiteaz, eta hei bere beharretan heltzeaz: Gauza segura baita egiasko ohorea eztela gertatzen amudiorik gabe, zenbait obedienzia eta zenbait erreberenzia gabe; ikusirik nork ere egiaski ohoratzen baitu, nork ere osoki eta garbiki maite baitu nihor, hura gogotik obeditzen duela eta serbitzatzen.

        Behar ditugu gure burasoak gure bihotzean barrena onetsi eta ohoratu, eta eman behar deraustegu ekhartzen derauegun amudioaren eta ohorearen kanpoko seinaleak.

        Behar derauegu obedienzia errelijios bat gauza zuzenetan, ez ordea Iainkoaren borondatearen kontrako gauzetan; hark, nola baita gure lehenbiziko Aita, nahi baitu hari ekhar diozogun obedienzia guzien gaineko bat, eta nihori baino lehen.

        Obligatuak gara hei heltzera, ez xoilki gure antzeaz, bainan are gure ontasunez, arrazoinak nahi duela, izaitea eman deraukutenek izan dezaten gureganik berearen begiratzeko on duketen guzia.

        Iainkoak manatzen gaitu gure burasoen ohoratzera, lurrean ez denbora luzez izaiteko, eta sori onik ez ikusteko penan, zeren arrazoin da, nor ere eskergabe baita bere biziaren emailleagana, eztadin hartaz goza, ez eta denbora luzez, ez eta sori onarekin.

        Manamendu hunek eztitu xoilki obligatzen umeak bere burasoen alderat, baina bai burasoak ere bere umeen alderat; ikusirik amudioa behar dela elkharganakoa izan.

        Hargatik Iainkoak manatzen dituenean umeak bere burasoei amudio eta ohore erakuzteaz, manatzen tu ixilik burasoak bere umei halaber amudio ekhartzeaz. Eta ezta premiarik hori mana dezan hitz ageriez; ikusirik burasoen amudioa bere umeen alderat, hain naturala dela, non hekin obligatzeko hala egitera, aski baita bere bihotzetan eskiribatutik dadukaten legea, bertzerik gabe.

        Hitz hunez, Aita, eztira xoilki aditzen mundura eman gaitusten burasoak, bainan are Elizako Prelatak edo Buruzagiak, zeinek merezi baitute izen hura, duten bothere espiritualagatik, eta bizitze ekzellentago batetara gure gidatzeko emaiten derauskiguten dotrina sainduakgatik.

        Gobernatzen gaitusten Iustiziako, edo herriko kargudunak bere emazteen kargua dadukaten senharrak, adin geiagoko edo gaineko gradutako ahaideak, ordenerak, guri konseillu emaiteko baso diren zaharrak, azten gaitusten etxeko Iaunak, dotrinatzen gaitusten nausiak, bertzeri irakazten dioten ofizialeak, zenbait maneraz izen hunen azpian sartzen dira. Eta halatan manamendu hunek eztitu xoilki obligatzen naturalezaz aitatzen direnak eta hekin umeak, bainan are Prelatak, eta hekin karguaren azpian daudenak, laiko kargudunak eta hekin azpikoak, senharrak eta emazteak, adin geiagoko edo gaineko gradutako ahaideak, eta adin gutiagokoak eta beheragoko gradutakoak, ordenerak eta haur zurtzak, etxeko Iaunak eta sehiak eta bertze egokiak, nausiak eta diszipuluak, zaharrak eta gasteak obligatzen tu elkharrekin bizitzera amudiorekin eta ohorerekin bata bertzearen alderat.

        Superiorak, dela Elizakoak, dela Laikoak, ahaideek, Etxeko Iaunek, eskolako nausiek, ofizialeek eta zaharrek amudioa ekharri behar deraue azpikoei, adin gutiagoko ahaidei eta beheragokoei, diszipuluei, aprendisei eta gaztei, senharrek emaztei; eta azpikoek, emazteek, adin gutiagoko ahaideek, sehiek eta diszipuluek, aprendisek eta gazteek zor derauezate amudio, errespetu, eta amor begitartetsu bat arrazoinesko gauzetan.

        Manamendu hau hautsten du, nork ere ezpaititu bere burasoak maite, ohoratzen, obeditzen eta faboratzen bere behar orduetan; geiago are, nork ere gaitzetsen baititu eta mesprezatzen, nor ere ahalke baita hekin ezagutzeaz burasotzat, daramaten pobrezia dela kausa, egiten baiteraue beltzuri, garratzki minzo baitzaie, hetaz burlatzen baita, hekin kontra baitarasa, erraiten baiteraue laidosko hitzik, eta koleratzeko suietik emaiten.

        Gero ere, nork ere, ez aski eritsiz desiratzen dutenaren ez egitea, berariaz egiten baitu nahi eztutena, bere buruz behar ez legez eskonduz, edo zenbait bertze kontusko gauzarik eginez hekin borondatearen kontra.

