www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Giristinoaren dotrina
Silvain Pouvreau
1656

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Guiristinoaren Dotrina Eminentissimo Iaun Cardinal Duque de Richelieuk eguina, Silvain Pouvreau. Iean Roger, 1656.

 

 

aurrekoa hurrengoa

ZORTZIGARREN LEKZIONEA

 

KREDOAREN BEDERATZIGARREN
ARTIKULUAREN GAINEAN

 

Sanctam Ecclesiam Catholicam.

Eliza Saindua Katholika.

 

        Apostoluek guri ezagut arazi eta ondoan zer den Iainkoaz, Kredoaren gainerako artikuluak emaiten tuste guri irakazteko zer ukitzen zaion haren Elizari.

        Irakazten deraukute badela Eliza bat, emaiten derauskigute haren ezagutzeko bideak eta seinaleak, erraiten dutela, bat dela, saindua dela, eta munduko kantoin guzietan barraiatua dela: eta gero emaiten deraukute bereziki aditzera hartan lau ontasun beregaineko edireiten direla, zeinak baitira Sainduen partaletasuna, bekatuen barkamendua, haragiaren pitstea, eta sekulako bizitzea.

        Eliza da, naturaleza-gaineko dohainen bidez Iainkoarekin iuntaturik dauden kreatura arrazoinesko batzuen biltzarre eta konpainia bat.

        Ordea nola hainitz kreatura suerte baita arrazoina duenik, batzuk osoki espiritualak baitira, Angeruak bezala, bertzeak, gorputzekoak, gizonak bezala, batzuk zeruan doatsu, bertzeak lurrean zeruratzeko bidean, Eliza hark bi mienbro edo parte itu, bati daritzo triunfatzen den Eliza, eta hark dadutza Zeruan Iainkoarekin triunfan eta lorian daudezin Espiritu doatsuak, bertzeari daritzo konbatitzen, gudustatzen, gerlan hari den Eliza, eta hunetan daude IESU KRISTOREN legea Kanpoko zerimonia ikusten diren orobatzuez dadukatenak, eta haren Sakramenduetan lurrean partale direnak, haren Bikarioaren gobernuaren azpian, non guduan hari bairira bethi ere munduarekin, haragiarekin eta deabruarekin.

        Handik ikasten dugu, mundu behere hunetan dagoen Elizaz minzo garenean, eztugula aditzen fidelak biltzen diren zurez eta harriz eginikako lekua, zein sensutan aditzen baita batzutan hitz hau, Eliza, baina bai aditzen dugula leku hartara elkharganatzen diren fidelen biltzarrea eta konpainia.

        Gorputz hartako mienbro izaitekotz, hirur gauza behar ditu nihork: behar da den bataiatua, zeren Bataioa denaz gero IESU KRISTOK bere legean ordenatu dituen Sakramenduetarik lehena, gakhoa ere da, haren legea erakuzten eta predikatzen duen Elizako athearen idekitzeko.

        Behar du IESU KRISTOREN legea iduki, aitortu, eta erakusi, ezin erran ditekeienaz gero, nihor dela gorputz baten mienbro, bizi ezpada gorputz hura bizi den biziaz.

        Ezagutu behar du IESU KRISTO, eta haren bikario jenerala lurrean, zein baita Erromako Aita Saindua; ikusirik ezin ditekeiela nihor konpainia batetako, ezagutzen ezpadu haren Buruzagia.

        Hirur konsiderazione haukin bidez, erras da ezagutzea nor ezten Elizan.

        Lehenbizikoagatik, bataiatuak eztiren Jentillak Elizatik kanpoan daude.

        Bigarrenagatik, IESU KRISTOREN fedeaz bertzerik predikatzen eta idukitzen duten Heretikak kanpoan dire halaber.

        Hirurgarrenagatik, Elizako Buruzagiaganik bere buruz apartatu diren Zismatikak, orobat gorputz hartarik ilkirik daude.

