www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Latsibi
Resurreccion Maria Azkue
c. 1920, 1989

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Latsibi, Resurreccion Maria Azkue (Mirari Alberdiren edizioa). Euskaltzaindia, 1989

 

 

aurrekoa hurrengoa

XXIII. Izkaldiaren yarraipena

 

1. Epiko izlari ta Ereñozti adierazle.

2. Arangoitiren etenaldia.

3. Un combate épico-ren atzeak.

 

 

1

 

        Epiko, gizatalde zaratatsua isildu-orduko, yagi ta eskuzal-ondora urreratuaz, alkondara-eskuturrai ateraldi bana emonda, Basta señores, esaten asi zan, basta. Begi, bere yarduna berak uste eban baiño askozaz etorritsuago ta atze andikoago izanarren, estutxo egoan. Bere naikideaz, bere aurkariaz, iñor ez lango izlaria zala entzunda, uste edo eban onen Sí Señor bere Bai jauna baiño indartsuago zala. Ezin, bestela, yakin daite bere estutasuna zelan azaldu.

        Alkateak, noiz edo bein erria erdi-isildu zanean, txilinari ots eraginda «Gizonak —esan eban—, Pedro Viñas ta Andres jaunak eta beronen adierazle Agustin Ereñoztik yarduna asi ta biurtzeko eskubidea dauke». Kartagoar batzuen esku-otsak bertan beera isildu ziren. Viñasek itz onezaz ta polito asi eban bere arloa: Señores, tengo a gran honor dirigir a los nobles hijos de Jaun Zuria un saludo en nombre de los que moran a orillas del Pisuerga. (Floren Andrakak txalo). Ereñoztik yagita «Gizonak —esan eban—, Viñas de Andrés jaunak diño ze onore anditzat daukala bidaltzea saludo biotzeko bat Jaun zuriaren seme nobleai, doña Pisuerga Moraren izenean».

        Barre-zantzo ikaragarriak goietan, beekoak be barre aren urren, baia ez ain zaratatsu.

        Epikok. No nací, es verdad, en la hermosa Castilla. Soy hijo de la noble Antilla de Puerto Rico; pero en mi alma serán perdurables los recuerdos que llevo de la vieja corte de Felipe.

        Adierazleak. Eztala yaio, diño, Castilla ederrean. Andra Antilla de Puertorrico-ren semea eida; ta bere ariman perdurable izango eidira Feliperen korta zarreko errekuerdoak.

        Anton Imazek. (Zabaletak belarrira zerbait esanda gero) Viva don Felipe Kortazar. Askok barre eginarren, geienak ezekien zegaitik.

        Epikok. He notado, señores, que mi honorable colega, el Sr. Arraiz ha estado más de un tanto agresivo en su discurso y yo me propongo a mi vez darle un buen recorrido.

        «Bravo» Floren Andrakak. Bere inguruko kartagoarrak txalo. Arangoiti ta Busturi an goyan, biurkuntzearen bildurrez, begiak itxita buru-makur egozan.

        Adierazleak. Viñas de Andrés jaunak...

        Zabaletaren seme Krisantok. Eztok esaten Viñas de Andrés, Andresen maastiak baiño.

        Goi ta beekoak barre gozaro.

        —Viñas jaunak diño ze bere kolega Arraitz...

        Zabaleta gazteak. Honorablea esan dok.

        —... Arraitz jauna beronen diskurtsuan egon dala guztiz agresibo ta berak bere bidarrean emon bear dautsala errekorridu on bat.

        Barre ta irrizko txaloak erromarren artean.

        Viñasek. Yo sé que con ello me expongo, yo sé que con ello me arriesgo; pero cuantos más riesgos se corren, más se goza de la vida, como ha dicho un ilustre escritor mozcovita de nuestros días.

        Txalo beeko erromarrak eta goiko andra bakartuak, arek zeri ezekiela, onek zeri ezeukala.

        Ereñoztik. Viñas jaunak diño ze badakiala atan esponietan dala, badakiala atan arrisketan dala, baia zeinbat arrisku geiago korrietan diraan, ainbat geiago gozetan dala biziagaz; eta au esan eidau gure egunetako eskritore ilustre mozkorti batek.

        Arratsalde atan edonoiz baiño obeto oartu egikean txaloak eta barrea be alderdikor sarri egiten dirala. Orregaitiño, mozkorti entzunda, alderdi bateko nai bestekoak, barre-zantzo galantak barrubarrutik atara ebezan. Goiko kartagoarrak isilik egozan, lotsor ta nakar zirudiela. Lotsaldia ibitu ekioenean, Arangoitik beso biai eraginda, zerbait esan eban deadarrez alkateari begira, baia nok an ezer entzun? Andra Isidorak, arpegia aizetuaz, beeko guztiak begietan sartu gura bailebazan, iru edo lau bidar Imbéciles esan eban.

