www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Giristinoaren dotrina
Silvain Pouvreau
1656

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Guiristinoaren Dotrina Eminentissimo Iaun Cardinal Duque de Richelieuk eguina, Silvain Pouvreau. Iean Roger, 1656.

 

 

aurrekoa hurrengoa

HOGOI ETA SEIGARREN LEKZIONEA

 

ZER PROBETXU

DAKHARKETEN SAKRAMENDUEK,

ZEIN PREMIASKO DIREN,

ETA ZEIN PERFET.

 

        Erakusi eta ondoan badirela egiaski zazpi Sakramendu gure Salbatzailleak bere Elizari utsirik, arrazoin da ezagut araz diazazuegun, zer probetxu atheratzen dugun hetarik.

        Ezta bat ere gure arimari fruitu handirik ekhartzen eztioenik, eta, zein baita gauza seinalatzekoa, emaiten diote gure arimari, Iainkoak gure gorputzaren begiratzeko, eta mantenatzeko ordenatu ituen munduko erremedioen arauerako fruitu bat.

        Hortan ageri dira klarki Iainkoaren Probidenziaren mirakuilluak: nola ezpaita gauza guti miretstekoa, ikusteaz animaliekin orobat dugun bizitze naturala, eta Angeruekin pare eman izan zaikun naturaleza-gaineko bizitzea mantenatzen direla moien eta bide berez.

        Gizonak hartzen du bizitze naturala lehenbizi egiten denean. Egin denean hartzen du lehenbiziko azte bat, eta hark hura handitzen du eta bortitsten.

        Gero azmendu ordinariosko batek hari mantenatzen dio bere izaitea.

        Baldin suertez izaite haren perfetasuna aldaratzen, eta zenbait eritasunetan erortzen bada, erremedioak hartzen tu handik ilkitzeko.

        Behin ilkiz gero, hartzen tu sendagarri batzuk, bere buruaren bortitsteko, eta bere gaitzaren hondarren kanporatzeko, eta khentzeko.

        Eta zeren ezpaita aski norbaiten begiratzea, bere gorputzean gaizki egonez, etor dakidiskeon eritasunetarik, begiratzen ezpada bere maliziaren gaitzetarik, Iainkoak nahi izan du Iuje batzuk diren, bere autoritatez batbederaren bere eginbidean eta legean idukitzeko.

        Eta zeren gizona hil-beharra izanez, ezpaita deuz ere munduan diren presunen begiratzea, konturik idukitzen ezpada bertzerik egiteaz, eta munduratzeaz, bere etorri berriaz lehenekoen lekuaren idukitzeko, hil ditezinean, iujeatu izan da premiaskoa zela gizonaren, eta emaztearen konpainia, munduaren iraun arazitzeko eta mantenatzeko.

        Orobat da bizitze espiritualaz.

        IESU KRISTO gure Salbatzaillea baitan konzebitzen gara, eta Iainkoaren ume egiten Bataioaz, eta Bataioak khendu deraukunean bekatu orijinala, zein baita gure arimen heriotzea, emaiten derauku Iainkoa baitako lehenbiziko bizitzea.

        Konfirmazioneak bortitsten gaitu, eta hartzen dugu harenganik lehenbizi handitzeko bidea, zeren Espiritu Sainduak hartaz atheratzen gaitu bizitze espiritualaren haurtasunetik, eta indar berriak emaiten derauskigu Giristinoak iduki behar duen fedearen, behar diren orduetan, kuraioski aitortzeko eta erakusteko.

        Aldareko Sakramendu Sainduak azten gaitu, mantenatzen, gure Salbatzaillearen haragiaz beraz asetzen gaitu, eta emaiten derauku egiasko bianda sekulako bizitzearen ardietsteko.

        Sendatzen gaitu Penitenziak, zeren badu indarra, gure maliziaz bataiatuz gerostik egin ditugun bekatuen hiltzeko. Eta nola eritasunek utsten baitute gorputz bat flako eta erbal, hala ere, hobenaz eta sekulako penaz denaz bezanbatean, Penitenziaz iraungi izan diren bekatuek utsten dute ariman hainitz usanza gaixto, eta usanza hek eztiote utsten behar bezala iartzeko, eta haritzeko lekurik. Eta, zein baita geiako, utsten diote denbora iakin batzuetarainoko penetan egoiteko obligazione bat.

        Anunzioa ordenatua da bekatuaren hondarren khentzeko: libratzen gaitu zordun gelditu garen penen parte batetarik, eta bortitsten gaitu gure heriotzeko orenean Tentatzaillearen kontra, zein baita hark bortitsikienik akometatzen gaituen denbora.