        Geiago are, nork ere bere burasoak faboratu behar bidean, gaitzik desiratzen baiteraue eta bilhatzen, barraiatzen baititu hekin eskasak, eta makurrak, akusatzen baititu iustiziaren aitzinean, Erregeren majestatearen kontrako bekatuaz lekhora, nor ere halako ausarziara etortzen baita, non eskua eman dezan hekin gainean hekin zehatzeko: Nork ere pobretzen baititu bere soberaniasko gastuez eta desordenuez, trabatzen baititu zenbait ontasun gaizki ardietsiaren bere iabeari bihurtzetik, edo zenbait bertze obligatuak diren obrarik egitetik: finean nork ere, hek hillez gero, ezpaitu konplitzen bere ordenuan bere arimen deskargutan utsi eta manatu duten borondatea, eta ezpaitio Iainkoari hekintzak othoitz eragiten obligatua den bezala.

        Hautsten du halaber manamendu hau, nork ere fama gaixtorik emaiten baiteraue Eliza-gizonei, eta hekin bizitzea gaizki aiphatzen baitu, nork ere ezpaititu Elizako ordenanzak obeditzen: nork ere ezpaitio erreberenzia ekhartzen Erregeari, eta Iustizia eskuan dutenei, eta ezpaititu begiratzen, komunaren ontasunagatik egiten ditusten legeak.

        Bere senharrei gauza zuzenetan amor egiten eztioten, bainan mespreziorik eta fastikatzeko suietik emaiten dioten emazteek, hutz egiten dute halaber manamendu hunen kontra.

        Abantailla utsten eztioten ahaideek bere gainean zenbait edo adineko, edo ahaikoko gradu dutenei, nola baitu osabak illobaren gainean, eta hala bertzeez, eztute begiratzen legearen artikulu hunek manatzen dituena, ez eta bere ordenerenganik izaiten ditusten konseillu onen kontra bere buruaren arauera gobernatzen diren zurtzek.

        Hutz berean erortzen dira bere etxeko Iaunen serbitzatzeaz ansiatsu eztiren, bere egin bideaz axolagabetzen diren, hekin kontra darasaten, hekin kaltetan minzo diren, eta koleratzeko suietik emaiten dioten serbitzariak.

        Bere nausiak errespetatzen eztitusten, bainan hekin abisuak eta manamenduak mesprezatzen ditusten diszipuluak; ofiziale nausiak ohoratzen eztitusten aprendisak, hekin azpian bere aprendiskoa ikasten duten biskitartean, hobenduri dira falta beraz.

        Zaharrez trufatzen diren, eta hekinganik aditzen ditusten konseillu onez kasurik egiten eztuten jende gazteek, hutz egiten dute halaber manamendu hunek ordenatzen derauten gauzen kontra.

        Baldin erran ditugun hek guziek hautsten badute manamendu hau, mundu hunetan zenbait autoritate eta esku hekin gainean dutenei zor dioten baino gutiago emanez, hura hautsten dute berriz bertze alde, bere eginbideak agintzen duen baino geiago hekingatik eginez, kontu geiago dadukatenean gizonen borondareaz ezen ez Iainkoarenaz, eta egiten dutenean munduko konsiderazioneakgatik Iainkoaren ontasunari laket etzaion gauzarik.

        Garratstasun handiegiz bere umeen alderat usatzen duten burasoek, zehatzen, eta gaizki erabiltzen ditustenek sujetik gabe, edo sujetarekin; bainan neurririk gabe, eskontzen ditustenek ezin onetz detzaketenekin, konbentutan sar arasten tustenek bere borondatearen kontra, hutz xoil handi bat egiten dute manamendu hunen kontra.

        Onegi ere direnek bere umeen alderat, hitzez edo gastiguz sensatzen eztitustenek gaizki egiten dutenean, hanbat despendatzeko emaiten diotenek, non hori dela kausa eraman ditezin bizitze gaixtotara, artha geiago dutenek hekintzat onhasunik biltzeaz, ezen ez hekin dotrina arazitzeaz Iainkoaren beldurtasunean, hautsten dute manamendu hau.

        Gauza bera egiren dute hek hala maite ditutenek, non hekin idukitzeko berekin, traba detzaten Iainkoak hekinganik desideratzen duenaren egitetik, nola fraide edo serora sartzetik, hartara deitzen dituenean.

        Nork ere emaiten baiteraue exenplu gaixtorik, eta baitaramatza gaizkira, zer ere fazoinez nahi den, bi hutz egiten tu.

        Nork ere idekitzen baiteraue heldu zaien primeza, behar legesko arrazoinik gabe, nork ere bat gabetzen baitu arrazoinak emaiten dioen ontasunaz, bertzeari emaiteko, hautsten du manamendu hau xoil handiro.

        Ezin diteke halaber hobenik gabe, nor ere ezpaitzaie heltzen bere behar zuzenetan eta arrazoineskoetan bere ahalaren eredura, bainan utsten baititu ondikoski hek mundura eman eta ondoan: Hori maiz gertatzen dela bastarten alderat, burasoak obligatuak direlarik hei bere kondizionearen arauerako estatuaren emaitera.