        Epikok. Muy grato me sería apropiarme la hermosa lengua de Aitor y yo prometo dedicarme a su cultivo en cuanto mis tareas profesionales me lo permitan.

        «Bravísimo» Floren Andrakak eta txalo, beragaz batera, bere lau arreba, yardungu aren goialdekoak.

        Adierazleak. Guztiz gustora atrapako leukeala Aitorren min ederra ta...

        Goietakoen barre zantzoak ezeben geiago entzuten itxi.

        Viñasek. Entro desde luego en materia y digo que la candidatura del Sr. Torrealdea es candidatura de la libertad, del progreso y del derecho.

        Begi bera ta goi beetako lagunik asko aurretiaz egozan aginak erakusten, Ereñozti yagi zanean.

        Adierazleak. Gure mediku jaunak diño ze gerotxoago sartuko dala materian ta Torrealdea jaunaren kandidatura dala candidatura libertadearena, progresoarena ta derechoarena.

        Zezindurik kar kar kar ziarduen barreka alde guztietan. Don Biribilek, otu oi ekiozan barregei apur ezerezai ezekian barruan usteltzen izten; orduan be barregei anditzat eukan zerbait ezpanetatik atara eban, itz onek zoli-zoli Ereñozti adierazleari zuzenduaz: «Agustin, itandu egiok orri ea mozkorti ilustrearen izena zein dan». Orduan etseko yaun abadeak sotanatik ten eginda «Guri, mutil —esan eutsan—, onelango tokietan entzun ta barre ta txalotxo batzuk bai, besterik egitea etxaku eder egiten».

 

 

2

 

        Arangoitik, sutu ta zutundu ta gorputz-erdia zabalera atarata, al eban zolien deadarrez «Que calle el intérprete» esan eban. Ereñozti, alderdiko gizonik andienak izenbakotu ebanean, amurruarren yagi ta iñori ezer esan bagarik, agertu zan bideetan beera, ostendu ta urrundu zan.

        Begik bere artean: «Boto bat geiago guk».

        Yardunguaren ganealdeko emakume tirlu bat bizkor ta zaratatsu ebilen: Las Andrakas. Euretariko zarrenak alboko etsean agiri ziran emakumeai begira «Marselina, Marse —esan eban—, griteis que hable Floren Andraka; lo demás perder vamos a haser, seguro, seguro, perder».

        —Que hable Floren Andraka —deadar egin eban Martzelinak lenengo, Florenen lau arrebak eta sapaillo atako emakume guztiak gero, bost edo sei bidar.

        Floren Andrakak, beatzen ganean itzuli oso bat eginda, batean Epikori, bestean andra Isidora egoan aldekoai, bestean Arangoitiri zurt begiratu eutsen, eskua paparrean zabalduta, itaune auxe egin gura baileban: Nerau yoango alnaiz? Baita yardungura urreratzen be asi zan, maillak igoten be bai. Arangoitik orduan, barriro zutunduta, len baizen deadar zoliz No hace falta ningún intérprete esan eban.

        Itz onek entzueran, mutil babalora ta babalasto ederrak, eguzkiak gure zeru goibeltsu onetan sarri egiten dabena egin eban, bere burua ostendu. «Gora Bekosolo» deadar egiteko ari-arian egon zan Floren Andraka, kale nagosira bidea artu ebanean. Euria tantaka yausten asita egoan. «Arradan yausi akigu, euri zirin, eta lelo ta kolkoetan barruna sar aite. Albainu legor bagarik etxeratuko algara. Ereñozti bai ta ni ez!» zinoan bere barruan. Gero kalean Lejarzegi bakar-bakarrik ikusita, ak ze barri ebilen itandu ezegion, barriro zabalera yo ta onelantxe zerraion Florenek bere barruan «Zer? Lenengo-lenengotati inkondisional naizan oni, Meñakan ta Gatikan agoa zabalik entzun dausten oni, au egin? Damutuko jatzu, Arangoiti. Zure maisterrak eztagizala inok botoa emotera lotu e? Ori zuk bai, badinozu, baia arek neuk gura dodana egingo dabe. Gora Torrealdea! Bera Arangoiti, Busturi ta azpisuge guztiak, bera!» Onek eta beste burutasun askok ezeutsen itxi Epikoren itzak belarrietatik buruan sartzen.