        Bai eta Eskumikatuak, Elizak bereganik bere falta eginakgatik ebakitzen dituenak; ikusirik eztela estimatzen IESU KRISTO eta haren bikarioa ezagutzen duela, nork ere mutiriturik ezpaitu nahi hekin boza enzun, eta egiten ditusten manamenduak obeditu.

        Bertze guziaz, bai prestuak, bai gaixtoak, Elizan daude, eta egonen dira munduaren azken fineraino, eta orduan gure Salbatzailleak, prestuak gaixtoetarik apartaturik eta berezirik, prestuak xoilki idukiko itu bere Eiizan, eta gaixtoak egoitsiko, hainitz lekutan irakasi deraukun bezala.

        Artikulu hunek emaiten deraukun lehenbiziko seinalea Elizaren ezagutzeko, da haren batasuna, deklaratua hitz hunetaz, Eliza, batez minzo dela, eta hartarik klarki ezagutzen dugu eztela bat baizen.

        Eztela Eliza bat baizen, gauza guziz segutatua da; ezen delarik ere fidelen artean hainitz konpainia partikularik, mundu guzian barraiaturik, halarik ere eztute Eliza bat baizen egiten; ikusirik badadukatela guzien fede ber-bat xoilki, IESU KRISTOREN, eta hark lurrean dadukan bikario jeneral bakoitz baten azpian, zein baita Erromako Aita Saindua.

        IESU KRISTOK eztu ordenatu konpainia bat baizen, eztu irakasi dotrina bat baizen. Eta halatan gauza ageria da, non ere gertatzen baitira bi konpainia, batak erraiten duela bera dela IESU KRISTOREN Eliza, eta bertzeak, bera ere bai; hura behar dela Eliza falsotzat ezagutu, zeinek ere ezpaitaduka bere baitan, ez dotrina, ez eta partaletasun ber bat, bainan partitua baita eta diferenziatua batean eta bertzean, gure Kontrakoen Eliza bezala, zeinek baitadukate hainitz lekutan hainitz opinione diferentik, eta egiten baitute hainitz gorputz diferent: bainan hura behar dela ezagutu Eliza egiaskotzat, zein ere edireiten baita fede ber-bat idukitzen duela mundu guzian, eta gorputz ber-bat egiten duela. Eta hori da Erromako Eliza baitan ikusten duguna.

        Artikulu hunek emaiten deraukuan Elizaren ezagutzeko bigarren seinalea, da haren Saindutasuna, deklaratua hitz hunez, Saindua.

        Eliza, Saindua da, zeren IESU KRISTO, zein baita haren burua, Sainduen Saindua da, zeren Iainkoari, zein baita saindutasun guzien ithurria, konsekratua zaio; zeren haren dotrina, fedea eta gobernua dira Saindu, zeren haren Sakramenduen bidez errezebitzen dugu grazia, zein baita egiasko saindutasuna; zeren finean bethi ere hainitz presuna eta jende sainduz edertzen, ohoratzen, poblatzen, eta mantenatzen da, zeinak ezpaitira nihon ere edireiten haren bulharretan baizen.

        Handik erakuzten zaiku klarki, bi konpainietarik batak eta bertzeak erraiten dutenean, berak direla IESU KRISTOREN Eliza, zein ere, bere buruzagiaren eta konsekratua zaion Iainkoaren, irakazten duen Dotrinaren, begiratzen duen gobernuaren, finean Sakramenduen saindutasunaz lekhora, bethe baita oraino pietatez, bizitze eta exenplu onesko jendez, hura behar dela Eliza egiaskotzat estimatu, eta iduki. Ezin ordea estima diteke egiasko Eliza dela, halako saindutasunik eztuen konpainia, nolakoa baita gure Kontrakoen ospea, zeinek arbuiatzen baitituste geien Sakramenduak, obra on guziak, eta ezpaitute Eliza Katholikak, Apostolikak, eta Erromakoak bere betherik duen bezalako arima errelijiosik eta Iainkoskorik.