        Eta zeren bizitze espititualak nahi baitu, bizitze naturalak bezain ongi, den korterik eta iujerik elkharren arteko gauzen iujeatzeko, eta gauza guzien ordenatzeko, Iainkoak ordenatu itu Arzainak autoritaterekin konszienziei ukitzen zaisten gauza guzietan ordenatzeko, eta Iuje legez egiteko, zer ere usteko eta eritsiko baitute on eta premia dela arimen salbamenduko.

        Eta lehen erran dugun munduaren emendatzeko, eta bethieretzeko haur berri egite hura garbiki, eta sainduki trata, eta begira dadin amoreagatik, Iainkoak nahi izan du, beronez naturalezaren ofizio bat baizen ezten eskontza, egin dadin bere graziaren Sakramenduetarik bat, zeinaren bidez, ez xoilki gizona hari dadin aitzinekoei ondokorik emaiten, bekaturik gabe, bainan oraino meriturekin.

        Gauza hek hala deklaraturik, ageri da xoil direla Sakramenduak on gizonazentzat, halaz eta guziek hura gidatzen dutenaz gerostik sekulako bizitzera, zein baita haren azken fina.

        Hura gidatzen dute guziek fin hartara, bertzela eta bertzela egiten dutelarik, nola batzuk osoki premiaskoak baitira fin hartara heltzeko, eta bertzeak ez osoki, bainan xoilki kondizione batzuekin.

        Bataioa osoki premiaskoa da xipientzat eta handientzat, gauza segura dela, ezin salba ditekeiela nihor ere hartzen ezpadu Sakramendu hura, ezpada eginez, bederen desiraz, gogoz eta borondatez, hura bertzela ezin dukeien orduan.

        Guziek eztutelarik Penitenziaren mengoarik, badarik ere haren beharra du nork ere bataiatuz gerostik, egiten baitu bekatu aktualik; gauza segura dela, nihork ezin dukeiela egin duen bekatuaren barkamendua, Penitenziasko Sakramenduaren azpian iartzen ezpada, edo lehen urrikiturik hartzen ezpadu desira eta borondatea, haren ardietstezo, noiz ere izanen baitu bere konfesionearen egiteko denbora.

        Ordena eta Ezkontza premiaszo dira, ez guzientzat, bainan komunarentzat, erran nahi da, guziek eztutelarik beharrik bi Sakramendu hekin, ez eta bietarik baten hartzeko, badarik ere premia da jendeen artean zenbaitek Ordenak har detzaten, eta bertzeak ezkon ditezin. Zeinbaitek Ordenak har detzaten ume espiritualik izaiteko, bertzeak ezkon ditezin, sekulako bizitzean egun batez partale gerta dadin haurrik gorputzez egiteko.

        Eukaritia, Konfirmazionea, eta Anunzioa eztira premiasko guzientzat, hek gabe ezin salba balitez bezala: bainan guzientzat premiasko dira, kasu emanik presentatzen dela hekin hartzeko okasionea, Elizako ordenanzen eta Kanonen edo erreglamenduen arauera, zeinek ordenatzen baitute hek hartuko ditustela fidelek denbora, eta adin iakin batetan. Konparazionera, heldu da nihor zuhur-adinera, badu leku eta denbora Aldareko Sakramendu Sainduaren errezebitzeko Baskoz, zein baita Elizak manatzen duen denbora, obligatua da errezebitzera denbora hartan. Aurkitzen du norbaitek okasionea bere Apezpikuaganik Konfirmazionearen hartzeko, behar den adinera etorri denean, obligatua da bekatuaren penan bere buruaren konfirma arazitzera. Gizon bat dago hiltzeko perillean, eta badu leku bere buruaren anunzia arazitzeko, obligatua da orduan egitera.

        Horra zer probetxu dakharketen Sakramenduek, eta zein premiasko diren. Lekzione hunetarik nahi nuke athera bazenezate Sakramenduetara hurbiltzeko, eta hetaz ozatzeko, eta probetxatzeko borondate handi bat. Eginen baituzue duda gaberik, konsideratzen baduzue, zein premia handitako diren gizonaren salbamenduko; ikusirik nihork ezin ezagut dezakeiela eztitekeiela bat ere salba hekin bidez baizen, non ezten preparatzen hetaz baliatzera hain bide bezala, non orobat hekin batean ardiets dezan hek dakharketen probetxua. Hala egiteaz nagotzue othoitzez, eta Iainkoaren Dotrina hunen egilleagatik othoitseaz.

 

aurrekoa hurrengoa