        Epikok. Aunque yo haya venido de casa de mi madre, que honra es para todo hijo bien nacido, yo no malgasto el tiempo en degradar la Medicina, empleando, para recrear a zafios, términos como viocecolitis, vurucolitis y guivelecolitis.

        —¡Bravo, amigo! Arangoitik.

        Epikok. Memorables fueron, señores, en el siglo XVI las disputas, las controversias entre católicos y protestantes, sobre todo las celebradas en Berna, Sus, Engadine, Metz y Locarno. Célebres son en el día las controversias de los políticos ingleses; y no dudo que disputas, como las que hoy celebramos en Munguia, refinarían las costumbres del País Vasco, como también del resto de España, si presidieran en ellas la cortesía, que era inseparable de las justas de los caballeros castellanos de la Edad Media.

        Arangoiti, Busturi ta euren lagun gernikarrak txaloka luzaro. Andra Isidorak alboetako jauntxo ta Torrealdeari barrez ta artzeñoa altzoan ebala, eskuak alkar yoten gorri-gorri eginda, deadarrez esan eban: Aplaudid lo bueno, destripaterrones. Laraudo baketsuak, Larrauriko zantzolariaren ondorik, ujuju egin eban, baia zer, kaponar baten kukurrukua ta kotxeruaren zantzoa or-or zirean-ta?

        Begik alkateari, beronek izkaldi-asieran esaniko itzok barreka ta irrimirrika arpegiratu eutsazan: «Zantzorik ez, Andres, izkaldia amaituarte».

        Epikok. Por desgracia mi contrincante ha olvidado esta virtud social. Mi contrincante el Sr. Arraiz ha tenido la infeliz ocurrencia de llamarme hombrecillo. ¿Qué diría el, si yo le llamara monstruo?

        Bien devuelto, andra Isidorak. Txalo ta barre kartagoarrak. Begik zerbait idatzi eban.

        Epikok. Más lejos de mí el aplicarle este ni otro denuesto, esta ni otra palabra mortificante, este ni otro vocablo que pudiera herir sus delicados oídos.

        —Viva don Pedro deadar egin eben goietako emakume batzuk. Beeko askok, Andrakaren alabak ziralakoan, gora begiratu eben. Martzelinak eta lagunak artzeñoz ostendu eben arpegia. Lau Andrakak egon ziran sapailloa utsik egoan. Ileta-ezaugarriz yarrialdia goratu ta iges egin eben Florenen arrebak.

        Epikok. Mi colega el Sr. Arraiz ha eludido, con un pretexto fútil, exponer los méritos de su ídolo el Sr. Bekosolo. Yo, a mi vez, me abstengo de hablar de su gestión hasta oir los supuestos méritos que ha contraído. Ha tenido, en cambio, para el ilustre caballero don Ambrosio Isasti (Arangoitik eta Busturik burua makurtu ta barre) frases amargas, cínicas, que han tenido el debido correctivo de parte de un no menos ilustre patricio vizcaíno. ¿Quién será osado a desconocer la alta estima de que goza un hombre que reúne estos títulos: Presidente del Ferrocarril de Munguia, Presidente de la Fábrica de Vidrios Berinoleaga, Presidente de la Concordia Cívica de Bilbao, Presidente honorario de la Sociedad de oradores de esta villa? ¡Ah, Señores! El Sr. Arraiz ha hecho aún más. Ha derramado su bilis, presagio de espantosa derrota, contra la elección que se verificará el próximo domingo, calificándola de feria de hombres.

        —Muy bien —Arandui arakinak.

        Andra Isidorak jauntxoari: «Mi enhorabuena. Esto es hablar».

        Epikok. ¿Dónde, en qué país, en qué lengua son sinónimos gratitud y compra? Si yo, agradecido por un servicio, presto otro a quien me lo dispensa, ¿podrá el Sr. Arraiz, podrá nadie, sin calumniar mi nombre honrado, llamarme comprador de hombres?

        Txaloak beealdeko kartagoarrak eta goietan andra Isidorak, Morroskok eta Treviñok. Don Anbrus isil ta illun egoan. Erromar asko euritakoa zabaltzen asi ziran. Laraudok «Ken, ken euritakoak».

        Epikok. ¡No, señor Arraiz, no! La elección del domingo no será una feria; la elección del domingo marcará un día glorioso en los anales de Munguia; la elección del domingo será, no lo dude V., una elección modelo.