        Elizaren ezagutzeko hirurgarren seinalea emaiten derauku hitz hunek, Katholikoa, irakazten deraukula egiasko Elizak behar duela izen hura izan, eta signifikanza ere bai.

        Hitz hunek, Katholika, erran nahi du, unibersala, jenerala, leku guzietan barraiatua, denbora guzietara hedatua, guri irakazteagatik, titulu hura egiasko Elizari dagokala fazoin guzietan, eta denboraz eta lekuez bezanbatean.

        Denboraz bezanbatean, zeren bethiere izan da, IESU KRISTO munduraz gerostik.

        Lekuez bezanbatean ere, ikusirik barraiatuago dela mundu guzian, zein ere nahi den bertzerik baino.

        Handik erakuzten da, nola gure kontrakoen Elizak hartu baitu bere sortzea ehun urthetarik hunat, eta leku gutitan hedatua baita, Erromako Elizako aldean, hura eztela IESU KRISTOREN Eliza, zeinak behar baititu izan milla eta seietan ehun urthe iraganik, eta barraiatua baita munduko geien kantoinetan. Hori kontrara alde guziz dagoka Erromako Elizari, ezagutzen baitute haren etsaiek berek ere, hura zaharrago dela, eta leku geiagotan barraiatua, konparazinorik gabe, munduan zein ere nahi den sekta baino.

        Horra Apostoluek emaiten derauskiguten seinaleak Elizaren ezagutzeko, nahi dutela hura zinetz dezagun gure fedeszo artikulu prinzipalenetarik bat bezala, ezina gabe ezin salba baititeke nihor.

        Eta galdegiten badu nihork, nolatan zinetz dezakegu, Eliza, iakinik hura ikusten dugula gure begiez, eta fedea gure sensuak baino gorago dela? Ihardesten dugu ezen ikusten ditugularik Eliza egiten duten jendeak, guziarekin ere eztakigula fedearen bidez baizen, hek direla Iainkoaren egiasko poblua eta jendea, eta halatan Eliza zinetsten dugula, IESU KRISTO egiasko gizona lurrean zebillanean bere begiez ikusten zutenez zinetsten zuten bezala egiasko Iainko ere zela haragiz bestiturik, Iainkotasuna ikusten etzutelarik.

        Eztuzue bertze gauzarik izanen oraiko lekzionetzat, utsten dugula artikulu hunen azken hitzetan datzan Sainduen partaletasunaren deklarazionea, hurreneko lekzionekotz, Elizan edireiten den ontasun harern iuntatzeagatik, eginen zaiskitzuen bi lehenbiziko lekzionetan enzunen duzuen bertze hirur ontasunen deklarazionearekin batean.

        Lekzione hunetarik atherako duzuen probetxua izanen da, borondate geiago eta geiago hartzea Eliza Katholikan, Apostolikan eta Erromakoan bizitzeko eta hiltzeko, eta ihez egiteko eskainiko zaiskitzuen oraiko sekta berri guzietatik; ikusirik ezin dakikeiela nihork eztela salbamendurik egiasko Elizatik kanpoan, eta bihotzean ezin sar detzakeiela haren gainean deklaratu derauskitzuegun seinaleak, non eztuen ezagutzen Erromako Eliza egiasko Eliza dela, seinale hek guziak hari dagotzanaz gero; eta gure kontrakoen Eliza falsoa dela, eztuenaz gero halako seinalerik bat ere; eta non eztuen desira, lehenbizikoan bizitzeko eta bertzetik apartatzeko.

        Egonen zarete, plazer baduzue, konsiderazione eta borondate hartan, eta Iainkoari eginen diozue othoitz Dotrina hunen egilleagatik.

 

aurrekoa hurrengoa