        Arina-kargurik dadukan Eliza-gizonak, baldin ezpadaduka artha bere karguaren azpian daudezinei zor derauen bianda espiritualaren, Iainkoaren hitzaren, eta Sakramenduen, edo berak emaiteaz, edo hala egiteaz non bertzek eman diezen, xoil hutz handi bat egiten du manamendu hunen kontra. Eta emaiten ezpaderaue pobrei aumoina bere indarren arauaz, hutz berean erortzen da.

        Zein ere Iaunek sobera kargatzen baitituste bere azpikoak taillez, edo zor eztitusten, eta neurri gabeko diren inposez, serbitzuez eta lanez, zeinek ere usatzen baitute garratztasun handiegiz hekin alderat, hutz egiten dute oraino manamendu hunen kontra.

        Zein ere Kargudunek ezpaititu gaixtaginak hitzez eta obrez punitzen, aitzitik bere karguaz ansigabetzen baita, emaiten baiteraue largoki ibiltzeko okasionerik, hutz egiten du manamendu hunek hura obligatzen dituen gauzen kontra.

        Gauza bera egiten du zein ere senharrek halako punturaino gaizki usatzen baitu Iainkoak bere emaztearen gainean eman dioen eskuaz, non hura gabe dezan libertate honest batez, eta bere munduaren ekhartzeko premia dituen gauzez, hura mespreza dezan, eta gaizki erabil, eskonduen konpainiari eztagotzan hitzez eta obrez, edo non dabillan bethiere harenganik apartaturik, hartaz hartu duen zenbait nardamendurengatik, zein baita arrazoinesko sujetik emaiten eztioen aitzakia.

        Orobat oraino, nor ere kontra, hain largoa baita bere emaztearen alderat, non bere largo izanez lauda diozon gaizki egitera hartzen duen eskudanzia, edo bedere non eztiozon eman libertate haren ebakitzeko okasionerik.

        Manera berean eztira eskusatuak ahaideak eta zaharrak, zeinen ere gainean bere adinak edo urkho izaiteak emaiten baiteraue abantailla, hek abertitzen eztitustenean, zertaz ere iukeatzen baitute bere abertimenduek ekhar diezeketela probetxurik. Bekatu egiten dute halaber ordenerek, ezpadadukate artha bere gomendioan ditusten zurtzen dotrina arazitzeaz, utsten badituste hekin onhasunak barraiatzera bere ansigabez, eskontzen badituste hekin kondizionea mendraturik, edo faborez, eda dirurik beretzat nahiz.

        Zein ere etxeko iaunak bere sehien edo egokien alderat garratzegi izanez, nahi baitu hekinganik ahal dagiten baino geiago, iasartzen baiteraue, ezpaitu bere ahalaren arauera hekintzat ontasun bilhatzen, aitzitik hekin idukitzekotz bethi ere bere serbitzuan, trabatzen baititu eskontzetik, edo zenbait hekintzat ona eta abantaillatua dela ageri den okasionetik, edo hekin soldatak idukiz, bortxatzen baititu bere denboraren harekin iragaitera eta finatzera.

        Bere diszipuluak behar bezalako artharekin eskolatzen eztitusten nausiak. Bere aprendisei fidelki irakazten eztioten, eta hek gathibu bezala tratatzen ditusten ofizialeak, orobat dira hobenduri.

        Finean baldin nork ere esku duela bertzeen, gainean ezpaititu gonbidatzen karitateski bere eginbidearen egitera, eta ezpaititu sensatzen hutz egiten dutenean, hautsten badu manamendu hunetan datzan Iainkoaren borondatea, geiago hagitz hura hautsten du oraino emaiten ezpaderaue leku konplitzeko, zertara ere obligatuak baitira, edo ekhartzen baditu, zer ere fazoinez nahi den, bere eginbidearen kontrako gauzarik egitera.

        Horra zer den laugarren Manamenduaz. Lekzione hunetarik eztuzue probetxu guti atherako, baldin, ezaguturik deuzek ere eztuela hala nihor gonbidatzen nihori zor dioen ohorearen emaitera, nola humiltasun barreneko batek, enseiatzen bazarete humil izaitera, gauza segura dela, ezin dukegula zimendu hau, eta ezin konsidera dezakegula, zein obligazione handiak ditugun mundu hunetako bizitzea eman deraukuten burasoakgana, eta hura begiratzen deraukuten, gobernatzen, eta hobeago batetara gidatzen gaitusten gure gainean kargua duten guziakgana, hekin alderat egin gabe, zertara ere obligatzen baigaitu manamendu hunek.

        Iarraikiko zaiskote bada humiltasunari, eta othoitz eginen diozue Iainkoari Dotrina hunen egilleagatik.

 

aurrekoa hurrengoa