        Andra Isidora gogo beroz zutunik egoan. Aranduik eta lagunak txapela eskuan euken, gora-gora yaurtigiteko.

        —Feria no, combate sí; pero un combate por la libertad, combate grande, combate glorioso, combate inmortal, combate de titanes, combate de gigantes, tirunfo épico.

        Tete ostenik, ezkutuan, egoalakoan, araxe begira yaurtigi ebazan yardulariak itz andi onek. Andra Isidora abailduta yezarri zan. Arangoitik: Tipejo, todo lo has echado a perder esan eban.

 

 

3

 

        Arandui ta lagunak txapelak yantzita beera begira gelditu ziran, lotsarren, isil-isilik. Erromar guztiak, ostera, euren yardularia buru ebela, barrerik gozo ta zabalgarrienaz itz bat ezpanetaratu ezinik eta ito-bearrik luzaro egon ziran. Zabaletak Gatikako sakristauari «Anton Imaz, ea oraintxe Alto-la» esanda, batak goitik, besteak, Zabaletak, beeratxoagotik, bikondean oiukatu eben. Gatikan geienak, itzak ezarren, musika buruz ekien ta isiltxorik lagundu eutsen arek be beste biai

 

                (y) Alto la: rumor di passi io sento,

                Nell'omhra io non discerno

                se molti sono e armati.

                Voi, che di notte andate

                che mai volete qui?

 

        Yata-buruko odeiak egun guztian itxasotik goratu eben ur guztia, bae zulozabal baten irazita lez, tanta lodi biribilletan Legezarazokara, Mungiako zabalera, esuroten asi ziran, iñosten. Euritakoak, urdinak geienak, guztiak andiek, usoak egaz asitakoan egiten daben langoxe otsa eginda, zabal-zabalik egozan beredin yardunzaleren buru-ganean. Meñakako parrokuak, bere elizainagaz etxealdera yoateko asmoz, beealdera begiratu eban. Bai! Nok an iñor ezagutu? Euritakoak ezeuken berarizko ezaugarririk eta ezin ezagutu zeikean zein zan erromarrena ta beste alderdikoren batena zein.

        Ordu-lauren luzea bear izan eben beekoak izkaldi-tokia utsik izteko. Geienak ardantegietan sartu ziran eta euretarik askok, otseiñak orretarako naikoa izan ez-ta, latuntzetatik esegita egozan pitxartxoak eskuan ebezala, zaragi-ondora ardao-billa yoan bear izan eben.

        Jauntxoa illun ta musturtsu yagi ta illun ta musturtsu kaleratu zan, loba ta Treviño lagun ebazala.

        —Orain udaletsera yoan gura izango dozue, izlari batzar betera.

        —Ze izlari ta mizlari! Etsera.

        Ta etsera, jauntxoaren agindu au entzunda, etsera yoan bear izan eben. Beste batzuetan lez aurretiaz esan eutsan don Anbrusek Labartori, eurak gelunera elduarte, trena Bilbora ezegiala bialdu.

        Viñas de Andres, gizartetik bultzaka ta nekez urtenda Gondramendiren lengusiñaren etsera yoan zan, Tete ta an egozalakoan.

        —Urtetea baiño eztabe egin —esan eutsan.

        Gelunera eldu zanean, beste ainbeste esan eutsen Labartok eta Treviñok.

        —Tete ni ikusi bagarik Bilbora! Osabak itxi ez edo?

        —Tete! Etorri dan baaldakizu?

        —E! Orduan gaixo da, makalik datza.

        —...! —Itzez ezer esan bagarik pariztaz erakutsi eutsan Treviñok bere eritxia.

        —Torrealdeak neuri, oraindiño atzo, irurak etozala ta izkaldia entzuteko-leku on bat begiz yo negiala ziraustan.

        —Gura dozu, Viñas, adiskide baten ituna, burubidea, entzun? Etzaitez egon ez Isasti ez Torrealdea ez Teteren pentzutan edo itxaropenean.

        —Etsean daukadazan paper batzuk irakurri banegizuz!

        Treviñok irribarre egin eban. Udaletsera yoazala, Epikok auxe itandu eutsen: «Eta zer diraustazu gurenda andi onezaz?».

        —Gurenda onezaz! Garaipen onezaz! Noren garaipena? Geurea ala erromarrena? Itandu egiozu andra Isidorari, itandu jauntxoari berari, itandu erriari.

        Gogamentsu sartu zan Epiko izlari-baltzuan, baia nok areri garailari etzala sinistarazo?

 

aurrekoa hurrengoa